Sestao
2021/07/16 - 15:40
Kutsatzeek goranzko joeran jarraitzen dute EAEn, eta beste zortzi udalerri sartu dira eremu gorrian
Gipuzkoak positibotasun-tasa handiena pilatzen jarraitzen du, eta Arabak eta Bizkaiak eremu laranjan jarraitzen dute. Hauek dira gune gorrira gehitzen diren udalerriak: Getxo, Gorliz, Leioa, Ortuella, Lasarte-Oria, Lazkao, Oñati eta Ordizia.
2021/07/15 - 14:59
Euskadi eremu gorrian dago
Intzidentziak gorako joerari eutsi dio gaurkoan ere EAEn: Gipuzkoak eremu gorrian jarraitzen du, eta Arabak eremu laranjara igaro da Bizkaiarekin batera.
2021/07/14 - 14:59
Donostia eremu gorrian sartu da
Gainera, Gipuzkoan beste lau udalerri gehitu dira eremu gorrian dauden herrien zerrendara, eta Bizkaian beste bi.
2021/07/13 - 21:47
Sestaoko ACB, karbonoko zero isuriak izango dituen munduko lehen altzairu-fabrika
2025etik aurrera egingo du; orduan, ACBk 1,6 bat milioi tona altzairu ekoitziko ditu, karbonoko zero isuriak botata. Hala iragarri du astearte honetan ArcelorMittal altzairu-fabrikaren jabeak.
2021/07/13 - 16:37
Semaforoa gorri jarri da Arrigorriagan, eta jada 16 dira eremu gorrian dauden udalerriak
Gipuzkoan eremu gorriko zerrendara udalerri gehiago batu ez badira ere, lau izan dira laranjaz margotu direnak: Beasain, Lezo, Ordizia eta Orio.
2021/07/12 - 16:46
Gipuzkoa eremu gorrian sartu da eta Laudio bertara itzuli da
Bizkaian, Durangon, Gueñesen eta Mungian egoerak okerrera egin du, Gipuzkoan bezala, lurralde historiko osoa eremu kritikoan sartu baita.
2021/07/03 - 16:41
Sestaon omenaldia egin diete 1937an gerratik ihesi Sobietar Batasunera joan ziren umeei
50 inguru dira oraindik ere bizirik direnak, eta Errusiako Gobernuaren domina jaso dute gaur. 'Habana' ontzian irten ziren Bilboko portutik eta ia bi hamarkada igaro ziren berriz itzuli ziren arte.
2021/06/19 - 16:25
Manifestazio jendetsua Ezkerraldean, krisi ekonomikoarentzat irtenbideak eskatzeko
Sestao, Portugalete eta Santurtzitik igaro da manifestazioa, "Ezkerraldea martxan, por un futuro digno" lelopean.
2021/06/03 - 20:15
Epaileak ez du helegitea onartu, eta Naval VGP belgikarrari ematea berretsi du
Epaileak atzera bota du Marina Meridionalen helegitea. Enkantean galtzaile atera zen enpresetako bat da hori, eta irabazleak ez zuela egitasmo industrialik argudiatu zuen helegitean.
2021/05/13 - 19:49
Tubacex, Petronor eta PCB enpresetako langileek manifestazioa egin dute Barakaldon
Tubacex, Petronor eta PCB enpresetako langileek (ITP Aero enpresakoak) manifestazio bat egin dute Sestaoko lantegitik igaro eta Barakaldoko lantegiaren sarreran amaituz.
2021/05/12 - 16:16
Sestaoko ACBn bi istripu "oso larri" izan dira maiatzean, ELAk salatu duenez
Sindikatuak esan du tarte gutxian bi langile ospitaleratu behar izan dituztela ezbeharrak tarteko. Kritikatu duenez, "ekoizpena lehenesten da segurtasunaren gainetik".
2021/05/06 - 21:42
Helegitea aurkeztuko dute Sestaoko Navalen esleipenaren aurka
Marina Meridionalek eta AYMk helegite bateratua aurkeztuko dute merkataritza epailearenean. Bi enpresa horiek lehiaketan aurkeztu ziren, ontziak ekoizteko asmoarekin.
2021/05/06 - 16:26
PCBren batzordeak ez du onartuko kaleratutakoak ez berrartzeko "mendekuzko ekintza"
Auzitegi Nagusiaren epaiaren ostean, Eusko Jaurlaritzari galdetu diote "ea zer gehiago behar duen PCB-ITPren lanpostuen defentsa egiteko".
2021/05/04 - 19:59
Epaitegiak baliorik gabe utzi ditu PCB enpresako langileen kaleratzeak
Epaimahaiak ebatzi duenez, Barakaldoko eta Sestaoko lantegietan aplikatu duten lan-erregulazio espedientea ez dago justifikatuta. ITP Aero taldeak helegitea jarriko duela iragarri du.
2021/04/30 - 14:03
Navalen industria-jarduera egon dadin lan egingo du Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak "modu aktiboan" lan egingo du Sestaoko Naval ontziolaren lurretan industria-jarduera egon dadin eta, ahal bada, ontzigintza-sektorearekin zerikusia izan dezan.
2021/04/29 - 21:51
Naval ontziola Belgikako VGP taldeari saltzeko baimena eman du epaitegiak
Konpainia belgikarrak 36 milioi euro ordainduko ditu ontziolaren eraikinak eta lursailak erosteko. Gainerako ondasunak beste enpresa batzuen esku geratuko dira.
2021/04/27 - 13:18
ITPko langileek 83 kaleratzeak bertan behera uzteko eskatu dute epaiketaren egunean
Lan-erregulazioko espedientearen baitan, 83 langile kaleratu dituzte PCBko Barakaldoko eta Sestaoko lantegietan.
2021/04/23 - 14:43
Datorren asteartean greba PCBn, lan erregulazioko espedientea epaituko den egunean
"Apirilak 27a espedientearen aurkako aldarria nagusi izan behar da epaitegi barruan zein kanpoan", esan du enpresa-batzordeak. Horregatik, 24 orduko lanuztea deitu dute lantegietan.
2021/04/17 - 20:36
Lanaren eta bizitza duinaren alde kalera atera dira 2.000 langile Sestaon
60 kolektibo sozial, sindikatu zein Tubacex, ITP, Mediapost, San Juan de Dios eta Petronor bezalako enpresetako langileek bat egin dute "inor ez dago salbu, erantzun egin behar da" aldarrikatzeko.
2021/04/15 - 23:31
Josu Bergarak Sestaoko Alkatetza utzi du, Aldundian postu bat hartzeko
Bergarak postu berria hartuko du Bizkaiko Foru Aldundian, Toki Administrazioko zuzendari orokorrarena.