Siria gaur
2019/12/21 - 18:41
12 zibil hil dira Idliben, aire eraso batean
Azken asteetan, Siriako indarrek eta Errusiako hegazkinek erasoak areagotu dituzte Idliben, milaka lagun eremu seguruagoetara ihes egitera behartuz.
2019/11/29 - 07:50
'Ocean Viking' ontziak 60 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneo itsasoan
Erreskatea "konplexua" izan da, Libiako kostaldetik 60 itsas miliara. Migratzaileak, tartean hiru hilabeteko haurtxo bat eta hiru urteko ume bat, "modu seguruan daude jada".
2019/10/31 - 12:23
Al Baghdadiren aurkako operazioaren irudiak argitaratu dituzte AEBk
Horretaz gainera, Pentagonoak jakitera eman duenez, Al Baghdadiren gorpua itsasora bota zuten berehala.
2019/10/28 - 15:32
Al Baghdadiren heriotzarekin ez da mehatxua desagertu
Estatu Islamikoa ondo ezagutzen dutenek diotenez, Al Baghdadiren heriotzarekin mehatxua ez da desagertu oraindik.
2019/10/28 - 10:50
Frantziak alerta ezarri du, Al Baghdadi hil ostean izan daitezkeen atentatuen aurrean
Al Baghdadi larunbat gauean hil zen, AEBko segurtasun indar bereziek Sirian, Turkiako mugatik gertu, egindako operazio militar batean.
2019/10/27 - 19:13
Al Baghdadi Estatu Islamikoaren heriotzaren berri eman du Trumpek
Frantziak, Erresuma Batuak, Turkiak eta Israelek operazioa ospatu dute. Errusiak horren inguruko "egiazko informaziorik" ez duela esan du, eta Iranek ironia erabili du: "Zuen sorkaria hil duzue".
2019/10/27 - 15:51
AEBko indar bereziek Abu Baker Al Bagdadi hil dute, Estatu Islamikoaren buzuragia
Kalifa-herriarekin amaitu ondoren, hau da Estatu Islamikoaren aurkako bigarren garaipen militarra. Harekin batera, beste buruzagi batzuk ere hil dira bi ordu iraun dituen operazioan.
2019/10/26 - 21:34
AEBetako tropak Siriara itzuli dira Iraketik, Pentagonoko erabakiaren ondoren
Tropek indar mekanizatuak izango dituztela adierazi du Esperrek Bruselan, "EI petrolio sarreretan sartzea eragozteko".
2019/10/23 - 23:18
Turkiak Sirian 'su-eten iraunkorra' ezarri duela iragarri du Trumpek
Ondorioz, AEBk kendu egin dizkio kurduen aurkako erasoaldiagatik Turkiako Gobernuari ezarritako "zigor guztiak".
2019/10/23 - 08:58
Turkiak eta Errusiak segurtasun eremu bat osatzea adostu dute Siria ipar-ekialdean
Erdoganen esanetan, "akordio historiko" horren bidez, Errusiak eta Turkiak "aro berri bat" abiatuko dute Siriako gatazkari irtenbide baketsua emateko ahaleginean.
2019/10/18 - 00:23
AEBk eta Turkiak su-etena adostu dute Siria iparraldean
Akordio horren ostean, Donald Trump AEBko presidenteak nabarmendu du duela hiru egun pentsaezina zela su-eten hau lortzea, eta akordio hau denontzat mesedegarria dela azpimarratu du.
2019/10/16 - 13:18
Pence eta Pompeo Turkiara joango dira gaur, Sirian su-etena sustatzeko asmoz
Bestalde, Erdoganek adierazi du Ankarak ez duela su-etenik negoziatuko Siria iparraldean, eta Washingtonek herrialdeari ezarriko dizkion zigorrekin ez dagoela kezkatuta gaineratu du.
2019/10/13 - 20:25
Siria iparraldean dituzten tropa guztiak erretiratzeko agindu du Trumpek
Bestalde, agintari kurduek jakitera eman dutenez, Estatu Islamiarreko 785 atzerritarrek ihes egin dute Ain Issako atxilotze-eremutik Turkiaren bonbardaketak aprobetxatuz.
2019/10/13 - 13:23
Ras al Ain hiri garrantzitsua berreskuratu dute kurduek
NBEk zabaldutako duenez, Ras al Ain eta inguruan den Tel Abyadetik 130.000 pertsonak alde egin behar izan dute erasoengatik. Estatu Islamiarreko 785 kidek ihes egin dute Ain Issa atxilotze-eremutik.
2019/10/12 - 19:57
Euskal Herrian ekoitzitako armak Yemenen edo Sirian erabiltzen direla salatu dute
"Ehunka euskal enpresek haien ekoizpenaren osotasuna edo zati handi bat helburu militarretara bideratzen dute, besteak beste, Aernnova, ITP, Senner, Sapa, Dassault edota Turbomeca", salatu dute.
2019/10/12 - 19:26
Turkiako aliatuak diren matxinoek Ras al Ain hiriko erdigunea hartu dute, Sirian
Kurduen zonaldeko agintariek diotenez, ia 200.000 desplazatu daude erasoaldia hasi zenetik.
2019/10/12 - 00:53
Turkiako Armadak aurrera jarraitzen du, eta ihes egitera behartu ditu 190.000 siriar
Turkiako indarrek 500.000 herritar hornitzen dituen ur instalazio bat bonbardatu dute.
2019/10/11 - 21:40
121 lagun atxilotu dituzte Turkian, Siriako operazio militarra gaitzesteagatik
"Gure soldaduak terrorearen aurka beraien bizia ematen ari diren bitartean, ez dugu baimenduko hemen inork haien kontra egiterik", ohartarazi du Suleyman Soylu Barne ministroak.
2019/10/11 - 21:27
Kurduen aurkako erasoak indartu egin ditu Turkiak
Bi dira kezka iturri nagusiak: bat, ofentsibak eragin dezakeen krisi humanitarioa eta bestea, kurduen zaintzapean diren jihadistek ihes egin dezaketeela.
2019/10/11 - 10:36
Dozenaka hildako eta milaka errefuxiatu kurduen aurkako ofentsiban
Turkiak Siria iparraldearen aurkako erasoa hasi zuenetik, 60.000 bat lagunek alde egin dute bertatik. Erasoetan dozenaka pertsona hil dira, tartean zibilak ere bai.