Sexu erasoak
2024/10/26 - 00:38
Kargutik kendu dute Errejonen aurkako salaketak saihesteko bitartekari lanak egin omen zituen diputatua
Mas Madridek kargutik kendu du Loreto Arenillas Madrilgo Asanbleako diputatua. Arenillasek "errugabetasun-presuntzioa" ukatzea leporatu dio bere alderdiari, eta Manuela Bergerot Mas Madrideko bozeramaileak Errejon auzia 2023an ezagutu zuela ziurtatu du.
2024/10/25 - 21:28
Emakume batek herriko kiroldegian jasandako sexu-erasoa gaitzesteko bilkura egin dute Tolosan
Tolosako Usabal kiroldegiko gimnasioan entrenatzen ari zela gizon batek sexu-erasoa egin ziola salatu du emakume batek. Salaketa urriaren 8an aurkeztu zuen.
2024/10/25 - 19:38
Sumarrek esan du ez zituela salaketak ezagutzen, baina gero eta ahots gehiagok eskatzen dituzte erantzukizunak
Argi dago kasu honek arrakala sakona eragin duela Sumarren, feminismoa sendo aldarrikatu duen indar politikoan. Hori guztia alderdiak, ibilbide laburra duen arren, oso egoera zaila bizi duen unean.
2024/10/25 - 15:09
Emakume batek salatu du sexu erasoa egin diotela Tolosako Usabal kiroldegiko gimnasioan
Udalak indarkeria matxistaren kontrako protokoloa aktibatu du, eta ustezko erasotzaile matxistari kiroldegian sartzea debekatu dio. Tolosako mugimendu feministak bilkura deitu du arratsalderako Triangulo plazan, 18:30ean.
2024/10/25 - 14:03
Elisa Mouliaa aktoreak salatu du Errejonek hiru sexu eraso egin zizkiola
Polizia-etxean aurkeztutako salaketaren arabera, politikariak hiru aldiz egin zion eraso gau berean, eta une batean honakoa esan behar izan zion: "Iñigo, 'bai bakarrik da bai'. Gezurra dirudi hau zurekin gertatzea".
2024/10/25 - 00:35
Sanchezek "konfiantza" azaldu die Diazi eta Sumarri, Errejonen aurkako akusazioen ostean
Era berean, Espainiako gobernuburuak gaitzetsi egin ditu "berdintasun proiektu honen kontra egiten dutenak", eta babesa eman die jazarpena eta erasoak jasaten dituzten emakumeei.
2024/10/23 - 19:30
Pelicot, "erabat suntsituta", senar ohiari: "Nola traizionatu ninduzun horrela?"
"Bortxatzailea ez duzu beti aparkaleku batean, gaueko ordu txikietan aurkitzen. Zure senideen eta lagunen artean ere egon daiteke", ohartarazi du Pelicotek.
2024/10/23 - 18:15
20 urteko gazte bat atxilotu dute Bokalen, 7 urteko adingabe bat bortxatzea egotzita
Joan den igandean jazo zen, akusatua atxilotu egin zuten udaltzainek liskar baten berri izan zutenean. Bertaratutakoan, zenbait herritar gaztea jipoitzen ari zintzaizkiola ikusi zuten. Asteburuko bigarren sexu-eraso larria da, Angelun, larunbatean, 75 urteko emakume bati egindakoaren ondotik.
2024/10/23 - 09:35
Gizon bat atxilotu dute Angelun, 75 urteko emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Eraso matxista larunbatean jazo zen, ustezko erasotzaileak erosketa poltsak eramatea opatu zion emakumeari, autoz etxera lagundu, eta etxean bertan egin zion erasoa. Atxiloaldia egun batez luzatu diote gizon matxistari.
2024/10/14 - 09:55
Emakume batek sexu erasoa egin diotela salatu du Erandion
Eraso matxista larunbat goizaldean izan zen, Bizkaiko udalerriko diskoteka baten inguruan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, baina oraingoz ez du inor atxilotu.
