Sestao
2019/05/02 - 10:51
Hasi da 2018ko errentaren kanpaina Bizkaian 180 milioi euroren itzulerarekin
Ekainaren 28ra arte —orduan amaituko da kanpaina—, Foru Ogasunak 576.800 aitorpen izapidetzea aurreikusten du. Horietatik 401.000 itzultzekoak izango dira.
2019/04/27 - 12:15
Bertan behera utzi dute Sestaoko eta Etxebarriko ArcelorMittalen deitutako greba
Atzo egindako bilera batean jarrerak hurbiltzea lortu zuten zuzendaritzak eta sindikatuek. Negoziaketa mahaia apirilaren 30ean bilduko da berriz ere, Etxebarriko lantegian.
2019/04/11 - 23:47
Festa giroan egin dute bilbotarrek Korrika
Euriak ez du Korrika gelditu Bizkaiko hiriburuan. Poza eta alaitasuna izan dira nagusi Bilboko kaleetan.
2019/04/11 - 10:31
Sestao ere Korrikaren alde!
Bart gauean sartu da Korrika Bizkaiko ezkerraldean. Sestaon jende oldea batu da euskararen aldeko karrerara.
2019/04/06 - 21:54
La Navaleko 'hilketa industriala' leporatu diete Jaurlaritzari eta Gobernu zentralari
Dagoeneko kaleratuta dauden langileak manifestatu dira Bilbon, eta ohartarazi dutenez, EAJk eta PSOEk ez dute langileen boza merezi, ontziolaren itxieraren "erantzule" baitira.
2019/03/31 - 23:10
Haur bat zauritu da Sestaon, furgoneta barruan bakarrik zegoela irauli denean
Bost urteko umea aitak utzi du ibilgailuan, aldapan behera amildu eta irauli aurretik.
2019/03/27 - 09:48
Hektarea bat kiskali du suak Sestaoko parke batean
Sutea Sestaoko Ondejeda parkean sasiz eta Panpako lumaz estalirik dagoen puntu batean piztu zen atzo arratsaldean.
2019/03/22 - 13:50
La Navaleko langileek 'manifestazio jendetsua' iragarri dute Bilbon
Oraindik ez dute mobilizazio erraldoi horren data zehaztu, baina litekeena da apirilaren lehenengo hamabostaldian egitea. Asmoa da ontziolaren lan gatazkari irtenbidea bilatzea.
2019/03/15 - 20:39
Espainiako Gobernuak azpimarratu du ezin duela Sestaoko La Naval erosi
Langileen ordezkariak Reyes Maroto Industria ministroarekin bildu dira arratsalde honetan Diputatuen Kongresuan.
2019/03/12 - 13:59
Ibaizabalen estuarioan Galindo ibaitik datorren poluzioa antzeman dute
Ikerketak ez du zehazten, ordea, kutsadura hori zerk eragiten duen.
2019/03/11 - 10:36
Zumarragako Ibaiondo zentrotik ihes egindako bigarren gazteetako bat atxilotu dute
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bere burua aurkeztu zuen, joan den ostiralean, Zabalburuko ertzain etxean. Hirugarrenaren bila jarraitzen dute, 17 urteko mutil bat.
2019/03/08 - 10:42
Zumarragako adingabeen zentrotik ihes egindako gazteetako bat atxilotu dute Sestaon
Ostegun arratsaldean atxilotu dute. Horrekin batera, larunbatean, beste bi gaztek egin zuten ihes, Zumarragako Ibaiondo adingabeen zentrotik.
2019/03/07 - 22:16
La Navaleko langileak, protestan kaleratze aginduaren aurka
Aste honetan Bilboko Epaitegiak ontziolako 173 langileen kaleratzea jakinarazi arren, ez daude etsitzeko prest, eta euren esku dagoen guztia egingo dutela agindu dute.
2019/03/06 - 16:03
La Navaleko langileek irtenbideak eskatu dizkiete Pedro Sanchezi eta PSOEri
Navantiako lantokietara eramango dituzten langileei gutun bat bidali die Sepik, nora joan nahi duten esan dezaten.
2019/03/05 - 11:44
Alexia ontzia amaitzea lehentasuna izatea adostu dute La Navaleko langileek
Juanjo Llorden La Navaleko enpresa batzordeko idazkariak ziurtatu du Auzitegi Nagusian helegitea aurkeztuko dutela, baldin eta gobernuek enpresa "salbatzeko" "keinurik" egiten ez badute.
2019/03/05 - 10:51
Kaleratze autoaren aurrean, protestei berrekingo diete gaur La Navaleko langileek
Goizeko bileraren helburua da, besteak beste, aurrerantzean egingo dituzten mobilizazioei buruz erabakitzea. Gaur bertan, 173 beharginen kaleratzea salatzeko manifestazioa, Bilbon.
2019/03/05 - 00:12
M8: Bizkaian deitutako manifestazio nagusiak
Greba feminista dela eta, hainbat mobilizazio antolatu ditu Mugimendu Feministak Bizkaiko hiri eta herrietan.
2019/03/04 - 14:35
La Navaleko langileek kaleratze autoa jaso dute
Autoak otsailaren 28ko data du. Enpresa batzordeak bilera eta manifestazio batera deitu ditu beharginak astearte honetarako. Irailetik dago ontziola likidazio fasean.
2019/03/03 - 10:37
La Navaleko Batzordea ez da Madrilera joango, Industriatik deia jaso ostean
Langileen batzordeak Ministerio aurrean "plantoa" egiteko asmoa zuen Reyes Marotorekin biltzea lortu arte. Ostiralean deitu zieten eta martxoaren 14an edo 15ean hartuko dituztela jakinarazi zieten.
2019/02/28 - 17:03
Adin txikiko bat atxilotu dute, Barakaldon gazte bati egindako erasoarekin lotuta
Atxiloketa Sestaon egin dute. Ustezko erasotzaileak 16 urte ditu.