Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Turkia Suedia eta Finlandia NATOra batzearen aurka azaldu da, ekintzaile kurduak laguntzea leporatuta

Bi herrialde nordikoak NATOn sartzeko, Aliantzako kide guztien oniritzia beharrezkoa da, eta Turkia horietako bat da. Eskandinaviarrek Turkia askotan kritikatu dute, kurduen giza eskubideak urratzeagatik.
Recep Tayip Erdogan Turkiako presidentea, Kazakhstango homologoarekin, Istanbulen. Argazkia: EFE
Recep Tayip Erdogan Turkiako presidentea, Kazakhstango homologoarekin, Istanbulen. Argazkia: EFE

Recep Tayip Erdogan Turkiako presidenteak ostiral honetan esan duenez, ez dira Finlandia eta Suedia NATOn sartzearen aldekoak, ekintzaile kurduei eta Ankarak "terroristatzat" jotzen dituen beste pertsona batzuei babesa emateagatik.

"Finlandiaren eta Suediaren inguruko gertakariak adi jarraitzen ari gara, baina ez dugu aldeko iritzia", esan du Erdoganek.

Bi herrialde nordikoak NATOn sartzeko, Aliantzako kide guztien oniritzia beharrezkoa da, eta Turkia horietako bat da.

"Herrialde eskandinaviarrak erakunde terroristentzako ostatuak bezalakoak dira. Are gehiago, terroristek euren parlamentuetan tokia dute", erantsi du Erdoganek.

Suediak eta beste herrialde nordikoek Turkia askotan kritikatu dute, kurduen giza eskubideak urratzeagatik, eta Erdogan presidentearekin kritikoak diren pertsonei asilo eman diete.

Grezia

Bestalde, Greziarekin egindako "hanka-sartzea" errepikatu nahi ez duela azpimarratu du Erdoganek. Turkiako buruzagiaren hitzetan, Atenas NATOn sartu, eta ondoren Aliantza Ankararen kontra erabili zuen.

"Aurreko gobernuek hanka-sartzeak egin zituzten, NATOren inguruan, Greziarekin. Greziaren Turkiarekiko jarrera badakigu jadanik. Ez dugu bigarrenez okertu nahi", adierazi du Erdoganek.

Nahiz eta bi herrialdeek 1952an Aliantzarekin bat egin, 1974an Greziak utzi zuen, Turkiak  Zipren egindako operazioa ez eragoztea Aliantzari egotzita. Hala ere, egitura militarrera itzultzeko betoa 1980an kendu zion Turkiak Greziari.

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X