Suhiltzaileak
2024/02/27 - 13:32
Suhiltzaileek Jundizko lursail batean harrapatutako zaldi bat erreskatatu dute zodiak batekin
Azken orduetako euriteen ondorioz Zadorra ibaiak gainezka egin du eta lursaila urak estali du. Suhiltzaileek zodiak bat erabili dute animaliarengana hurbiltzeko, eta hipotermia sintomekin atera dute uretatik.
2024/02/26 - 17:37
Valentziako sutea zirkuitulabur batek piztu ahal izan zuen, 86. apartamentuko toldoaren mekanismoan
Campanar auzoan kiskalitako eraikina berrikusteko lana amaitu du Polizia Zientifikoak, eta hori da, azterketa amaitu ondoren, lehen txostenetik ondoriozta daitekeen arrazoirik posibleena.
2024/02/25 - 14:14
Gizon bat hil da Kanboko etxebizitza batean izandako sutean
Erreskate taldeek aurkitu dute 62 urteko gizonezkoaren gorpua, sutea izan den eraikineko beheko solairuan.
2024/02/23 - 10:30
Valentziako sutearen biharamunean, kiskalitako bi eraikinak freskatzen ari dira suhiltzaileak
Ez dago sugarrik, baina oraindik ezin izan dira balizko biktimen bila eraikinaren barrura sartu. Lehen balantzearen arabera, lau pertsona hil dira, 14 desagertuta daude eta 15 zauritu dira.
2024/02/22 - 21:13
Sute batek 14 solairuko eraikin bat erraustu du Valentzian
Sutea bosgarren solairu batean piztu da, eta 14 solairuko eraikin bati eragin dio Valentzian, Campanar auzoan. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, sua goiko solairuetara zabaltzen ari da, eta sugarrak ikus daitezke bide publikotik.
2024/02/20 - 11:50
Atzokoa 2023ko urritik Donostiako Alde Zaharrean piztu den bosgarren sutea da
Donostiako Fermin Kalbeton kaleko 15. zenbakian bizi diren sei familiak birkokatu dituzte, bi gizarte zerbitzuek hotel batean eta gainerakoak senideen etxeetan. Suhiltzaileen talde bat bertan dago, sua berpizten ez dela ziurtatzeko.
2024/02/19 - 22:43
Bi pertsona ospitaleratu dituzte Donostian eta sei familia etxetik atera, taberna batean izandako suteagatik
Antza denez, 13:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Fermin Calbeton kaleko jatetxe bateko sukaldean, sua hartu duen frijigailu baten ondorioz. Suhiltzaileak bertan izango dira, gutxienez, asteartera arte.
2024/02/19 - 16:03
Sutea Donostiako Alde Zaharreko taberna batean
Donostiako Alde Zaharreko Zumeltzegi tabernako bi langile ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik, sukaldean piztutako sutearen ondorioz.
2024/02/17 - 10:14
Suhiltzaile bat hil da Virginian (AEB) izan den leherketan
Starling herrian gertatu da. Leherketa izan da suhiltzaileak etxebizitza baten barruan zeudenean, eta suhiltzaile bat hiltzeaz gain, bederatzi zauritu dira eta etxea erabat suntsituta geratu da.
2024/02/09 - 09:55
Aparkatuta zeuden bost auto kiskali dira Lasarte-Orian
Edukiontzi batzuetan hasi da sua, eta inguruan aparkatuta zeuden autoetara hedatu dira sugarrak. Sua nola piztu den argitzeko ikerketa hasi dute.
2024/02/08 - 23:22
Sute bat piztu da Lucero lurmuturrean, Bizkaian
Hainbat suhiltzaile lanean aritu dira 19:40tik Zierbenan, Serantes mendiaren eta Lucero lurmuturraren artean, piztutako baso-sutea itzaltzeko.
2024/01/28 - 11:04
Lau pertsona artatu dituzte kea arnasteagatik Ondarroako aroztegi batean izandako sute baten ondorioz
06:30 aldera piztu da sua aroztegiko biltegian, oraindik argitzeko dauden arrazoiak direla medio.
2024/01/24 - 12:04
Bi zauritu Donostian, etxebizitza bateko sukalde batean izandako sutean
Bi gizonak Donostia Ospitalera eraman dituzte, kea arnasteagatik. Sutearen eraginez, kalte materialak handiak izan dira etxeko sukaldean. Ezbeharra 09:00ak aldera gertatu da, Errondo gaineko etxebizitza batean.
2024/01/14 - 19:42
55 urteko baserritar bat hil da Muxikan, traktorearekin lanean ari zela istripua izanda
15:15ean izan da istripua, Bizkaiko herri horretako Ormaetxe auzoan, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.
2024/01/12 - 11:43
Hiru pertsona erreskatatu dituzte Donostiako Alde Zaharreko eraikin batean izandako sute baten ondorioz
Sutea 08:15ean piztu da Donostiako Juan de Bilbao kaleko eraikin bateko koadro elektrikoan. Suhiltzaileek hiru pertsona erreskatatu behar izan dituzte.
2024/01/09 - 11:55
Sute batek kalte handiak eragin ditu Amezketako enpresa batean
Sua 08:30ean piztu da, Ola auzoko enpresa batean. Suhiltzaileen hiru kamioi bertaratu dira eta sua kontrolatzea lortu dute. Pabiloian izandako kalteez gain, bi ibilgailu kiskalita geratu dira.
2024/01/03 - 20:02
Suhiltzaileak Gasteizko etxe batera joan behar izan dira katu batek ez zielako jabeei etxean sartzen uzten
Dirudienez, jabeen arabera, katuak lasaigarriak hartzen ditu.
2024/01/03 - 13:49
Sutea piztu da Gasteizko etxebizitza eraikin batean eta 12 pertsona atera behar izan dituzte
Sua itzali dute dagoeneko eta ez da inor zauritu. Hala ere, atera dituzten bizilagunek ezingo dute etxera itzuli. Ustez, berogailu batek eragin du sutea.
2024/01/03 - 10:35
Bederatzi pertsona etxetik atera behar izan dituzte Gasteizen, etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Suak kalte handiak eragin ditu eraikinean, baina ez dira zauritu. 00:30 inguruan piztu da sutea, Arabako hiriburuko Unibertsitateko Ibilbidean.
2024/01/01 - 16:04
Etxebizitza eraikin bat hustu dute Errenterian suziri batek eragindako sute bat dela eta
Ez da inor zauritu, eta bizilagunak 02:00ak pasatxoan itzuli ahal izan dira, erreta gelditu den etxebizitzakoak salbu. Aizpea Otaegi alkatearen esanetan, sutea suziri batek eragin duela da hipotesi nagusia.