Suedia NATOra batzeak herrialdearen "segurtasuna hobetu eta balizko eraso baten aukerak" murriztuko lituzke
Suedia Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundera (NATO) batzeak Errusiaren balizko eraso baten arriskua "murriztu" egingo luke, eta herrialde hori toki "seguruagoa" litzateke. Ondorio hori utzi du, Parlamentu suediarraren eskariz, hainbat adituk egin duten 43 orriko txostenak. Alderdi guztiek babestu dute txostena, Alderdi Berdeak eta Ezkerreko Alderdiak izan ezik
Ukrainako gerraren erdian, NATOra batzeak Suedian zer eragin izango lukeen aztertu dute txostenean, eta gaur eman dute horren berri hango Parlamentuan, Peter Hultqvistek eta Ann Lindek, Defentsa eta Atzerri Gaietarako ministro suediarrek, hurrenez hurren.
Zabaldutako datuen arabera, Errusiak Suediaren kontrako erasoa abian jartzeko aukera egon badago; Baltiko itsasotik barrena, Gotland irlari egingo lioke eraso. Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundera batzeak balizko eraso hori hein batean, bederen, ekidin egingo luke.
Txostenaren egileek ez dute esplizituki babesten Suedia NATOn sartzea, baina bertan jasotako ondorioek urrats hori emateko bidea zabalduko diete hango Gobernuari.
Finlandiako Gobernuak asteon erabaki du aliantzara sartzeko urratsak ematen hastea, eta gaur aurkeztututako idatzian argi eta garbi jaso dute adituek, Finlandiaren norabide berean joatea "beharrezkoa" dela Suediarentzat.
Behin txostenaren ondorioak izanda, igandean iragarriko du agintean dagoen Alderdi Sozial Demokratak Suedia NATOra batuko den edo ez, eta astelehenean Parlamentuan eztabaidatuko dute gaia.
Azken hamarkadetan mantendu duen "neutraltasun posizioa" hautsiko luke Suediak, Ipar Atlantiko Tratatuaren Erakundera batuz gero. Sobietar Batasuna erori zenean, ez zen lerratu ez alde batera ez bestera, eta bi mundu gerretatik at geratu zen. Orain, Ukrainako gerrarekin, agertokia bestelakoa da, eta azken hilabete honetan egindako galdeketa baten arabera, suediarren % 53k NATOra batzea babestuko lukete.
Zure interesekoa izan daiteke
Donald Trump eta bere azoka handia, protagonista nagusiak AEBen 250. urtebetetzean
Estatu Batuen Independentziaren Adierazpenaren 250. urteurrena ospatuko dute larunbatean, uztailaren 4an. Eta Donald Trumpek bere irudia goresteko erabiliko du urteurrena. Buruzagi errepublikanoak bere aurpegia daramaten oroitzapenezko txanponak egin ditu, eta National Mallen azoka handi bat antolatu du. Ekimenak noria erraldoi bat, garaipen-arku bat, rodeoak, hitzaldiak, su artifizialak eta hegazkin militarren erakustaldiak izango ditu. Azokak, hala ere, porrot egin du orain arte. Oso jende gutxi bertaratzen ari da, eta horrek indartu egin ditu kritikak. Salatzen dutenez, Trumpek ospakizun nazionala baliatu du bere irudia indartzeko.
3.000 lagun baino gehiago ebakuatu dituzte, Ipar Katalunian izandako sute baten ondorioz
Eskualdeko segurtasun zerbitzuek jakinarazi dutenez, gas-bonbona baten leherketak eragin du ezbeharra. Sugarrak berehala zabaldu dira, eta hiru kanpin eta kirol portu bat harrapatu dituzte.
Lurrikaretatik zortzi egunera, hondakinen artetik bizirik atera dute gizon bat Venezuelan
Gizon bat bizirik atera dute hondakin artetik Venezuelan lurrikarak gertatu eta zortzi egunera. 100 lagun inguru aritu dira lanean gau eta egun, Hernan Gil-ekin kontaktua egin zutenetik, harengana iritsi eta handik ateratzeko. Ura pasa ahal izan diote eta une oro zaindu. Hala, 72 orduko operazioak izan zezakeen amaierarik onena izan du.
Lurrikaretatik astebetara, 2.295 hildako eta 11.200 zauritu baino gehiago zenbatu dituzte Venezuelan
Zazpi egun igaro diren arren, erreskate-taldeak ezin izan dira iritsi eroritako eraikin guztietara. Kasu askotan, senideak eta bizilagunak dira hondakinen artean lanean ari direnak, eta laguntza faltak eragindako haserrea zabaltzen hasi da.
Venezuelako polizia bat lurrikarak suntsitutako eraikinetatik dirua lapurtzen harrapatu duten unea
Lau polizia atxilotu dituzte astearte honetan Venezuelan, La Guairan eraitsitako eraikinen hondakinen artean "ondasun ekonomikoak" bereganatzea egotzita, bertako agintariek jakinarazi dutenez.
La Guairako portua gorputegi inprobisatu bihurtu da hildakoak identifikatzeko
Erreskate-lanek aurrera jarraitzen dute Venezuelan, baina gero eta pertsona gutxiago topatzen dituzte bizirik. Ospitaleetako gorputegiek gainezka egin dute eta, besteak beste, La Guairako portua gorputegi inprobisatu bihurtu da. Handik, Caracasera bidaltzen dituzte identifikatutako gorpuak.
Beste lurrikara bat izan da Venezuelan, 4,6 gradukoa
Jorge Rodriguez Venezuelako Parlamentuko presidenteak adierazi duenez, ez du kalterik eragin.
Gutxienez sei lagun hil dira Alemanian adingabeen zentro batean izandako tiroketa batean
Poliziak hainbat zauritu daudela ere jakinarazi du. Operazioan zehar hiru pertsona atxilotu dituzte; horietako bat tiroen ustezko egilea da. Agintarien arabera, tiroketa ustezko delitugilearen alabaren zaintzari buruzko liskar baten ondorioz izan da.
Venezuelako lurrikarak utzitako txikizioa, airetik ikusita
774 eraikin daude kaltetuta edo kolapsatuta, eta, horrek 12.721 familiari eragin die. Tokian nazioarteko 2.624 erreskatatzaile ari dira lanean, harrapatutakoak bilatu eta ateratzeko.
Dagoeneko 1.450 pertsona hil dira Venezuelan, lurrikaren ondorioz
Halaber, 3.150 pertsona zauritu dira, 774 eraikin daude kaltetuta edo kolapsatuta, eta, horrek, 12.721 familiari eragin die. Tokian nazioarteko 2.624 erreskatatzaile ari dira lanean, bizirik izan daitezkeen pertsonak bilatzeko.