Sumar
2024/03/24 - 13:57
Nekazaritza politika erabat aldatzearen alde agertu da Sumar
Jon Hernandez Arabako zerrendaburuak "lehen sektorean lanean ari diren pertsonei energiaren sektoreko oligopolioek egiten dieten presioa" gaitzetsi du. Nekazaritza politika erabat aldatzearen alde agertu da.
2024/03/23 - 22:41
Botoen % 81,5ekin hautatu dute Yolanda Diaz Sumarreko buru, parte-hartze baxua izan duen prozesuan
Diazek PSOEri ohartarazi dio "oker" dagoela "bakarrik goberna dezakeela uste duena", eta bere alderdiak koalizio-gobernuan betetzen duen papera aldarrikatu du.
2024/03/23 - 13:50
''Kontserbadurismoaren edo politika aurrerakoien alde egiten duten gobernuen artean aukeratuko dugu Euskadin''
Sumarrek Madrilen egin duen batzarraren atarian egin ditu adierazpen horiek Alba Garcia Sumarreko lehendakarigaiak.
2024/03/23 - 06:50
Indiferentzia nagusi euskal hautesleen artean, hauteskundeak izateko hilabete falta denean
Silvan & Miraclek azken EITB Focus inkestaren mikrodatuak aztertu ditu. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izateko hilabeteren faltan, hautesleen zati handi batek ez du oraindik hauteskunde prozesuarekin bat egin.
2024/03/23 - 06:50
Zer boto transferentzia egon daiteke?
EITB Focus makroinkestaren azken atalak jaso duenez, botoen transferentziak EH Bilduri egingo dio mesede, eta Elkarrekin Podemosek jasango du galera handiena.
2024/03/22 - 09:04
Albiste izango dira: EITB Focus: herritarren kezkak, Barakaldoko tiroketa eta Gasteizko haur txikia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/22 - 06:55
Zeintzuk dira herritarrek nahiago dituzten gobernu-itunak?
10 hautesletik 3k faboritorik ez duten arren, EAJ-EH Bildu eta EAJ-PSE dira babes gehien duten koalizio gobernuak.
2024/03/22 - 06:55
Lan-etorkizuna, osasuna eta segurtasuna dira herritarren arazo nagusiak
Adin-taldeei erreparatuta, 18 eta 35 urte arteko gazteentzat etxebizitza dago arazo handienen artean, eta 65 urtetik gorakoek norberaren osasun egoera ere dute kezka.
2024/03/22 - 06:55
10 boto-emailetik 4k ez dute argi oraindik nor nahiago duten lehendakari
Dena dela, Pello Otxandiano (EH Bildu) eta Imanol Pradales (EAJ) dira faboritoak, hamarren bateko aldearekin baino ez.
2024/03/21 - 13:04
Garciaren ezagutza maila handitzea eta zalantzatiak konbentzitzea espero du Sumarrek, emaitzak hobetzeko
EITB Focus inkestaren arabea, Sumar koalizioak ez luke ordezkaritzarik lortu Legebiltzarrean. Hauteskunde kanpainan zehar datu hori hobetuko dutelakoan dago Andeka Larrea Sumar Mugimenduaren bozeramailea.
2024/03/21 - 08:59
Albiste izango dira: EITB Focus boto asmoari buruz, hauteskunde mahaiak osatzeko zozketak eta Korrika, Bilbon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/21 - 08:53
Berdinketa teknikoa eserleku-kopuruan EAJren eta EH Bilduren artean, hauteskundeetarako hilabete falta denean
EAJ izango da bozkatuena, eta jeltzaleek eta koalizio subiranistak jokoan izango dute Arabako azken eserlekua, 48 botoko alde estuarekin. Nabarmentzekoa da boto-emaileen % 20k ez dutela oraindik erabaki noren alde bozkatu.
2024/03/21 - 07:35
Balizko itunak: EAJk eta PSE-EEk eutsi ahalko liokete egungo koalizio gobernuari
Lehen hiru indarren arteko edozein konbinaziok izango luke gehiengo osoa gobernua osatzeko.
2024/03/21 - 07:35
Otxandiano eta Pradales, balorazioan gainditu duten bakarrak
Bestalde, lehendakarigai guztiek hobetu egin dute euren ezagutza-maila otsailaren hasierako EITB Focusetik.
2024/03/21 - 07:34
EH Bilduk garaipen argia erdietsiko du Gipuzkoan, botoen % 40 eskuratuta
Koalizio abertzaleak ezker konfederalaren espazioa irentsiko du. EAJk eserleku bat galduko du, eta PSE-EEk bat gehiago izango du. PP hazi egingo da bototan, baina ez du legebiltzarkide gehiagorik lortuko.
2024/03/21 - 07:06
EAJ aise nagusituko da Bizkaian, 11 puntuko aldearekin
Alderdi jeltzaleak ia botoen % 40 lortuko ditu, baina eserleku bat galduko du. EH Bildu, PSE-EE eta PP hazi egingo dira bototan, eta ezker konfederalari kalte egingo dio zatiketak.
2024/03/21 - 07:02
EH Bilduk lehen aldiz irabaziko du Araban
Koalizio abertzaleak gainditu egingo du EAJ bototan, baina eserlekutan baliteke berdinketa ere ematea aurreikuspen txikienarekin. Bestalde, PPk aurrea hartuko dio PSE-EEri hirugarren indar gisa.
2024/03/19 - 18:11
"Eskumenak urratzen dituzten" Etxebizitza Legearen artikuluak kentzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari
PPren ekimenak Vox, Junts eta EAJren babesa izan du Etxebizitza Batzordean, eta ERC abstenitu egin da; PSOEk, Sumarrek, Podemosek eta EH Bilduk, berriz, kontra bozkatu dute.
2024/03/18 - 14:06
Podemosek berretsi du Nafarroan ez direla Sumarren parte, eta galarazita dagoela bi alderditan militatzea
Pablo Fernandez Podemosen Antolakuntza idazkariak horixe adierazi du bere alderdia Zurekin Nafarroa koalizioaren barruan agertzen dela eta. Fernandezek baztertu egin du Alfaro Yolanda Diazen alderdira joatea.
2024/03/17 - 14:01
Sumarrek politika publiko ''ausartak'' eskatu ditu ''harresiekin amaitzeko''
Andeka Larreak esan du politika publikoekin solik amai daitekeela "arrazismo eta xenofobia mota guztiekin".