Sortu
2021/10/11 - 21:08
Lemoatxako gurutze frankista eraitsi du Ernaik
Ezker abertzalearen gazte erakundeak sinbolo frankistak ezabatuz abiatu ditu Hispanitatearen Eguna salatzeko mobilizazioak. "Espainiar faxismoarekin eta 78ko erregimenarekin hausteko" deia egin dute.
2021/09/25 - 22:51
Sortuk euskal estatua sortzearen beharra berretsi du Txiki eta Otaegi oroitzeko ekitaldian
Arkaitz Rodriguezek esan du ezker abertzaleak ez duela etsiko "euskal estatu independente, sozialista, feminista eta euskalduna eraiki arte".
2021/09/22 - 17:55
Audientzia Nazionalak Sorturen Kalera Info aldizkaria eta kalerakalera.eus webgunea ixteko agindu du
Bi hedabideak behin-behinean ixteko Fiskaltzak egindako eskaera onartu du Justiziak, terrorismoaren gorazarre egitearen delitu posible batengatik. Alderdiak helegitea jarri du dagoeneko eta "oso larri eta kezkagarri" deritzo gertaerari.
2021/08/14 - 21:56
Sortuk "euskal errepublika" eskatu du "eredu aldaketa" lortzeko
200 pertsona baino gehiago bildu dira larunbat honetan Sortuk "Burujabetza berreskuratu" lelopean Donostian deitutako manifestazioan.
2021/06/19 - 21:24
Sortuk "autonomiatik baino Estatutik" gehiago duen Euskal Herria aldarrikatu du
Nazio Batzarrean, Arkaitz Rodriguez eta Lur Albizu alderdiaren erronkez aritu dira, besteak beste, "kontzientziadun gizarte bat" eta "eraldatze feminista osoa" aipatuta.
2021/05/30 - 17:04
Otegiren esanetan, "jeltzaleak urduri daude gestio onaren mitoa erori zaielako"
'Zurekin' lelopean, koalizioak ekitaldia egin du Ordizian (Gipuzkoa), legealdiko lehen bi urteetan EH Bilduko alkateek egindako lana eskertzeko.
2021/05/30 - 16:48
Eztabaida politikoa "fake eta gezurrekin zikintzea" leporatu dio Otegik EAJri
"Kudeaketa jeltzalearen mitoa erori da", adierazi du Otegik. EH Bilduren aurkako "joko zikina" kritikatu du Aizpuruak. Corrugadosen inguruan sortutako "zirku mediatikoa" salatu du Alkortak.
2021/05/26 - 21:42
Fiskaltzak Ernai ikertuko du Ertzaintzaren kontrako ustezko gorroto delituagatik
Eusko Jaurlaritza izan da polizien aurkako pintaketa, kartel eta mezu "argiak" ministerio publikoari helarazi dizkiona.
2021/05/26 - 14:24
Erkorekak Fiskalari eskatu dio argitu dezala Ernaik gorroto deliturik egin ote duen
Pintadak, kartelak eta Ertzaintzaren aurkako mezu "argiak eta esplizituak" bidali ditu Gobernuak Fiskaltzara. Ernairen ustez, "pandemiaren kudeaketa penagarria" ezkutatzeko trikimailua da.
2021/05/19 - 13:04
"Gazteek ez dute arazorik Ertzaintzarekin. Ertzaintzak du arazoa balio demokratikoekin"
Arkaitz Rodriguezek "Egun on Euskadi" saioan adierazi duenez, "Josu Erkorekaren arazoa da gaur egun polizia demokratikoa izatetik urrun dagoela Ertzaintza".
2021/05/16 - 16:50
Biltzar bat berriro eskatu eta Sortu kritikatu dute EAko kritikoek
Eusko Alkartasunako zuzendaritzarekin kritikoak diren alderdikideek manifestu bat plazaratu dute igande honetan, EH Bildu barruan EAk bizi duen "marjinazioarekin" kezkatuta.
2021/05/14 - 15:21
Erabakia kritikatu eta "kudeaketa onaren mitoa" bukatu dela uste du oposizioak
"Zabortegiaren kontrola Jaurlaritzaren erantzukizuna zen", gogorarazi du EH Bilduk."Familiak zer gertatu den jakiteko eskubidea du", aldarrikatu du Elkarrekin Podemosek.
2021/05/09 - 16:34
Otegik "herri honentzako erabateko burujabetza" eskatu du, "Ebrotik Adurrera"
"Baikortasuna, bizipoza eta konfiantza" sortzen duen "ezkerreko alternatiba" bat zuzendu nahi du koalizioak, Urkulluren Gobernuaren "eredu gris, agortu eta tristearen" aurrean.
2021/04/17 - 21:24
Euskal presoen "askatasunaren" aldeko aldarriak kaleak hartu ditu berriro
Espetxean dauden "preso politiko guztiei besarkada handi" bat bidali die Haimar Altuna Sortuko kideak, baita kataluniarrei ere. Mobilizazio "jendetsuak" izan direla azpimarratu du.
2021/04/17 - 19:32
Otegi, EH Bildu beste lau urtez zuzentzeko zortzi pertsonaren buru
Otegi idazkari nagusiarekin batera, Garikoitz Mujika; Peio Otxandiano; Larraitz Ugarte; Sonia Jacinto; Gorka Elejabarrieta; Ainhoa Beola eta Onintze Oleaga proposatu ditu koalizioko zuzendaritzak.
2021/04/17 - 12:18
EPPK-k espetxe legediaren baitan urratsak egiten jarraitzeko borondatea berretsi du
Preso Politikoen Nazioarteko Eguna dela eta, EPPK-k oharra kaleratu du eta 10 presotatik 9k baimenak izan beharko lituzkeela jada adierazi du. Sortuk manifestazioak deitu ditu hiriburuetan.
2021/04/10 - 21:29
Presoak "etxera ekartzeko" mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du Sortuk
"Konponbide politikoak" eskatuko ditu alderdiak Hego Euskal Herriko hiriburuetan apirilaren 17an, 'Askatasuna!' lelopean.
2021/04/10 - 16:47
"Askatasuna" lelopean datorren larunbaterako manifestazioak deitu ditu Sortuk
Azkenaldian, gerturatzeekin, preso eta iheslarien "eskubide urraketak" gainditzeko pausoak eman direla dio Sortuk, baina "gehiago" eskatzen diote Espainiako Estatuari.
2021/04/08 - 22:47
Iñaki Aldekoa ezker abertzaleko militante historikoa hil da
Aldekoa Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea izan zen eta gero Aralar zuzendu zuen. Diputatu izan zen Nafarroako Parlamentuan eta Kongresuan. 1983tik 1985era preso egon zen.
2021/04/05 - 16:12
Sortuk manifestazioak deitu ditu preso politikoen nazioarteko egunean
Kalera ateratzeko deia egin du Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, "euskal preso, iheslari eta deportatu politiko guztien etxeratzea" eskatuz.