Suedia
2022/05/17 - 19:09
Suediak eta Finlandiak asteazken honetan entregatuko dute NATOn sartzeko eskaera
Bi herrialdeetako parlamentuek gehiengo zabalarekin berretsi dute aliantzan sartzea. Etxe Zuriak iragarri duenez, Joe Biden AEBko presidenteak Magdalena Andersson eta Sauli Niinisto hartuko ditu ostegunean, Washingtonen.
2022/05/17 - 09:42
Errusiak neurri "tekniko-militarrak" iragarri ditu Finlandia NATOn sartzen bada
Vladimir Putinen arabera, Finlandia eta Suedia NATOra batzea ez da mehatxua Errusiarentzat beti ere aliantzaren azpiegitura militarra herrialde horietara eramaten ez badute.
2022/05/16 - 19:05
Suediak eta Finlandiak NATOra batzeko prozesuarekin aurrera jarraitzen dute, Moskuren abisuei entzungor eginez
Magdalena Andersson Suediako lehen ministroak iragarri du herrialdeak formalki eskatuko duela NATOn sartzea, bi mendeko neutraltasun politikari amaiera emanez. Putinek ziurtatu duenez, NATOra batzea ez da berez Errusiarentzat arazo bat, baina bai bi herrialdeetan armamentua zabaltzen baldin badute.
2022/05/15 - 18:37
Suedia eta Finlandiaren sarrera aliantzan berehalakoa izatea nahi du NATOk
NATOko atzerri ministroek bilera informala egin dute Berlinen Ukrainako gerraz eta Suedia eta Finlandiaren sarreraz hitz egiteko. 2 herri horiek Natoren babesa jaso dute eskera egiten dutenean añliantzan sartzeko. Turkiak jarritako oztopoak ez dira gainditu ezinak.
2022/05/15 - 13:59
NATOk adostasuna eskatu du Finlandia eta Suedia aliantzan sartzeko prozesuan aurrera egiteko
Finlandiak dagoeneko formalizatu du sartzeko eskaera, eta Suediako Gobernuak gauza bera egingo du; Turkia, berriz, bi herrialde eskandinaviarrak Atlantikoko aliantzara batzearen aurka dago, PKK-ko kurduekiko politika toleranteak berrikusten ez dituzten bitartean, "terroristatzat" jotzen baititu.
2022/05/13 - 22:57
Ukrainako gerra dela eta, Finlandia eta Suedia batu litezke NATOra
Ukrainako gerra dela eta, Finlandia eta Suedia batu litezke NATOra. Orain arte halakorik egiteko asmorik zu zutenak. Biak batuko balira, NATOk Errusiarekin duen muga bikoiztu egingo litzateke: 2.560 kilometro. Putinen estrategiak NATO indartzea ekarri du.
2022/05/13 - 22:19
Turkia Suedia eta Finlandia NATOra batzearen aurka azaldu da, ekintzaile kurduak laguntzea leporatuta
Bi herrialde nordikoak NATOn sartzeko, Aliantzako kide guztien oniritzia beharrezkoa da, eta Turkia horietako bat da. Eskandinaviarrek Turkia askotan kritikatu dute, kurduen giza eskubideak urratzeagatik.
2022/05/13 - 19:36
Suedia NATOra batzeak herrialdearen "segurtasuna hobetu eta balizko eraso baten aukerak" murriztuko lituzke
Suediako Parlamentuak gaur aurkeztu duen txosten baten ondorio nagusienetakoak dira. NATOrekin bat egiteak herrialdeari nola eragingo lioken aztertu dute, eta Parlamentuan eman dute horren berri.
2022/05/13 - 15:53
Suediako parlamentuko indar politiko gehienak NATOn sartzearen alde akordioa sinatu dute
Europako iparraldean bakea eta egonkortasuna ziurtatzeko eragin positiboa izango lukeela esan du Anne Linde atzerri ministro suediarrak.
2022/05/11 - 22:27
Eraso baten aurrean Suedia eta Finlandia militarki defendatzeko konpromisoa hartu du Erresuma Batuak
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak Suediara eta Finlandiara bidaia egin du, bi herrialdeei babes "irmo eta garbia" emateko.
2022/04/14 - 17:25
Errusiak arma nuklearrak zabaltzeko mehatxua egin du, Suedia eta Finlandia NATOn sartuz gero
Bi herrialdeak NATOrekin bat egiteak Errusiaren eta Aliantzaren arteko lurreko mugak bikoiztea ekarriko luke. Muga horiek "indartu" egin beharko lirateke Errusiaren arabera, eta, ohartarazi duenez, "jada ezingo da hitz egin arma nuklearrik gabeko Baltikoaz".
2022/04/11 - 20:43
Finlandiak eta Suediak NATOrekin bat egin dezakete ekainean
Suediako Alderdi Sozialdemokratak barne eztabaida abiatu du astelehen honetan. Finlandiako Gobernuak txosten bat egiteko agindua eman du, ondoren Parlamentura eraman eta eztabaidatzeko.
2022/02/11 - 14:22
Aurora boreal ikusgarria Suedian
Pajalako (Suedia) biztanleek eta bisitariek zerua argiztatu duen aurora boreal ikusgarriaz gozatu ahal izan dute bart gauean.
2021/10/11 - 15:16
David Card, Joshua Angrist eta Guido Imbens, 2021eko Ekonomiako Nobel saridunak
Hiru ekonomialariek egindako lanak gizarte zientzien ikerketa enpirikoen iraultza eragin dute, Akademiaren esanetan.
2021/10/07 - 15:57
Abdulrazak Gurnah tanzaniarrak irabazi du 2021eko Literaturako Nobel saria
Tanzaniako eleberrigileak kolonialismoaren ondorioen deskribapen hunkigarria egiteagatik jaso du saria, Suediako Akademiak ostegun honetan jakinarazi duenez.
2021/10/06 - 20:13
Eraikuntza molekularrerako teknika berritzailea asmatu zuten zientzialariei eman diete Kimikaren Nobel Saria
Benjamin List eta David MacMillan zientzialariek garatutako teknikak eragin handia izan du ikerketa farmazeutikoan eta kimika ekologikoagoa izatea ahalbidetu du.
2021/10/05 - 18:47
Klimaren eta mekanika estatistikoaren zientzialariek Fisika Nobel saria irabazi dute
Syukuro Manabe japoniarra eta Klaus Hasselmann alemaniarra Lurraren klima ezagutzeko oinarriak jartzeagatik saritu dituzte. Gainera, Giorgio Parisi italiarrak saria lortu du material desordenatu eta ausazko prozesuen teoriari egindako ekarpenagatik.
2021/09/02 - 23:02
ABBA taldea bueltan da, disko berri batekin, 40 urte geroago
Gaur bertan bi abesti berri argitaratu dituzte (albiste honetan bertan entzun ditzakezu). "Voyage" izena jarri diote disko berriari, eta azaroaren 5ean kaleratuko dute.
2021/04/20 - 14:47
Ehunka txerto bota dituzte Suedian, AstraZenecari uko egiteagatik
Birusak dakarren arriskua albo-ondorioena baino handiagoa dela gogorarazi dute osasun agintariek.
2021/04/14 - 13:40
CAFek trenak egiteko kontratuak lortu ditu Frantzian eta Suedian
Parisen aldiriko trenen linearako proiektua egiteko kontratua otsailean lortu zuen, baina Almston konpainiak hainbat oztopo jarri ditu orain arte. CAFek 1.000 milioi euro inguru eskuratuko ditu.