SOS Deiak
2023/06/12 - 09:00
Zer da alerta kimiko bat?
Euskadiko enpresa kimikoen AVEQ-KIMIKA elkarteko idazkari orokorrak, Luis Blanco Urgoitik, emergentzia kimikoa ze egoeratan sortuko den azaldu digu. Herritarrei eragiten dien segurtasun planei buruz aritu da.
2023/06/09 - 09:15
Larrialdi kimikoetarako sirenak probatuko dituzte gaur Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban
Bi seinale mota entzungo dira arrisku leku guztietan; Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Zierbenan eta Lantaronen, hain zuzen ere. Alerta aktibatzean, toki itxi batean sartu beharko da jendea, babes neurri gisa.
2023/05/12 - 19:07
Gazte bat oso larri zauritu da Burlatako Iturrondo industrialdean izandako lan istripu batean
Foru Gobernuak emandako lehen informazioen arabera, langileak traumatismo torazikoa izan du, makina jasotzaile batek harrapatu ostean.
2023/05/02 - 16:32
Suizidio kopurua egonkor mantendu da azken hamarkadan EAEn, baina gero eta saiakera gehiago daude
112 telefonoak, batez beste, 10 suizidio saiakera dei jasotzen ditu egunean eta 2021az geroztik taktika bera erabiltzen dute dei horiei behar bezala erantzuteko.
2023/03/29 - 16:41
SOS Deiak larrialdi zerbitzuak 40 urte bete ditu
Hasiera batean 088 telefonoa zena, aspalditik 112 telefono ezaguna da. Iaz, 700.000 dei baino gehiago jaso zituen. Gaur Jaurlaritzak zerbitzu honetan jardun duten denak omendu ditu.
2023/02/23 - 09:43
Moncayon galdutako Murchanteko hamar gazte erreskatatu dituzte
Asteazken arratsaldean, hiru gaztek 112 telefonora deitu zuten arazoak zituztela jakitera emateko. Ondoren, talde bereko beste gazte batzuek Gaztela eta Leongo larrialdi-zentrora deitu zuten. Denak galduta zeuden eta ezin zuten jaitsi, baina ez zeuden denak elkarrekin.
2023/01/05 - 16:57
Goizaldean zirkulazio istripua izan duela jakinarazi duen 77 urteko gizon baten bila dabiltza
Gizonaren autoa, BMW-318 bat, 21:00ak aldera topatu dute Orozkon (Bizkaia). Orain desagertuaren bila inguruetan ari dira.
2023/01/01 - 20:35
112-SOS Deiak aplikazioak funtzionalitate berria du larrialdi-egoeretan irudiak bidaltzeko
Ekimenarekin Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren kontzientzia situazionala hobetu ahal izango da, eta hori lagungarria izango da erabiltzaileei arreta hobea emateko.
2022/11/10 - 17:59
Pertsona bat hil da Caparroson, traktore batek harrapatuta
Ostegun arratsaldean jazo da N-121ean.
2022/11/10 - 14:58
Bilbon probatu dute larrialdi kasuetarako sakelakoetara heltzen den alerta sistema
Txurdinaga eta Begoña auzoetan eta inguruetan egon diren herritarrek mezua jaso dute. Gailua soinuka hastearekin batera, mezu bat jaso dute SOS DEIAK egindako ES-alert sistemaren aktibazio proba dela esaten.
2022/11/10 - 12:24
Bilboko auzo batzuetako bizilagunek alerta-mezuak jaso dituzte telefono mugikorretan
Eusko Jaurlaritzak ES-Alert sistema probatu du gaur goizean Txurdinaga, Begoña eta inguruko auzoetan, larrialdi handiko kasuetarako abisuak emateko.
2022/11/10 - 08:46
Albiste izango dira: Memoriaren Eguna, alerta sistemaren proba Bilbon eta Politika orokorreko saioa Nafarroan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/11/05 - 22:04
Onik aurkitu dute Irunberrin desagertutako 70 urteko gizona
Suhiltzaileak, salbamendu txakurren taldea, Foruzaingoa eta Guardia Zibila mobilizatu dira larunbat arratsalde honetan.
2022/10/25 - 00:19
Larrialdietako alerta-mezuak mugikorretan: horrelakoak izan dira probak
Txistua joko du telefono mugikor batzuetan, eta jakinaraziko du babes zibileko alerta-sistemaren proba-mezu bat dela, telefonia mugikorreko sareen bidez, eta ez dela ezer berezirik egin behar.
2022/10/24 - 21:42
Horrelakoa izango da laster zure telefono mugikorrean jaso zenezakeen alerta mezua
Babes Zibilak alerta mezu bat bidaliko du laster telefono mugikor batzuetara, larrialdiren batez ohartarazi behar izatekotan, behar bezala funtzionatzen duela ziurtatzeko. Nafarroan, azaroaren 2an hasiko dira probak eta Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, azaroaren 10ean.
2022/10/24 - 12:53
SOS Deiak larrialdi zerbitzuak haizeak eragindako 780 gertakari erregistratu ditu
780 gertakarietatik 288 hiriguneetan gertatu dira, eta 492, ostera, errepideetan.
2022/10/09 - 19:00
Anboto mendian istripua izan duen 50 urteko mendizale bat erreskatatu dute
Emakumea erori egin da. Bizkaiko eta Osakidetzako suhiltzaileak bertaratu dira, baita Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat ere. Mendizalea Galdakaoko Ospitalera eraman dute helikopteroz.
2022/08/28 - 21:31
Gizon bat erreskatatu dute Gorlizko kala batean, altuera handi batetik erori ostean
Ertzainak eta osasun langileak bertaratu dira. Gizonezkoa Gorlizko ospitalera eraman dute helikopteroz, bizkarrean kolpe bat jasota.
2022/08/27 - 21:18
Gazte bat erreskatatu dute, Zumaiako Flyschetik zebilela erori ostean
Ertzaintzaren helikopteroak zauritua ebakuatu du, eta harekin zihoazen lau lagunak ere lekualdatu ditu, marea igotzeko arriskua zela eta. Gainera, Nafarroako Suhiltzaileek beste bi emakume erreskatatu dituzte Urtergan eta Urbasan, horiek ere orkatila bihurrituta.
2022/08/18 - 13:10
Ertzaintzak ziztaden biktimentzako gomendio sorta kaleratu du
Emakundek eta Eudelek abuztu hasieran eguneratutako protokoloaren ildotik doaz aholkuak, baina 112 larrialdietarako telefonora deitzea lehenetsi du Ertzaintzak, agenteek albait arinen jardun dezaten.