Nobel Sariak 2021
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eraikuntza molekularrerako teknika berritzailea asmatu zuten zientzialariei eman diete Kimikaren Nobel Saria

Benjamin List eta David MacMillan zientzialariek garatutako teknikak eragin handia izan du ikerketa farmazeutikoan eta kimika ekologikoagoa izatea ahalbidetu du.
Los científicos Benjamin List y David MacMillan. Foto: EFE
Los científicos Benjamin List y David MacMillan. Foto: EFE

Benjamin List eta David MacMillan zientzialariei eman diete 2021eko Kimika Nobel Saria, eraikuntza molekularrerako tresna zehatzago bat asmatu zutelako: organo-katalisia.

Suediako Zientzia Akademiaren arabera, teknika berri horrek eragin handia izan du ikerkuntza farmazeutikoan eta kimika ekologikoagoa izatea ahalbidetu du.

Benjamin List. Foto: EFE Benjamin List. Foto: EFE

Industria eta ikerkuntzaren eremu askotan ezinbestekoa da molekulak eraikitzea material elastikoak eta iraunkorrak sortzeko, energia gordetzeko eta gaixotasunak sendatzeko. Molekulak eraikitzeko katalizatzaileak erabiltzen dira eta kimikariek bi motatakoak existitzen zirela pentsatu izan dute: metalak eta entzimak.

Alabaina, 2000. urtean, Benjamin List (Alemania) eta David MacMillan (AEB) zientzialariek hirugarren katalizatzaile bat garatu zuten, nork bere aldetik: organo-katalisia.  Produzitzeko ekologikoagoa eta merkeagoa da.

"Kontzeptu sinplea baina argi da, eta asko dira galdetzen dutenak nolatan ez dugun teknika hori lehenago garatu", adierazi du Johan Aqvist Kimikako Nobel Sariaren Batzordeko presidenteak.  

David MacMillan. Foto: EFE David MacMillan. Foto: EFE

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X