Sestao
2019/07/05 - 16:12
Tratamendua behar duen 10 urteko mutiko marokoar bati bizileku baimena ukatu diote
Othmanek giltzurrunetan arazoak ditu eta bizi osorako tratamendua behar du eta Marokon ezin du jaso. Bizileku baimena ukatu egin diote atzerritar legea aplikatuta.
2019/06/24 - 17:52
Emakume bati sexu-erasoa egin diote Sestaoko jaietan
Udalak jakinarazi du ustezko erasotzailea identifikatu dutela. Mugimendu feministak elkarretaratzea deitu arratsalde honetan San Pedro Plazan.
2019/06/21 - 14:41
Milaka manifestarik Bilboko Kale Nagusia hartu dute grebaren bosgarren egunean
Ibilbidean zehar petardoak bota eta edukiontziak gurutzatu dituzte. Ertzaintzak pertsona bat atxilotu eta beste hiru identifikatu ditu.
2019/06/20 - 19:14
Muturreko jarraipen-datuak eman dituzte metalgintzako sindikatuek eta patronalak
Milaka langilek protesta egin dute Durangon eta Barakaldo eta Sestao artean egindako bi manifestaziotan. Bi pertsona atxilotu dituzte.
2019/06/16 - 13:41
Kartzelara bidali dute Sopelan bikotekide ohia harrapatzeagatik atxilotutako gizona
26 urteko gizona Sestaon atxilotu zuten, bere etxetik gertu. Bere bikotekide ohia larri zauritu zuen eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten.
2019/06/13 - 14:28
La Navaleko lehen 36 langile ohiren lantoki aldaketa, uztailaren 1etik aurrera
Lekualdaketak ekainaren 17rako zeuden aurreikusita, baina atzeratu egin dituzte. Gainerako langileek abenduaren 31ra arteko epea dute Navantiako zein lantokira joan nahi duten zehazteko.
2019/06/11 - 16:22
Naval ontziolako langileak maletak prestatzen ari dira
35 langile astelehenean hasiko dira lanean euren lantoki berrietan eta etxetik urrun. 20 Ferrolera joango dira, etxetik 500 kilometrora. Beste hamar, aldiz, Kadizera eta bost Madrilera.
2019/06/08 - 20:57
'Pobreziaren eta prekarietatearen' aurkako martxa egin dute Ezkerraldean
Eskualde horrek pairatzen dituen "langabezia tasa handien, prekarietatearen eta bazterkeria sozialaren aurrean, premiazko neurriak" eskatu dituzte Ezkerraldeko herritarrek.
2019/06/02 - 13:26
Erdi itota zegoen urte eta erdiko haurtxo bat suspertu dute hainbat ertzainek Sestaon
Jatetxe batean pizza jaten ari zela, zati bat kontrako eztarritik joan zaio. Larrialdi zerbitzuei deitu die amak, eta ertzain batek Heimlich maniobra egin dio umetxoari.
2019/05/02 - 10:51
Hasi da 2018ko errentaren kanpaina Bizkaian 180 milioi euroren itzulerarekin
Ekainaren 28ra arte —orduan amaituko da kanpaina—, Foru Ogasunak 576.800 aitorpen izapidetzea aurreikusten du. Horietatik 401.000 itzultzekoak izango dira.
2019/04/27 - 12:15
Bertan behera utzi dute Sestaoko eta Etxebarriko ArcelorMittalen deitutako greba
Atzo egindako bilera batean jarrerak hurbiltzea lortu zuten zuzendaritzak eta sindikatuek. Negoziaketa mahaia apirilaren 30ean bilduko da berriz ere, Etxebarriko lantegian.
2019/04/11 - 23:47
Festa giroan egin dute bilbotarrek Korrika
Euriak ez du Korrika gelditu Bizkaiko hiriburuan. Poza eta alaitasuna izan dira nagusi Bilboko kaleetan.
2019/04/11 - 10:31
Sestao ere Korrikaren alde!
Bart gauean sartu da Korrika Bizkaiko ezkerraldean. Sestaon jende oldea batu da euskararen aldeko karrerara.
2019/04/06 - 21:54
La Navaleko 'hilketa industriala' leporatu diete Jaurlaritzari eta Gobernu zentralari
Dagoeneko kaleratuta dauden langileak manifestatu dira Bilbon, eta ohartarazi dutenez, EAJk eta PSOEk ez dute langileen boza merezi, ontziolaren itxieraren "erantzule" baitira.
2019/03/31 - 23:10
Haur bat zauritu da Sestaon, furgoneta barruan bakarrik zegoela irauli denean
Bost urteko umea aitak utzi du ibilgailuan, aldapan behera amildu eta irauli aurretik.
2019/03/27 - 09:48
Hektarea bat kiskali du suak Sestaoko parke batean
Sutea Sestaoko Ondejeda parkean sasiz eta Panpako lumaz estalirik dagoen puntu batean piztu zen atzo arratsaldean.
2019/03/22 - 13:50
La Navaleko langileek 'manifestazio jendetsua' iragarri dute Bilbon
Oraindik ez dute mobilizazio erraldoi horren data zehaztu, baina litekeena da apirilaren lehenengo hamabostaldian egitea. Asmoa da ontziolaren lan gatazkari irtenbidea bilatzea.
2019/03/15 - 20:39
Espainiako Gobernuak azpimarratu du ezin duela Sestaoko La Naval erosi
Langileen ordezkariak Reyes Maroto Industria ministroarekin bildu dira arratsalde honetan Diputatuen Kongresuan.
2019/03/12 - 13:59
Ibaizabalen estuarioan Galindo ibaitik datorren poluzioa antzeman dute
Ikerketak ez du zehazten, ordea, kutsadura hori zerk eragiten duen.
2019/03/11 - 10:36
Zumarragako Ibaiondo zentrotik ihes egindako bigarren gazteetako bat atxilotu dute
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bere burua aurkeztu zuen, joan den ostiralean, Zabalburuko ertzain etxean. Hirugarrenaren bila jarraitzen dute, 17 urteko mutil bat.