Sestao
2019/03/08 - 10:42
Zumarragako adingabeen zentrotik ihes egindako gazteetako bat atxilotu dute Sestaon
Ostegun arratsaldean atxilotu dute. Horrekin batera, larunbatean, beste bi gaztek egin zuten ihes, Zumarragako Ibaiondo adingabeen zentrotik.
2019/03/07 - 22:16
La Navaleko langileak, protestan kaleratze aginduaren aurka
Aste honetan Bilboko Epaitegiak ontziolako 173 langileen kaleratzea jakinarazi arren, ez daude etsitzeko prest, eta euren esku dagoen guztia egingo dutela agindu dute.
2019/03/06 - 16:03
La Navaleko langileek irtenbideak eskatu dizkiete Pedro Sanchezi eta PSOEri
Navantiako lantokietara eramango dituzten langileei gutun bat bidali die Sepik, nora joan nahi duten esan dezaten.
2019/03/05 - 11:44
Alexia ontzia amaitzea lehentasuna izatea adostu dute La Navaleko langileek
Juanjo Llorden La Navaleko enpresa batzordeko idazkariak ziurtatu du Auzitegi Nagusian helegitea aurkeztuko dutela, baldin eta gobernuek enpresa "salbatzeko" "keinurik" egiten ez badute.
2019/03/05 - 10:51
Kaleratze autoaren aurrean, protestei berrekingo diete gaur La Navaleko langileek
Goizeko bileraren helburua da, besteak beste, aurrerantzean egingo dituzten mobilizazioei buruz erabakitzea. Gaur bertan, 173 beharginen kaleratzea salatzeko manifestazioa, Bilbon.
2019/03/05 - 00:12
M8: Bizkaian deitutako manifestazio nagusiak
Greba feminista dela eta, hainbat mobilizazio antolatu ditu Mugimendu Feministak Bizkaiko hiri eta herrietan.
2019/03/04 - 14:35
La Navaleko langileek kaleratze autoa jaso dute
Autoak otsailaren 28ko data du. Enpresa batzordeak bilera eta manifestazio batera deitu ditu beharginak astearte honetarako. Irailetik dago ontziola likidazio fasean.
2019/03/03 - 10:37
La Navaleko Batzordea ez da Madrilera joango, Industriatik deia jaso ostean
Langileen batzordeak Ministerio aurrean "plantoa" egiteko asmoa zuen Reyes Marotorekin biltzea lortu arte. Ostiralean deitu zieten eta martxoaren 14an edo 15ean hartuko dituztela jakinarazi zieten.
2019/02/28 - 17:03
Adin txikiko bat atxilotu dute, Barakaldon gazte bati egindako erasoarekin lotuta
Atxiloketa Sestaon egin dute. Ustezko erasotzaileak 16 urte ditu.
2019/02/25 - 12:53
53 urteko gizon bat inputatu dute, Sestaon zortzi edukiontzi erretzeagatik
Suteak piztu eta berehala, edukiontzi baten inguruan aurkitu du Ertzaintzak ustezko egilea. Aurrekariak ditu antzeko ekintzengatik.
2019/02/21 - 15:09
Navaleko 150 langilek Ferrolera edo Cadizera joan beharko dute lanera
Javier eta Richard dira horietako bi. Bizkaitik alde egiteko beharraren aurrean, familia bizi dituzten zalantzak eta buruhausteak partekatu dituzte gurekin.
2019/02/19 - 21:48
ErNE eta ESAN sindikatuek Segurtasun Sailak ezarritako eredu poliziala salatu dute
Ertzaintzaren polizia-ereduaren kontra, Sestaoko komisariaren aurrean elkarretaratzea egin dute. Murrizketen ondorioz, behar baino 800 ertzain gutxiago daudela salatu dute.
2019/02/16 - 20:30
Carmelo Arrizabalagari Larrialdietako Merezimenduaren Domina gorria eman diote
Ondarroako, Bilboko eta Sestaoko herritarrak ere saritu dituzte erreskate edo babes zibil alorrean egindako lanagatik.
2019/02/12 - 21:05
Bi gazte zauritu dituzte neska bat babestu ondoren, Sestaon
Gertakariak iragan larunbatean jazo ziren. Bi gazteak San Eloy eta Gurutzetako ospitaletara eraman behar izan zituzten. Zortzi bat kideko talde batek eraso egin zien.
2019/02/09 - 14:50
Pedro Sanchez ez da La Navaleko langileekin bilduko, 'agenda beteegi' duelako
Barakaldon izan da Sanchez, alkategai sozialistaren aurkezpen ekitaldian. BECen kanpoaldean, La Navaleko langileek protesta egin dute enpresan ezarritako EEEaren kontra.
2019/02/07 - 22:23
2.000 pertsona baino gehiago elkartu dira Ezkerraldean Navalen itxieraren aurka
Langileek “esfortzu bat gehiago” eskatu dute, datorren larunbateko elkarretaratzean parte hartzeko BECen, Pedro Sanchez bertan izango dela aprobetxatuz.
2019/02/07 - 21:21
La Naval ontziolaren itxieraren kontra manifestazioa egin dute Sestaotik Santurtzira
Ezkerraldeko alkateek ere manifestazioan parte hartu dute langileei elkartasuna adierazteko. Egoera honen aurrean, ez dakite zer gehiago egin.
2019/02/06 - 20:25
La Navaleko langileek protesta egin dute Kongresuaren aurrean, ontziolaren alde
Espainiako Industria ministroak Kongresuan egin duen agerraldia baliatu dute kontzentrazioa egiteko. Halaber, enpresa batzordeak bilerak hitzartu ditu Kongresuko sei talde parlamentariorekin.
2019/02/06 - 10:38
Madrilera bidean doaz Navaleko langileak
Hitzorduak dituzte PSOE, PP, Unidos Podemos, EAJ eta EH Bildurekin. Horretaz gain, bilkura egingo dute Kongresuaren atarian
2019/02/05 - 00:55
Naval ontziolako langileak kaleratzearen aurka agertu dira Ezkerraldeko alkateak
Langile batzordeak eta eskualdeko alkateek manifestazioa deitu dute datorren ostegunerako. Mobilizazioa Sestaon hasi eta Santurtzin amaituko da.