Imelda May BBK Music Legends Festivalen egongo da
Imelda May kantariak “Life, Love, Flesh, Blood” bere bosgarren diskoa, hiru urtean argitaratutako lehen lana, zeina apirilaren 7an merkaturatuko baita, aurkeztuko du BBK Music Legends Sondikan ekainaren 2an eta 3an egingo duten jaialdian.
“Life, Love, Flesh, Blood” diskoan, Jeff Beck gitarrista eta Jools Holland pianoaren maisua aritu dira, baita beste musikari hauek ere: Marc Ribot gitarrista (Tom Waits, Elvis Costello), Jay Bellerose bateria (Elton John/Leon Russell, Ray Lamontagne) eta Zach Dawes baxua (The Last Shadow Puppets, Mini Mansions).
Kartela ez dago itxita oraindik, eta, Mayz gain, beste artista batzuk iragarri dituzte, tartean Van Morrison, Georgie Fame, Alpha Blondy, Gov’t Mule, The Steepwater Band, Ruper Ordorika, El Gran Wyoming & Los Insolventes, Rubia eta Mud Candies.
Jaialdiaren bigarren edizioa, lehenengoa bezala, Ola BBK zentroan egingo dute, laguntza behar dutenak artatzeko 70eko hamarkadan eraikitako inguru batean, eta sarrerak salgai daude dagoeneko.
Zure interesekoa izan daiteke
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko