Ekainean, Sondikan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Van Morrison Music Legends Sondikako jaialdian egongo da

2017ko ekainaren 2an eta 3an bigarrenez egingo duten jaialdirako bonuen prezioa 80 eurokoa izango da urtarrilaren 6ra arte.
Van Morrison, Bilbon emandako kontzertu batean. Argazkia: Tom Hagen.
Van Morrison, Bilbon emandako kontzertu batean. Argazkia: Tom Hagen.

Van Morrison izango da BBK Music Legends Festival jaialdiaren bigarren edizioko kartelburuetako bat. 2017ko ekainaren 2an eta 3an egingo dute musika topaketa, Ola BBK Zentroan, Sondikan, eta bi egunetarako bonuak 80 euroan erosi ahalko dira urtarrilaren 6ra arte.

Bigarren edizio honetan hainbat berrikuntza izango direla iragarri dute antolatzaileek: “Garraio publikoaren eskaintza hobea izango da. Metroaren 3. linea 2017ko martxoan martxan hasiko dela iragarrita baitago eta berorrek 7 minutuan lotuko baititu jaialdiaren eremua eta Bilboko Zazpikaleetako metro geltokia”.

Music Legends kontzertu zikloa da udako jaialdi honen ernamuina. 2011tik, hamaika artistaren lana erakutsi du emanaldi sorta horrek BBK Aretoan: Booker T. Jones, Manfred Mann's Earth Band, Jackson Browne, John Mayall, Eric Burdon, Dr. John, Allen Toussaint, Johnny Winter, Marianne Faithfull, Rickie Lee Jones, John Cale, Canned Heat, Ten Years After, Bob Geldof, Taj Mahal, Leon Russell, Bettye LaVette…

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X