Gamesa
2020/07/11 - 21:48
Ehunka lagun manifestatu dira Iruñean Siemens Gamesaren itxieraren aurka
Agoitzen duen lantegia itxiko du Siemens Gamesak, 239 langile kaleratuz, eta Portugalera ekoizpena eraman, enpresa-batzordearen hitzetan, "askoz gehiago irabazteko helburuz".
2020/07/11 - 16:32
Siemens Gamesak Agoitzen duen plantako langileek protesta egingo dute gaur Iruñean
Agoizko lantegiko 239 langile kanporatuko dituela iragarri du Siemens Gamesak. Horietako birekin hitz egin du ETBk, itxierak nola eragingo dien ezagutzeko.
2020/07/10 - 13:44
Agoizko Gamesa enpresako komiteak EEEa atzera botatzeko eskatu dio Foru Gobernuari
Langileek enpresaren helburu bakarra ekoizpen kostuak merkatzea dela eta bere argumentuak ez direla baliogarriak salatzen dute.
2020/07/10 - 13:13
Aoizko Siemens-Gamesako enpresa batzordea Foru Gobernuarekin bildu da
Siemens-Gamesak Aoizen duen lantegiko langileek elkarretaratzea egin dute Iruñean, lantegiaren itxiera geldiarazteko eskatzeko.
2020/07/09 - 18:59
Alkateek eta zinegotziek Gamesaren "deslokalizazio garbia eta gogorra" salatu dute
Udaleko agintariak lantegiaren aurrean bildu dira langileei elkartasuna adierazteko eta enpleguari eusteko eskatzeko.
2020/07/08 - 15:10
Agoizko Siemens Gamesa greban dago, itxieraren negoziaketak hastearekin batera
Agoizko instalazioetako komiteak gaur arratsaldeko 17:30etarako protesta karabana bat deitu dute, Iruñeako Beloso Aldapatik sartu eta Juan XXIII plazara arte.
2020/07/08 - 11:39
Siemens-Gamesako langileek protesta karabana egingo dute gaur
50 ibilgailuko karabana batek Aoiz eta Iruñea arteko distantzia egingo du gaur, Siemens-Gamesaren lantegiaren itxieraren aurka protesta egiteko.
2020/07/02 - 20:44
Agoizko itxiera geldiarazteko "ahaleginean borrokatuko" dute langileek
Ixteko erabakia "deslokalizazio hutsa eta gogorra" dela salatu du langile batzordeak, galerak dituen enpresa bat ez delako.
2020/07/02 - 16:27
Siemens Gamesaren Agoitzeko langileek greba egingo dute datorren astean
Beharginen ordezkariek garbi utzi dute gogor borrokatuko direla enpresa itxi ez dadin. Datorren astean greba eta mobilizazioei ekingo diete.
2020/07/01 - 21:50
Siemens Gamesak Agoitzen duen lantegiaren itxiera salatu dute sindikatuek
LAB, ELA eta CCOO sindikatuek esan dute multinazionalak emandako azalpenak "aitzakiak" direla eta deslokalizazio baten aurrean gaudela. Itxiera galarazteko erakundeen inplikazioa eskatu dute.
2020/07/01 - 16:18
Agoitzeko Siemens Gamesako langileak haserre eta engainatuta sentitzen dira
Pandemian ere lantegia zabalik egon da eta susmoa dute eskariak amaitzen ibili direla, jakinda lantegia itxi egingo zela.
2020/07/01 - 12:34
"Ondoez sakona" Nafarroako Gobernuan Siemensen itxiera dela eta Agoitzen
Enpresak "kostu altuak eta kokapen geografikoa" argudiatuta justifikatu du fabrikaren itxiera.
2020/07/01 - 10:19
Siemens Gamesak Agoizko lantegia itxiko duela iragarri du
Ondorioz, 239 langile kalean geratuko dira. Enpresak dio merkatuak tamaina handiagoko palak eskatzen dituela, eta lantegiak duen kostuagatik eta kokapen geografikoagatik, ez dela bideragarria.
2020/06/30 - 23:17
Siemens Gamesak Agoizko lantegia itxiko duela iragarri du
Erabakia justifikatzeko arrazoi ekonomikoak eta fabrikaren kokapena erabili ditu. Fabrika horretan 239 behargin aritzen dira.
2020/06/18 - 12:11
Siemens Gamesako kontseilari ordezkariak kargua utzi du, datu ekonomiko txarrengatik
Datozen hiruhilekoei begira, koronabirusak eragindako krisi ekonomikoaren eragin zuzena espero du konpainiak, lantegien itxieraren eta eraginkortasun-galeraren ondorioz.
2020/05/06 - 11:45
Siemens Gamesak 340 milioi euro galdu ditu bere ekitaldi fiskaleko lehen seihilekoan
Konpainia horrek jakinarazi duenez, koronabirusaren pandemiak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz 56 milioi euroko galerak izan ditu taldearen errentagarritasunean.
2020/04/29 - 12:45
Iberdrolak % 30 gehiago irabazi du lehen hiruhilekoan Siemens Gamesaren salmentagatik
Salmenta horri esker, 1.000 milioi euro baino gehiago lortu ditu, eta horrek urtean zehar koronabirusaren krisiak eragin ditzakeen inpaktu negatiboak arintzen lagunduko dio.
2020/03/09 - 18:57
Asteasuko Siemens Gamesako langileek greba mugagabea hasi dute
Greban dauden langileek Siemensek Sarrigurenen (Nafarroa) duen zentrora eraman dituzte haien aldarrikapenak.
2020/02/05 - 13:35
Arantxa Tapia: "Energia berriztagarrien % 15 lortzeko modurik onena eolikoak dira"
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak haize-erroten aldeko apustua egin du, "Nafarroan bezala". 2024ko urtarrilaren 1a aipatu du AHT martxan jartzeko data, "paraleloan lan eginez gero".
2020/02/05 - 11:19
Siemensek Euskadiren alde egiten jarraitzea espero du Tapiak
Arantxa Tapia sailburuaren ustez, Iberdrolak Gamesan dituen akzioak saldu izana ez da "albiste ona".