Ibaizabalen estuarioan Galindo ibaitik datorren poluzioa antzeman dute
Galindo ibaitik Ibaizabaleko estuariora poluzioa "etengabe" jaurtitzen jarraitzen dutela ondorioztatu du EHUren ikerketa batek; horrenbestez, Bilboko itsasadarraren bokaleak ezin dio historian zehar jasan duen kutsadura industrialari aurre egin.
Leire Kortazar Oliver EHUko kimikari ikertzaileak Bizkaiko hiru estuarioren (Nerbioi ibaia, Urdaibai eta Plentziako itsasadarra) urak azidotzeko nondik norakoak ikertu ditu.
Industria jardueraren ondorioz uretara jaurtitzen diren karbono dioxidoaren disoluzioak itsasoko uren pHa azidotu egiten du.
Ikertzaileak hiru urtez aztertu ditu hiru estuariook, eta Plentziako eta Gernikako uren azidotzea "nahiko normala" den bitartean, Ibaizabal ibaikoa ez da normala, EHUk agiri batean astearte honetan jakinarazi duenez.
Hori horrela, "Ibaizabaleko estuarioan Galindo ibaitik datorren nolabaiteko etengabeko kutsadura" dagoela antzeman du Kortazarrek; hala ere, ikerketak ez du zehazten zerk eragiten duen kutsadura hori. Galindo ibaiak Barakaldo eta Sestao artean Ibaizabal ibaira isurtzen ditu bere urak.
Zure interesekoa izan daiteke
Aita Mennik 1., 2. eta 3. solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean