Suhiltzaileak
2024/05/19 - 22:44
Lazkaoko hainbat garaje eta soto hartu ditu urak, Maizpide euskaltegikoa barne
Milaka litro sartu dira Lazkaoko hainbat etxe eta eraikinetara, minutu gutxitan. Uholdearen ondorioz, Lazkaoko Zaharren Egoitzako egoiliarrak bertatik ateratzea ere aztertu dute baina, azkenean, ez da beharrezkoa izan. Bihartik aurrera, urak hondatutako guztiaren balantzea egin beharko dute.
2024/05/19 - 11:53
Jimmy Jazz Gasteizko dantzalekua jendez hustu dute gauerdian sute batengatik
Ez da inor zauritu, baina suhiltzaileak bertaratu behar izan dira sua itzaltzera.
2024/05/17 - 21:03
44 urteko emakume bat larri zauritu da Azkoienen, errepidetik atera eta hainbat aire-buelta emanda
Hasiera batean, emakumea Azkoiengo osasun-zentrora eraman dute. Bertan lehen azterketa egin ondoren, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia batek Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan du.
2024/05/16 - 19:54
Zer egin behar dut bizi naizen eraikinak su hartzen badu?
Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileen Zerbitzuak hori gertatuz gero jarraitu beharreko aholku batzuk argitaratu ditu.
2024/05/14 - 21:22
Unatx, Bermeoko sutetik familia osoa salbatu duen 15 urteko heroia
Sutea eraikineko laugarren solairuan piztu da, eta bosgarren solairuan harrapatuta geratu dira Ainhoa eta bere bi semeak. 15 urteko semeak familia osoa gela batera eraman du, ateak eta leihoak itxi ditu eta oihal bat jarri du atean. Azkar jokatzeari esker, salbatu egin dira.
2024/05/14 - 12:27
Bost pertsona zauritu dira, bat erredurengatik, Bermeoko etxebizitza batean piztutako sutean
Garrak 08:15ean piztu dira Artike Bideko 9. zenbakiko laugarren solairuan. Pertsona bat erredurekin eraman dute helikopteroan ospitalera, beste laurak kea arnastuta intoxikatu dira. Sutearen ondorioz, fatxadaren zati bat behera etorri da.
2024/05/12 - 18:24
Enpresa bat kiskali da Irungo industrialde batean
Suteak ke laino handia eragin du, baina ez da inor zauritu, eta ez dute inor etxetik atera behar izan.
2024/05/12 - 11:45
Gizonezko bat hil da Iruñeko etxebizitza batean izan den sutean
Goizaldean piztu da sua Buztintxuri auzoko etxe batean, eta barruan zeuden beste bi pertsona intoxikatu egin dira kea arnasteagatik.
2024/05/12 - 00:48
Ateak eta leihoak ixteko eskatu diete Zorrotzako bizilagunei, ongarri lantegi batetik kea isuri ostean
Bilboko suhiltzaileek Zorrotza auzoko enpresa kimiko batera joan behar izan dute sutea kontrolatzeko. Horren ondorioz, ke-laino bat sortu da inguruan. Bizilagunek 112 telefonora deitu dute, larrituta. (@saderprokanpora-k zabaldutako bideoa)
2024/05/09 - 14:27
Bost langile zauritu dira Bilboko Zazpikaleetan eraikin bateko zati bat erorita
Dendarikale kaleko 24.a eraberritzeko lanetan ari ziren, eta barruko egituraren zati bat da behera etorritakoa. Hiru behargin bere kabuz atera ahal izan dira, eta beste biak suhiltzaileek atera behar izan dituzte.
2024/05/07 - 16:05
Hilda aurkitu dituzte Madrilgo eraikin bateko solairua erorita harrapatuta geratu diren bi langileak
Hirugarren langile bat zaurituta erreskatatu dute eta ospitalera eraman dute.
2024/05/04 - 16:08
Lau lagun zauritu dira Arantza parean autobus baten eta auto baten arteko istripuan
Ezbeharra 10:58an gertatu da, NA-4020 errepidean. Bi ibilgailuek talka egin dute, eta autoan zihoazen lau pertsonak ospitalera eraman behar izan dituzte. Horietako bat, kolpe larriak dituen 19 urteko gizonezko bat, helikopteroan eraman dute.
2024/05/04 - 13:14
Gasteizko Olarizu auzoan lau auto erre dituen sua zerk eragin zuen ikertzen ari da Udaltzaingoa
Sua 21:40an piztu zen Jose Luis Isusi kalean eta Gasteizko Suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira. Egoki aparkatuta zeuden lau kotxe dira erretakoak, eta ez da bestelako kalte pertsonalik izan.
2024/05/04 - 12:00
Sute batek baserri bat kiskali du Galdamesen
Zorionez, inor ez zegoen barruan eta ez da inor zauritu.
2024/05/03 - 14:06
Hiru pertsona ospitaleratu dituzte Erandion, abandonatutako eraikin batean izandako sutean
Hiru pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte Erandion, Lutxanako eraikin abandonatu batek su hartu ostean. Suhiltzaileak dagoeneko lanean ari dira sua itzaltzeko.
2024/05/01 - 13:50
Bi pertsona artatu dituzte kea arnasteagatik Bilbon, abandonatutako pabilioi batek su hartu ostean
Sua 09:00ak aldera piztu da Zorrotzaurre auzoko pabilioi batean. 12 pertsona zeuden bertan, eta hiru suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Gainerakoak euren kabuz irten dira.
2024/04/19 - 15:15
Bi pertsona hil dira eta bat zauritu da Ajangizko baserri batean izandako sutean
Zauritua Galdakaoko Ospitalean artatu dute, shock egoeran baitzegoen, Ajangizko alkatearen arabera. Garrek baserriaren lehen solairua erre dute; bigarrenak keak eragindako kalteak ditu bakarrik.
2024/04/19 - 13:54
Emakume bat eta gizon bat hil dira Ajangizko baserri batean piztutako sutean
Hildakoek 71 eta 73 urte zituzten. Beste emakume bat Gernikako Ospitalean artatu dute, kea arnastuta eta shock egoeran. Garrek baserriaren lehen solairua kiskali dute; bigarrenak keak eragindako kalteak bakarrik ditu. Baserria duela 6-7 urte erabat zaharberritu zuten, eta monumentu historikoa da.
2024/04/15 - 11:18
Bi pertsona zauritu dira Bilbon taberna batean izandako leherketan
Lehen datuen arabera, butano botila bat lehertu da bart, 21:00ak aldera, Irala auzoko taberna batean. Ostalaritza lokaleko bi langile zauritu dira, eta bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, erredurekin.
2024/04/13 - 21:17
67 urteko parapentista zaragozar bat hil da Irunberrin, erorita
Lehen hipotesien arabera, gizonak beste parapentista batekin talka egin du airean, eta goitik behera erori da, Arangoiti mendiaren iparraldeko hegalean, Irunberrin. Beste parapentista onik atera da.