Finlandia dagoeneko NATOko kide da
Astearte honetatik aurrera Finlandia Aliantza Atlantikoko kide da, eta bertan behera utzi du bere neutraltasun historikoa. Finlandiako sarrera NATOn posible izan da Turkiak asteburu honetan bere oneritzia eman eta gero. Ostera, Suediak itxaron egin beharko du Ankarak betoa altxa arte.
Finlandiak hartu du dagoeneko Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiaren ongietorria, beraz, Finlandia Aliantza Atlantikoko 31. estatu kide bihurtu da. Astearte honetan, arratsaldez, Finlandiako bandera, Bruselan, NATOko egoitzaren aurrean jarriko da.
Joan den astean Turkiako eta Hungariako parlamentuek, geratzen ziren azkenengoek, Finlandiaren sarrera NATOn berretsi zuten.
Finlandia NATOra sartzera eraman duen arrazoia Errusiak Ukrainaren aurka hasitako gerra izan da. Inbasioaren ondoren, Alianza militarraren babesa bilatzeko asmoz, Finlandiak Suediarekin batera NATOn sartzea eskatu zuten. Horrela, herrialde biek bertan behera utzi zuten Gerra Hotzaren garaian ere mantendu zuten neutraltasun historikoa. Finldiaren sarrera NATOko 30 herrialde bakoitzak berretsi behar izan du. Suediak oraindik Turkiak eta Hungariak jartzen dioten oztopoa gainditu behar du. Ankarak uste duenez, Suediak ez du terrorismoaren aurka nahikoa egiten. Bere kritiketako bat ondorengoa izan da: Estolkomok ez diola PKK aldeki kurduko errefuxiaturik entregatu.
Finlandiako sarrera NATOn Helsinkin izandako gobernua aldaketarekin batera gertatu da. Izan ere, asteburu honetako hauteskundeak alderdi kontserbadoreek irabazi dituzte.
NATOko azken anpliazio honi haserre erantzun dio Errusiak, mendebaldean eta ipar mendebaldeko mugetan indar militarrak gehietu egingo dituela iragarriz. Finlandiak 1.300 kilometroko muga dauka Errusarekin, beraz, ia bikoiztu egin du NATOk Errusiarekin duen mugaren luzera. Sergeio Shoigu, Errusiako defentsa ministroak ohartarazi duenez, Errusiak bere defentsa militarrerako neurri gehiago hartuko ditu NATOren indarrak Finalandian ezartzen baldin badira.
Zure interesekoa izan daiteke
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kideren babesarekin, Ceutan erregistratutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun komuna emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.