Albiste izango dira: Memoriaren Eguna, alerta sistemaren proba Bilbon eta Politika orokorreko saioa Nafarroan
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 10, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Memoriaren Eguna: Hainbat ekitaldi daude deituta, Memoriaren Egunean. Goizean, Eusko Legebiltzarrak lore eskaintza egingo du 09:00etan. PPk ez du parte hartuko aurten ere, eta bere ekitaldia egingo du ondoren. Ekitaldi nagusia, berriz, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko egoitzan izango da 18:00etan, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela.
- Alerta sistemaren proba Bilbon: Eusko Jaurlaritzak, SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren bitartez, gaur, 10:00etatik aurrera, ES-Alert sistemaren eraginkortasuna probatuko du herritarrei abisuak emateko, Bilboko Txurdinaga eta Begoña auzoetako bizilagunen telefono mugikorretara mezuak bidaliz.
- Politika orokorreko saioa Nafarroan: Gaur eta bihar, Foru Erkidegoaren egoerari buruzko politika orokorreko saioa egingo da Nafarroako Parlamentuan. 09:15ean hasiko da saioa Maria Chivite presidentearen hitzaldiarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"