SOS Deiak
2020/11/20 - 21:52
112 SOS Deiak aplikazioak geolokalizazio-sistema bat jarri du martxan
Galduta dabiltzan pertsonak ahalik eta azkarren topatzeko balio du. Egokia da mendizaleentzat, kirola bakarka egiten dutenentzat edo bakarrik ibiltzen diren adineko pertsonentzat.
2020/11/20 - 15:06
Galduta dabiltzanen mugimenduei jarraitu ahalko die SOS Deiakek, haien baimenarekin
Telefonoek duten geolokalizazio sistemaz baliatuko dira. Erabiltzaileak SOS Deiaken aplikazioa aktibatu beharko du, eta horri esker bere azken mugimenduen berri izango dute larrialdi zerbitzuek.
2020/10/24 - 11:10
Onik aurkitu dute perretxiko bila joan, eta Artikutzan galdu zen gizona
Larunbat honetan, 05:30 aldera, inguru horretatik zebilen mendizale batek aurkitu du 73 urteko gizona.
2020/10/24 - 01:21
73 urteko gizon bat desagertu da Artikutzan, perretxikotara joan ostean
20:00ak aldera desagertuaren emazteak SOS Deiaki abisua eman dio. Bilaketa lanak 21:45 aldera abiatu dira, gizonak bere ibilgailua utzi duen tokitik.
2020/09/18 - 15:57
62 urteko gizon bat desagertu da Barakaldon
Desagertu zenean galtza bakeroak eta oinetako marroiak zeramatzan jantzita. VOSTEuskadik jakinarazi du desagertutako gizonak botikak hartu behar dituela egunero.
2020/08/16 - 15:08
41 urteko mendizale bat hil da Mugarra mendian, amildegi batetik behera erorita
Ertzaintzaren erreskate-taldeak bihotz-biriketako bizkortzea egin du, baina ezin izan dute mendizalearen bizia salbatu.
2020/08/02 - 13:00
Zegaman desagertutako 69 urteko gizonaren gorpua aurkitu dute
08:40ak aldera aurkitu dute hilotza, Barbari auzoko mendi-zonalde batean, Zerain udalerrian.
2020/07/31 - 21:08
Gazte bat hil da itota Aretxabaletako Urkulu urtegian
17:45ean, 25 urteko gaztearen lagunek larrialdi zerbitzuetara deitu dute, uretan sartu den laguna aurkitzen ez zutela jakinarazteko.
2020/07/12 - 19:41
83 urteko gizon bat hil da Diman, 4x4 ibilgailua baso-bide batetik aterata
Suhiltzaileak bertaratu dira, biktima ibilgailutik ateratzera, barruan harrapatuta geratu baita. Berarekin zihoan adingabe bat zauritu egin da.
2020/06/15 - 11:48
Onik aurkitu dute Lasarten desagertuta zegoen 84 urteko gizona
Desagertua aurkitu ondoren, haren bila aritu diren pertsona guztien laguntza eskertu du SOS Deiak-ek.
2020/05/20 - 11:30
Mendian galdutako sei gazte onik aurkitu dituzte Berangon
Munarrikolanda mendian zeuden gazteek ez zuten etxera itzultzeko bidea topatzen, eta, 22:25 aldera, galdu egin zirela jakinarazi zioten SOS Deiak-i.
2020/05/05 - 22:28
17 urteko mutil bat hilda topatu dute Urduñako urmael batean
Basaldua auzoko urmael batean sartu da, bainua hartzeko, astearte arratsaldean. Gorpua 20:10 aldera topatu dute.
2020/03/12 - 16:16
Koronabirusagatik 112 telefonora ez deitzea eskatu dute larrialdi zerbitzuek
Horretarako, bi telefono prestatu dituzte: 900 20 30 50 Euskal Autonomia Erkidegoan eta 948 290 290 Nafarroan.
2020/01/02 - 14:14
Ondoezik sentitu den mendizale bat hil da Zornotzan
Larrialdi zerbitzuek herritar baten deia jaso dute, eta bertaratu diren medikuek ondoezik zegoen mendizalea artatu dute, Anton Mendikoa auzoan, Aramotz bezalako tontorrerako bidean. Zornotzarra zen.
2019/12/25 - 12:28
Udalaitz mendian zauritutako mendizale bat erreskatatu dute
Sarbide zaileko gune batera erori da gizona, eta hanka bat hautsi du. Larrialdi zerbitzuei deitu eta erreskatatu ostean, helikoptero batek Gurutzetako ospitalera eraman du.
2019/11/20 - 09:50
Bilbon desagertutako 22 urteko mutil baten bila ari dira
Desagertutakoa 1,73 metro luze da eta argala. Bilboko autobus geltokian ikusi zuten azkenekoz, urriaren 24an.
2019/09/27 - 11:03
Onik aurkitu dute Eskoriatzan desagertutako 87 urteko gizona
Ostiral eguerdian topatu dute, pinudi batean. Badaezpada, eta balorazio bat egiteko asmoz, Debagoieneko ospitalera eraman dute.
2019/09/15 - 21:30
Gasteizen desagertutako 15 urteko neskaren bila jarraitzen dute
Adingabea arabiarra da eta gorpuzkera argala du, 1,57 metroko altuera eta 46 kilo. Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du aurkitzeko.
2019/06/28 - 10:51
Tenperatura altuei aurre egiteko SOS Deiaken gomendioak
Zer egin dezakegu bero handia egiten duenean? Garrantzitsua da SOS Deiaketik egiten dizkiguten gomendio hauek jarraitzea.
2019/04/08 - 14:34
Baso langile batek lan istripua izan du Artzentalesen
SOS Deiakek jakinarazi duenez, larrialdietarako zerbitzuek helikopteroz eraman dute behargina Gurutzetako Ospitalera.