Sondika
2017/05/15 - 15:10
BBK Music Legends Van Morrison buru duen jaialdiak ordutegiak iragarri ditu
Belfasteko musikariak ostiralean joko du Sondikako jaialdian, 20:30etik aurrera, eta Alpha Blondyk ostiralean joko du, 20:15ean hasita, Gov’t Muleren aurretik.
2017/03/31 - 15:12
Motxila 21 taldeak BBK Music Legends jaialdian joko du
Taldea ekainean egingo duten jaialdiko kartelari batu zaio, besteak beste, Van Morrison, Alpha Blondy, Gov’t Mule, Imelda May eta Ruper Ordorikarekin batera.
2017/03/06 - 14:22
Imelda May BBK Music Legends Festivalen egongo da
Irlandar kantaria larunbatean, bigarren jardunaldian, arituko da Sondikan egingo duten jaialdian, Alpha Blondy eta Gov’t Mulerekin, besteak beste.
2017/02/14 - 17:35
Gov’t Mule eta Ruper Ordorika, BBK Music Legendsera
Warren Haynes buru duen taldea eta oñatiar musikaria Sondikan ekainean egingo den jaialdian egongo dira.
2017/01/09 - 16:23
Alpha Blondy eta Georgie Fame ere, BBK Music Legends jaialdian
Afrikar kantaria eta britainiar teklatu-jotzailea Sondikako jaialdiaren bigarren edizioan egongo dira, ekainaren 2an eta 3an, Van Morrisonekin batera.
2016/12/12 - 14:02
Van Morrison Music Legends Sondikako jaialdian egongo da
2017ko ekainaren 2an eta 3an bigarrenez egingo duten jaialdirako bonuen prezioa 80 eurokoa izango da urtarrilaren 6ra arte.
2016/09/15 - 11:57
Auto-ilarak Txorierrin, zazpi autoren arteko istripu baten ondorioz
Istripua goizeko 07:45ean gertatu da eta auto-ilara luzeak eragin ditu Txorierrin, Sondika parean. Istripuan bi lagun zauritu dira.
2016/09/09 - 11:39
Hiru pertsona zauritu dira Txorierriko igarobidean izandako istripuan
Lau ibilgailuk talka egin dute Sondikan, eta ilara luzeak sortu dira Erletxetarako bidean.
2016/06/06 - 11:58
Bi istripuk auto-ilarak sortu dituzte Txorierriko igarobidean
Ezbeharren ondorioz, Arrontegiko zubiraino heldu dira auto ilarak baina, 09:00ak pasata itxita zegoen erraia ireki dute eta trafikoa normaltasunez berrezarri da.
2016/04/06 - 18:19
Sondikak BBK Music Legends Festival jaialdia hartuko du, ekainean
Ekainaren 10ean eta 11n hainbat artista arituko dira han: besteak beste, Los Lobos, Amparo Sanchez eta Corizonas.
2016/03/10 - 17:40
Jethro Tull, Graham Nash eta Bob Geldof, Music Legends jaialdian
Sondikan egingo dute, ekainaren 10 eta 11n, rockaren hainbat mito batu nahi dituen jaialdia.
2015/12/17 - 10:14
Istripu batek pilaketak eragin ditu Txorierriko igarobidean
AP-8an eta Artatzako errepidean ere auto-ilarak sortu dira. Bi lagun zauritu dira ezbeharrean.
2014/05/12 - 13:25
Johnny Winterren kontzertua, Bilboko BBK Aretoan
Blues eta rock estiloetako gitarrista mitikoak kontzertua eskainiko du gaur Bilboko BBK Aretoan, 20:00etatik aurrera, Music Legends zikloaren baitan.
2013/11/14 - 22:14
Refinerias Sangronizek ekoizpena eten du, 'domino efektua'k bultzatuta
Sondikako galdategi bat da, eta Incasa enpresarentzat egiten zuen lan. Mungiako Incasa enpresak ere hartzekodunen konkurtsora sartzea eskatu du, Fagorrek bultzatuta.
2013/05/07 - 16:47
Troqueleria del Norteko langileek borrokan jarraitzen dute
Makinak geldi daude baina langileek enpresa barruan jarraitzen dute. Pabiloia hustutzeko lehen ahalegina atzera botatzea lortu dute enpresako beharginek.