Suhiltzaileak
2024/07/17 - 23:47
Sute bat piztu da Iurretako enpresa batean
Segurtasun Saila kearen toxikotasuna aztertzen ari da, enpresak produktu kimikoekin lan egiten baitu.
2024/07/15 - 12:41
Suhiltzaileak asteburuan Errenterian piztutako sutea ikertzen ari dira, jatorria argitu nahirik
Sutea izan den etxebizitzan bertan maizter bizi den gizon batek uste du argindar sarean entxufatuta zegoen patinete elektriko bat izan litekeela sutearen jatorria. Nolanahi ere, suhiltzaileek ez dute oraingoz halakorik baieztatu.
2024/07/15 - 12:25
Arabako Foru Aldundiko suhiltzaileak greban dira jada, abuztuaren 4ra arte
Gaur, uztailak 15, hasi dute langileen egiturazko arazoak konpontzeko hiru asteko greba, ELA eta LAB sindikatuek deituta.
2024/07/14 - 21:47
Errenteriako sutean kaltetutako hiru familiari aldi baterako ostatu emango diete
Dena dela, aurreikusita dago astelehen honetan familia bakoitzaren egoera kasuz kasu aztertzea, udal-zerbitzuak koordinatuta, eta hori egindakoan zehaztuko dira egin beharreko hurrengo urratsak.
2024/07/14 - 11:28
Errenteriako eraikin batean piztutako suteak kalte handiak eragin ditu, baina ez da inor zauritu
Sua 16:35 aldera piztu da, Alfonso XI.a kaleko hainbat solairutako eraikin batean. Gutxienez, sei bizilagun erreskatatu behar izan dituzte; izan ere, teilatura igo dira garretatik babesteko. Ez da inor zauritu, baina kalte materialak handiak dira.
2024/07/11 - 13:08
Arabako suhiltzaileek hiru asteko greba egingo dute uztailaren 15etik aurrera
Greba ELAk eta LABek deitu dute, langileen egiturazko arazoak konpontzeko helburuarekin.
2024/07/01 - 12:10
Sute batek hutsik zegoen etxe bat kiskali du Bedian
Ez da zauriturik izan, baina inguruko bizilagunak euren etxeetatik atera behar izan dituzte eta N-240 errepidea itxita egon da garbiketa lanak egin bitartean.
2024/06/25 - 20:51
Hildako bat eta bost zauritu Zestoan izandako trafiko-istripu batean
Istripua auto baten eta autokarabana baten artean gertatu da, GI-631 errepidean, Zestoa (Gipuzkoa) parean. Autoan zihoan 95 urteko emakume bat, tokian bertan hil egin da, eta beste hiru pertsona Donostiako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.
2024/06/23 - 10:27
San Joan gauerako aholku eta gomendioak
Urtero pizten diren suen aurrean, larrialdietako zerbitzuek, erakundeek eta suhiltzaileek hainbat aholku eta neurri partekatu dituzte.
2024/06/21 - 22:26
Emakume bat hil da Arrasateko etxebizitza batean izandako sutean
Ezbeharra 18:30ak aldera gertatu da, Biteri etorbidean dagoen eraikin bateko lehen solairuan. Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du sutea nola piztu den argitzeko.
2024/06/19 - 10:59
Lau pertsona artatu dituzte Santurtzin eta Villabonan piztutako bi sutetan kea arnasteagatik
Santurtzin pertsona bat ospitaleratu behar izan dute eta Villabonan, berriz, hiru pertsona tokian bertan artatu dituzte.
2024/06/13 - 10:59
Petrolio findegi batek su hartu du Irakeko Kurdistanen
Gutxienez hamar pertsona zauritu dira Irakeko Kurdistanen dagoen Ebil-Goer petrolio-findegian piztu den sutean. Bertaratu diren suhiltzaileek ez dute lortu oraindik sutea itzaltzea.
2024/06/07 - 11:00
Langile bat larri zauritu da Tuteran pizzeria bateko labeak eztanda eginda
24 urteko emakume bat da zauritutakoa, eta erredura larriak egin ditu aurpegian, bularraldean eta besoetan. Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman dute, erredura handien unitatera.
2024/06/03 - 15:40
Urkiolako mendatea erabat itxi dute haurrak zeramatzan autobus batek su hartu ostean
BI623 errepideko 32. kilometroan izan da gertakaria. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta ez da inor zauritu.
2024/06/02 - 23:15
Kaliforniako ehunka bizilagun etxetik atera dituzte, 44,5 kilometro koadro baino gehiagoko sute baten ondorioz
Gogotik ari dira lanean Kaliforniako suhiltzaileak, hegazkinen laguntzarekin, larunbatean hasi zen eta igande honetan piztuta jarraitzen duen sute bati aurre egiteko. San Frantziskoko badiaren eta Kaliforniako erdigunearen arteko eremu batean piztu da sutea, agintariek adierazi dutenez.
2024/06/02 - 00:48
30 bezero atera behar izan dituzte Gasteizko jatetxe batetik, sutea piztu baita
30 pertsona atera behar izan dituzte Gasteizko jatetxe batetik, sukaldean sutea izan baita. 21:50 aldera piztu da sua Triana kaleko jatetxe batean, baina berehala hartu dute egoera kontrolpean suhiltzaileek, eta ez da inor zauritu. Suteak, baina, ke handia eragin du.
2024/05/31 - 12:32
Legutioko Reydesa enpresan patinete baten bateriak hartu zuen su, hipotesi nagusiaren arabera
Otuako bozeramaileak argitu du "gailu txikiren" batek eragin zuela sutea, "birziklatze lantegian egon behar ez zen tresnaren batek".
2024/05/30 - 16:25
Legutioko biztanleei konfinatzeko gomendatu diete, birziklatze-enpresa batean izandako sute baten ondorioz
Sua 11:30ean piztu da, Arabako Legutio udalerriko Gojain industrialdeko enpresa batean. Suteak ke-hodei handia sortu du, eta inguruko biztanleei konfinatzea gomendatu diete.
2024/05/30 - 16:15
Legutioko Reydesa enpresan piztutako sutea itzali dute, ordu luzez inguruan kezka sortu ondoren
Sutea Reydesa enpresaren kanpoaldean hasi da, metalezko hondakinak pilatuta zeuden kanpoko eremu batean. Ertzaintzak, Ingurumenaren Aurkako Delituen Atalaren bitartez, ikerketa bat abiatu du ezbeharra eragin duten arrazoiak zehazteko.
2024/05/27 - 18:12
Gau osoan ezponda batean ez aurrera ez atzera geratu den emakume bat erreskatatu dute, Azpeitian
Ertzaintzak goizaldean jaso du abisua, eta txakurrek 09:00etan aurkitu dute emakumea, hankan zaurituta, mugitu ezinda.