Suedia
2024/02/09 - 21:21
Suediak Nord Streamen inguruko ikerketa itxi du, leherketen inguruko ezer argitu barik
Errusiak gasbideen aurkako sabotajearen arduradunak estaltzea egotzi dio Suediari, eta gertatutakoaren inguruan isilik mantentzea, berriz, nazioarteari. Alemaniak ez du bukatutzat eman bere ikerketa.
2024/01/24 - 09:26
Suedia NATOn sartzea berretsi du Turkiak, hainbat hilabetez prozesua blokeatuta izan ondoren
Orain, Hungariak erabakiari argi berdea ematea falta da. Behin hori lortuta, Stockholm Aliantza Atlantikoaren 32. kide bihurtuko litzateke.
2024/01/18 - 11:50
Elurrak eta izotzak arazoak sortu dituzte Europa iparraldean
Europako iparraldea astintzen ari den hotz eta elur denboraleak Norvegia, Suedia eta Alemania bezalako herrialdeetako aire eta tren zirkulazioan eragina izaten ari da.
2024/01/04 - 20:45
Finlandiak eta Suediak muturreko hotza izan dute, zero azpitik 40 graduko tenperaturekin
Finlandiak eta Suediak neguko tenperaturarik hotzenak izan dituzte, termometroak -40 gradura erori baitira, iparraldeko eskualdean nagusitzen den hotz-bolada baten ondorioz.
2023/10/09 - 14:13
Claudia Goldinek Ekonomiaren Nobel saria jaso du, emakumeen lan-merkatua ulertarazteko egindako ekarpenagatik
Suediako Akademiak nabarmendu duenez, AEBko ekonomialariaren ikerketak "genero-arrakalaren arrazoiak erakusten ditu".
2023/10/04 - 19:54
Puntu kuantikoak aurkitu zituzten hiru zientzialariek jasoko dute Kimikako Nobel saria
Moungi Bawendi frantziarra, Louis Brus estatubatuarra eta Alexei Ekimov errusiarra saritu ditu Zientzien Suediako Akademiak. Filtrazio baten ondorioz, horien izenak iragarpen ofiziala egin baino ordu batzuk lehenago zabaldu dira.
2023/10/02 - 13:49
Kariko eta Weissman, Medikuntzako Nobel saria, covid-19aren aurkako txertoen harian egindako aurkikuntzengatik
Bi ikertzaileek jaso dute 2023ko Medikuntzako edo Fisiologiako Nobel saria, covid-19aren aurkako mRNA txertoak garatzea ahalbidetu zuten nukleosidoen baseen aldaketen inguruan egindako aurkikuntzengatik.
2023/10/02 - 10:19
Medikuntzaren nobel sariaren iragarpenak emango dio hasiera gaur 2023ko sarituen zerrendari
Literaturakoa eta Bakearena dira ikusmin handiena eta espekulazio gehien sortzen dituztenak, eta urriaren 5ean eta 6ean iragarriko dituzte.
2023/09/20 - 11:52
21 jokalari Suediara joango dira Espainiako selekzioarekin eta bik kontzentrazioa utziko dute
Zazpi ordu baino gehiagoko bileraren ostean, Montse Tome Espainiako hautatzaileak deitutako 23 futbolarietatik 21ek kontzentrazioan geratzeko "borondatea" agertu dute, eta Goteborgera joango dira Suediaren aurka jokatzeko Nazioen Ligaren hasieran.
2023/09/15 - 21:19
Suediak eta Finlandiak zalantzan jarri dute Espainiak EBn euskara ofizial egiteko egin duen eskaera
Ohar batean, Finlandiako Gobernuak "zalantzak" adierazi ditu "finantza eta administrazio karga handituko lukeen" eta "Europako araudiak indarrean sartzea eta erabakiak motelduko lituzkeen" erabaki baten aurrean.
2023/07/20 - 11:38
Manifestari irakiarrek su eman diote Suediako enbaxadari Bagdaden
Irakeko Gobernuak gogor gaitzetsi du Suediak Bagdaden duen enbaxadaren aurkako erasoa eta erantzuleak zigortuko dituztela agindu du. Suedian Koranaren aleak erre dituztelako protestan ari ziren manifestariak.
2023/07/11 - 10:32
Albiste izango dira: Beroaldia Nafarroan, marmokak hondartzetan eta NATOren goi-bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/11 - 00:37
Turkiak Suedia NATOn sartzeko betoa kendu du
Jens Stoltenberg Aliantzaren idazkari nagusiaren arabera, bileran Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak onartu egin du Suedian sartzeko protokoloa lehenbailehen aurkeztea Turkiako Parlamentuan, Ganberan berresteko.
2023/06/11 - 11:06
Bi hildako eta beste bi zauritu Stockholmen, arma automatikoekin izandako tiroketa batean
Biktimak 15 urteko bi mutil, 45 urteko gizon bat eta 65 urteko emakume bat dira, 'Aftonbladet' egunkari suediarrak jakinarazi duenez. Erasoaren ustezko erantzule diren bi susmagarri atxilotu dituzte, Polizia haiei segika ibili ostean.
2023/05/14 - 11:18
Loreen suediarrak historia egin du Eurovisionen, birritan irabazita
Suediako abeslariak lehenengo postua eskuratu du jaialdian, 583 punturekin, "Tattoo" kantarekin. Blanca Paloma espainiarra, ordea, 17. postuan geratu da (guztira, 26 herrialde lehiatu dira).
2023/04/04 - 11:25
Finlandia dagoeneko NATOko kide da
Finlandiak hartu du dagoeneko Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiaren ongietorria, beraz, Finlandia Aliantza Atlantikoko 31. estatu kide bihurtu da.
2023/01/17 - 20:32
Greta Thunberg, Poliziak atxikita Lutzerath herria eraistearen aurkako protestan
Ekintzaile gaztea herria eraistearen kontrako protesta batean parte hartzen ari zen. Ehunka pertsona bertaratu dira duela zenbait egunetik, ikatz-meategi bat aire zabalean zabaltzea eragozteko.
2023/01/14 - 12:55
Greta Thunberg Lutzerathera joan da meatzearen proiektuari ezetz esatera eta herritarrei babesa ematera
Ekintzaile ekologistak uste du klimaren aurkako astakeria dela hori, eta ikatza lurrazpian utzi beharra dagoela. Alemaniako Gobernuak jendez hustu du ingurua ikatz meatze bat handitzeko, eta herritar batzuk zuhaitzetara igo dira protesta gisa.
2023/01/13 - 12:45
Europa kontinentalean sateliteak jaurtitzeko lehen gunea inauguratu dute Suedian
Europako kontinentean sateliteak jaurtitzeko lehen portu espaziala inauguratu dute gaur Suedian, Artikoan. Besteak beste, ESArentzat berrerabilgarria den suziri bat garatuko dute.
2022/10/18 - 12:25
Nord Stream gasbidearen zati kaltetuaren lehen irudiak
Suediako "Expressen" egunkariak 80 metroko sakoneran hartutako Nord Stream 1eko hodietako bat erakusten duten irudiak argitaratu ditu. Puntu horretan 50 bat metro hodi falta dira, eta hodiaren muturrak bihurrituta eta urratuta daude.