2024/10/13 - 13:46
Fiskalak 47 urteko kartzela eskatu du Nafarroan bikotekide ohiari sexu erasoak egitea egotzitako gizonarentzat
Fiskalak hiru sexu eraso delitu, sexu abusu delitu bat eta jazarpen delitu bat leporatzen dizkio astelehenean Nafarroako Lurralde Auzitegian epaituko duten gizonari.
2024/10/11 - 13:19
Gizon bat atxilotu dute Muskizen, emakume bati Ortuellan sexu erasoa egitea leporatuta
Guardiako epaileak behin-behinean aske utzi du 69 urteko gizonezkoa, baina eskatzen dioten guztietan joan beharko du epaitegira.
2024/10/09 - 15:12
18 urteko gizon bat atxilotu dute Tolosan hainbat emakumeri, adingabeak tartean, sexu erasoa egitea egotzita
Hainbat biktimak, adin txikikoak batzuk, aurkeztu dute salaketa erasotzailearen kontra. Gizonak ustekabean harrapatzen zituen kalean, ukituak egiten zizkien edo euren aurrean masturbatzen zen, eta ondoren, ihes egiten zuen.
2024/09/27 - 21:03
Nevenkak Agenda 2030 saria eta donostiarren txaloak eskertu ditu: ''Hitz egiteak bizitza salbatu zidan''
Eusko Jaurlaritzaren saria jasotzeko ekitaldian, Ponferradako zinegotzi ohia oso eskertuta agertu da Iciar Bollainekin eta Soy Nevenka filmeko lantaldearekin, baita Jose Luis Rebordinosekin eta Zinemaldiarekin ere, erakutsitako maitasunarengatik.
2024/09/26 - 20:37
Espetxera bidali dute Donostian izandako sexu-eraso batekin lotuta atxilotutako gizona
Erasoa irailaren 13an gertatu zen Gros auzoan. 42 urteko gizonezkoa identifikatu eta asteartean atxilotu zuen Ertzaintzak.
2024/09/23 - 23:14
Ehunka lagun bildu dira Uharten, asteburuko sexu-erasoak salatzeko
Behin-behinean espetxera bidali dute adin txikikoei sexu-erasoa egiteagatik Uharten atxilotutako gizona. Uharteko Udalak iragarri du akusazio partikular gisa aurkeztuko dela prozesuan.
2024/09/23 - 22:42
150 emakumek baino gehiagok jo dute abokatu-bulegoetara, Al Fayeden sexu-erasoak direla eta
Britainia Handiko Fiskaltzak bi aldiz errefusatu zuen Al Fayed sexu-delituengatik akusatzea, 2008an lehen aldiz eta 2013an bigarrenez.
2024/09/23 - 18:26
Behin-behinean espetxera bidali dute adin txikikoei sexu-erasoa egiteagatik Uharten atxilotutako gizona
Jai eremuan izan ziren erasoak, eta barraketako langilea da atxilotutako gizona. Epaileak gaur kaleratutako autoak dioenez, orain arte bederatzi salaketa aurkeztu dituzte atxilotuaren kontra ukituak egitea egotzita.
2024/09/22 - 22:43
Gizon bat atxilotu dute Uharten, adin txikikoei sexu-erasoak egitea leporatuta
Udalak jakitera eman duenez, erasoak barraka eremuan gertatu ziren, eta herritarren erantzun azkarrari esker, berehala atxilotu zuen ustezko erasotzailea, feriako langile bat, Udaltzaingoak. Elkarretaratzea deitu dute astelehen arratsalderako.
2024/09/20 - 11:52
Iaz intentsitate handiko indarkeria matxistaren 6.700 kasu baino gehiago zenbatu ziren Hego Euskal Herrian
Hilketak, tratu txarrak, indarkeria bikarioa edota sexu askatasunaren kontrako delituak sartzen dira hor. Mota honetako erasoek goranzko joera erregistratu dute 20215etik; 2020a izan zen salbuespena (behera egin zuten), konfinamendua tarteko.