Suedia
2022/09/28 - 11:46
Burbuilak Itsaso Baltikoan, Errusiako Nord Stream gasbideetako ihesaldien ondoren
Itsaso Baltikoan detektatutako burbuila-orbanak kilometro bateko diametroa du eta Suedia eta Danimarka artean dago.
2022/09/15 - 20:36
Diputatuen Kongresuak gehiengoarekin eman dio abala Suedia eta Finlandia NATOn sartzeari
PSOEk aldeko botoa eman du, eta Unidas Podemos abstenitu egin da. EAJk Suedia eta Finlandiaren eskaera babestu du, eta EH Bildu, aldiz, abstenitu da.
2022/09/15 - 17:13
Suedia eta Finlandia NATOn sartzeko eskaera onartuko du Kongresuak
EAJk Europako politika militar eraginkorra eskatu du eta defendatu du aliantzak geldiarazi duela hortan gelditu behar ez zen Errusiako erasoa. Euskal Herriak NATOren kontra bozkatu zuela duela hogeitahamasei urte ekarri du gogora EH Bilduk eta eurak bat datozela.
2022/09/15 - 10:04
Magdalena Andersson Suediako lehen ministroak dimisioa eman du eskuinak hauteskundeak irabazi ondoren
Eskuineko oposizioak hiru eserlekuko aldearekin lortu du garaipena hauteskundeetan: 176-173. Legealdi "zaila" izango dela iragarri du Anderssonek, eta ultraeskuineko SD alderdiaren gorakadarekin kezkatuta azaldu da.
2022/09/12 - 13:31
Bi blokeen arteko berdinketa teknikoa Suedian, asteazkeneko emaitza ofizialen zain
Behin behineko datuei erreparatuz gero, Alderdi Sozialdemokratak irabazi ditu hauteskundeak, baina ez du Gobernua ziurtatuta; atzerriko botoen eta boto aurreratuen emaitzen zain, asteazkenean jakingo da ofizialki nor atera den garaile.
2022/07/05 - 14:50
Suedia eta Finlandia NATOko kide dira ‘de facto’
Bi herrialdeak hilabeteak iraun ditzakeen berrespen fasean sartu dira. Horien aliantzako sarrera ofiziala 2022ko amaieran edo 2023ko hasieran hel daiteke.
2022/06/29 - 18:56
NATOk gaur onartutako bide-orri berrian Errusia jotzen da mehatxu nagusitzat
Era berean, 30 herrialdeetako liderrak Ukrainari laguntzeko pakete integral bat onartu dute, Errusiaren erasotik defenda dadin, epe luzera haren operatibitate militarra hobetzea eta sobietar garaiko taldeak atzean uztea aurreikusten duena.
2022/06/29 - 16:26
Suediari eta Finlandiari emandako argi berdea, NATOren gailurreko lehen jardunaldiko lorpena
Hasi da azken urteotan NATOk egin duen batzarrik garrantzitsuena. Gaur lehen bilera izan dute, baina etxeko lanak eginda elkartu dira, atzo hainbat akordio lortu baitziren.
2022/06/28 - 23:34
Suedia eta Finlandia NATOn sartzea ahalbidetuko du Turkiak
Turkiako, Suediako eta Finlandiako agintariek bilera bat egin dute astearte honetan Madrilen eta, ezustean, akordio batera iritsi dira.
2022/06/02 - 01:02
Europar Batasunaren defentsa-politikan sartzea erabaki du Danimarkak
Hala adierazi dute erreferendumean parte hartu duten herritarren % 66k. Danimarkak 30 urte zeramatzan EBren defentsa-politikatik kanpo.
2022/05/29 - 16:15
Erdoganek esan du ez diela "terrorismoa babesten duten" herrialdeei NATOn sartzen utziko
Turkiako presidenteak berretsi egin du Suedia eta Finlandia aliantza atlantikoan sartzeari emandako ezetza, Kurdistango Langileen Alderdiarekin (PKK) duten loturagatik; Ankarak terroristatzat duen erakunde kurdua.
2022/05/21 - 20:02
Finlandia eta Suedia Aliantzan sartzeari buruz hitz egiten jarraituko du NATOk Turkiarekin
Hasiera batean ezezkoa eman arren, Aliantzaren idazkari nagusia ziur dago Ankarako oposizioa elkarrizketaren bidez konpondu eta "aste gutxi barru" negoziazioak amaitu ahal izango direla.
2022/05/20 - 21:29
Erdoganek NATO zabaltzea errefusatu du kurduen miliziak legez kanpo uzten ez badira
Turkiako presidenteak ez du baldintza zehatzik ezarri Suedia eta Finlandia NATOn sartzea ahalbidetzeko, baina agerian utzi du arazoa ez dela bi herrialde horien jarreran, baizik eta aliantza atlantikoko kide guztienean.
2022/05/19 - 21:13
Bidenen arabera, NATOn sartzeko "baldintza guztiak" betetzen dituzte Suediak eta Finlandiak
Presidente finlandiarrak eta lehen ministro suediarrak Turkiarekin hitz egiteko konpromisoa agertu dute, betoa altxa dezan.
2022/05/19 - 01:34
Suedia eta Finlandia NATOn sartzeko negoziazioa abiatzea oztopatu du Turkiak
Suedia eta Finlandia NATOn sartzearen aurka agertu da Turkia eta, ondorioz, aliatuen artean ez dago adostasun nahikorik bi herrialdeen eskariari bide emateko.
2022/05/18 - 10:26
Suediak eta Finlandiak aurkeztu dute NATOn sartzeko eskaera
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak ziurtatu du Suediak eta Finlandiak Aliantzarekin bat egiteko egin duten eskaera "urrats historikoa" dela.
2022/05/17 - 19:09
Suediak eta Finlandiak asteazken honetan entregatuko dute NATOn sartzeko eskaera
Bi herrialdeetako parlamentuek gehiengo zabalarekin berretsi dute aliantzan sartzea. Etxe Zuriak iragarri duenez, Joe Biden AEBko presidenteak Magdalena Andersson eta Sauli Niinisto hartuko ditu ostegunean, Washingtonen.
2022/05/17 - 09:42
Errusiak neurri "tekniko-militarrak" iragarri ditu Finlandia NATOn sartzen bada
Vladimir Putinen arabera, Finlandia eta Suedia NATOra batzea ez da mehatxua Errusiarentzat beti ere aliantzaren azpiegitura militarra herrialde horietara eramaten ez badute.
2022/05/16 - 19:05
Suediak eta Finlandiak NATOra batzeko prozesuarekin aurrera jarraitzen dute, Moskuren abisuei entzungor eginez
Magdalena Andersson Suediako lehen ministroak iragarri du herrialdeak formalki eskatuko duela NATOn sartzea, bi mendeko neutraltasun politikari amaiera emanez. Putinek ziurtatu duenez, NATOra batzea ez da berez Errusiarentzat arazo bat, baina bai bi herrialdeetan armamentua zabaltzen baldin badute.
2022/05/15 - 18:37
Suedia eta Finlandiaren sarrera aliantzan berehalakoa izatea nahi du NATOk
NATOko atzerri ministroek bilera informala egin dute Berlinen Ukrainako gerraz eta Suedia eta Finlandiaren sarreraz hitz egiteko. 2 herri horiek Natoren babesa jaso dute eskera egiten dutenean añliantzan sartzeko. Turkiak jarritako oztopoak ez dira gainditu ezinak.