Sestao
2019/11/23 - 20:35
Indarkeria matxistaren aurkako manifestazio jendetsua egin dute Baionan
Aurten hiru emakume hil dituzte euren bikotekideek edo bikotekide ohiek Ipar Euskal Herrian. Era berean, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko emakumeek indarkeriaren aurkako manifestazioa egin dute goizean.
2019/11/04 - 14:53
Bederatzi lagun atxilotu dituzte Bilboko Portuan aritzen zen sarearen kide direlakoan
Desegindako sarearen kideek etorkinak ferryetan edota ontzietan sartzen zituzten, Erresuma Batua jomuga. Atxiloketez gain, 11 miaketa egin dituzte.
2019/10/17 - 13:02
Euskadik biztanleriaren marka hautsi du, 2.188.017 pertsonarekin
Biztanleria hiru lurraldeetan handitu da azken 20 urteetan, baina Araban eta Gipuzkoan hazi da gehien.
2019/10/04 - 13:18
Manifestazio jendetsu batek bost eguneko grebari amaiera eman dio Bilbon
Mobilizazioa "arrakastatsua" izan dela uste dute sindikatuek. Langileen % 85ek greba egin dute, sindikatuen arabera. Greba deialdi gehiago egitea ez dute baztertu.
2019/10/03 - 15:48
Greban dauden metalgintzako langileek Barakaldon egin dute gaur protesta nagusia
Goizean Barakaldoko sarbideak itxi dituzte grebalariek. Eguerdi aldera, bi manifestazio egin dituzte. Bat Basaurin, eta beste bat Sestaotik Santurtziraino
2019/08/30 - 12:25
Neguko ordutegian sartuko da astelehenean Bilboko metroa
Ostiral gauetako zerbitzua irail osoan mantenduko da. Maiztasunak 5 minutukoak izango dira berriz puntako orduetan.
2019/07/23 - 23:50
Hamabi neska-mutil eta hiru begirale erreskatatu dituzte Orozkoko Oderiaga mendian
Gorbeia inguruan ibilaldia egiten ari zirela, ekaitzak ezustean harrapatu ditu eta begiraleek larrialdi zerbitzuak ohartarazi dituzte. Suhiltzaileek eta Ertzaintzak erreskatatu dituzte.
2019/07/19 - 21:02
Navaleko langile kaleratuek Navantiara ez joateko aukera izango dute
Gainera, ordain gisa diru kopuru bat jaso ahal izango dute beharginek, 120.000 eta 160.000 euro artean, hain zuzen ere.
2019/07/14 - 15:13
Gizon bat atzeman dute Sestaon, bikotekideari eraso eta labanaz mehatxatzeagatik
Antza, gizonak bere bikoteari eraso eta labanaz mehatxatu zion uztailaren 13an, 18:30ean, Sestaoko (Bizkaia) etxebizitza batean. Genero indarkeria leporatuta atxilotu dute gizona.
2019/07/11 - 20:06
Mikroskopio elektronikoz egindako zazpi horma irudi, Sestaoko metro geltokian
Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia fakultateak 50 urte bete ditu aurten. Ospatzeko, hainbat ekimen antolatu dituzte, eta tartean, Sestaoko metro geltokiko erakusketa berezi hau.
2019/07/11 - 09:26
5, 10, 20 eta 50 euroko billete faltsuak atzeman dituzte Bilbo Handian
Momentuz, Bilbon, Sestaon, Barakaldon, Basaurin eta Muskizen hauteman dituzte. Atrezzorako erabili ohi den dirua da eta internet bidez eros daiteke.
2019/07/05 - 16:12
Tratamendua behar duen 10 urteko mutiko marokoar bati bizileku baimena ukatu diote
Othmanek giltzurrunetan arazoak ditu eta bizi osorako tratamendua behar du eta Marokon ezin du jaso. Bizileku baimena ukatu egin diote atzerritar legea aplikatuta.
2019/06/24 - 17:52
Emakume bati sexu-erasoa egin diote Sestaoko jaietan
Udalak jakinarazi du ustezko erasotzailea identifikatu dutela. Mugimendu feministak elkarretaratzea deitu arratsalde honetan San Pedro Plazan.
2019/06/21 - 14:41
Milaka manifestarik Bilboko Kale Nagusia hartu dute grebaren bosgarren egunean
Ibilbidean zehar petardoak bota eta edukiontziak gurutzatu dituzte. Ertzaintzak pertsona bat atxilotu eta beste hiru identifikatu ditu.
2019/06/20 - 19:14
Muturreko jarraipen-datuak eman dituzte metalgintzako sindikatuek eta patronalak
Milaka langilek protesta egin dute Durangon eta Barakaldo eta Sestao artean egindako bi manifestaziotan. Bi pertsona atxilotu dituzte.
2019/06/16 - 13:41
Kartzelara bidali dute Sopelan bikotekide ohia harrapatzeagatik atxilotutako gizona
26 urteko gizona Sestaon atxilotu zuten, bere etxetik gertu. Bere bikotekide ohia larri zauritu zuen eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten.
2019/06/13 - 14:28
La Navaleko lehen 36 langile ohiren lantoki aldaketa, uztailaren 1etik aurrera
Lekualdaketak ekainaren 17rako zeuden aurreikusita, baina atzeratu egin dituzte. Gainerako langileek abenduaren 31ra arteko epea dute Navantiako zein lantokira joan nahi duten zehazteko.
2019/06/11 - 16:22
Naval ontziolako langileak maletak prestatzen ari dira
35 langile astelehenean hasiko dira lanean euren lantoki berrietan eta etxetik urrun. 20 Ferrolera joango dira, etxetik 500 kilometrora. Beste hamar, aldiz, Kadizera eta bost Madrilera.
2019/06/08 - 20:57
'Pobreziaren eta prekarietatearen' aurkako martxa egin dute Ezkerraldean
Eskualde horrek pairatzen dituen "langabezia tasa handien, prekarietatearen eta bazterkeria sozialaren aurrean, premiazko neurriak" eskatu dituzte Ezkerraldeko herritarrek.
2019/06/02 - 13:26
Erdi itota zegoen urte eta erdiko haurtxo bat suspertu dute hainbat ertzainek Sestaon
Jatetxe batean pizza jaten ari zela, zati bat kontrako eztarritik joan zaio. Larrialdi zerbitzuei deitu die amak, eta ertzain batek Heimlich maniobra egin dio umetxoari.