Albiste izango dira: Bide segurtasuna, Castro Urdialeseko hilketa eta 2023ko aurrekontuak
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 4, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Bide Segurtasuna: EAEko instituzio nagusiek eta hainbat erakundek, tartean EITBk, Bide Segurtasunaren Aldeko Euskal Ituna sinatuko dute.
- Castro Urdialeseko hilketa: Gaur abiatuko da Kantabriako Auzitegian Castro Urdialesen bikotekide bilbotarra hil eta zatikatu zuen emakumearen kontrako epaiketa. Gizonaren garezurra akusatuak lagun baten etxean utzitako kutxa batean aurkitu zuten.
- 2023ko aurrekontuak: Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak datorren urterako kontuak izapidetzen jarraituko dute. Nafarroan, gaur iritsiko da Parlamentura Aurrekontuen Foru Proiektua. Bestalde, Jaurlaritzako sailek euren partiden nondik norakoak azaltzen jarraituko dute. Gaur Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak, Hezkuntza eta Merkataritza eta Kontsumo sailen txanda izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon