Sumendiak
2019/01/17 - 12:27
Japoniako Kuchinoerabu irlako sumendi bat erupzioan sartu da
Japonia hegoaldean dagoen Kuchinoerabu irlako sumendia errautsa botatzen hasi da, baina oraingoz irlako biztanleak ez dituzte euren etxeetatik atera.
2018/12/30 - 11:36
431 hildako eta 7.200 zauritu eragin ditu oraingoz, Indonesiako azken tsunamiak
Tsunamia nola gertatu zen ikertzen jarraitzen dute adituek. Anak Krakatua sumendiaren erorketak sortu zuela pentsatzen dute, kraterrak 200 metroko altuera galdu baitu.
2018/12/26 - 10:44
'Muturreko klimaz' ohartarazi dute Indonesiako agintariek, kaltetutako itsasaldean
154 lagun daude desagertuta larunbatean Sondako itsasartea astindu zuen tsunamiaz geroztik. Gutxienez, 430 pertsona hil zituen tsunami horrek.
2018/12/24 - 21:08
Hondartzetatik urruntzeko eskatu dute, badaezpada, erreskate taldeek
Gutxienez 373 lagun hil dira Indonesian, eta zaurituak ia 1.500 izan dira. Antza, sumendiaren astinduek lur jausia eragin zuten itsas azpian eta horrek tsunamia.
2018/12/24 - 18:47
Erupzioan sartu da Etna sumendia, eta Cataniako aireportua itxi dute
Beste aerodromotara desbideratzen ari dira hegaldiak. 3.330 metroko garaierarekin, Europako sumendi aktiborik altuena da.
2018/12/24 - 18:36
Etna sumedia erupzioan sartu da
Piztu egin da Etna sumendia eta laba isuri ikusgarria utzi du Sicilian barrena. Cataniako aireportua itxi behar izan dute, gainera, keak inguruak estali baititu.
2018/12/24 - 15:33
Indonesiako tsumaniak 429 pertsona hil eta 1.459 zauritu zituen, agintarien arabera
Olatu erraldoi batek Sondako itsasartea jo zuen larunbatean: 11.687 pertsonak etxetik ihes egin behar izan dute, eta 158 lagun desagertu dira.
2018/11/20 - 15:34
Amaitu da Fuego sumendiaren erupzioa
Bosgarren erupzioa du aurten Fuego sumendiak. Ekainean isuritako laba-ibaiek hondamendia eragin zuten, ia 200 hildako eta beste hainbeste desagertu utziz.
2018/10/03 - 11:54
Indonesiako Celebes uharteko Soputan sumendia, erupzioan
Celebes irlako iparraldean dagoen sumendia erupzioan dago, eta agintariek Asiako herrialdeko alerta 3. mailara igotzera erabaki dute, 4ko eskalan.
2018/07/22 - 21:47
Kilauea sumendiak erupzioan jarraitzen du, maiatzaz geroztik
Sumendiaren labak ke-zutabea sortu du itsasoan, eta irudi ikusgarriak eskaini ditu airetik begiratuta.
2018/07/03 - 14:43
Hawaiiko Kilauea sumendiaren erupzioak irudi ikusgarriak utzi ditu
Helikopterotik hartutako aireko irudiek laba fluxuen igarotzea erakusten dute.
2018/06/29 - 10:40
Hiru aireportu itxi dituzte Balin, Agung sumendiaren erupzioagatik
Indonesiako agintariek Java eta Bali uharteetako hiru aireportu itxi dituzte, Agung sumendiaren erupzioaren ostean. 450 hegaldi eta 75.000 bidaiari lurrean geratu dira.
2018/06/15 - 10:44
Kilauea sumendiaren erupzioaren irudi ikusgarriak
Kilaueak laba jaurtitzen jarraitzen du. Helikoptero batetik labak itsasora heldu arte jarraitzen duen ibilbidea grabatu dute.
2018/06/11 - 18:15
Guatemala, hondamendia eta zabarkeria?
Herritarrak ebakuatzeaz arduratu behar ziren autoritateak ikertuko dituztela baieztatu dute oposizioko diputatuek, zabarkeria egon zen edo ez argitzeko.
2018/06/08 - 12:35
109 pertsona hil dira jada Guatemalako Fuego sumendiaren erupzioa dela eta
Errauts toxikoek Guatemala erdia baino gehiago estali dute, laborantza guneak barne.
2018/06/07 - 12:43
Ehun pertsona inguru hil dira jada Guatemalako Fuego sumendiaren erupzioa dela eta
Nazioarteko herriek, batez ere ingurukoek, laguntza humanitarioa bidaltzen hasi dira, Guatemalak azken urteetan bizi izan duen ezbeharrik txarrenetarikoa izan baita.
2018/06/06 - 22:47
Guatemala, alerta gorenean Fuego sumendian berriro leherketak izan ondoren
Fuego sumendiaren inguruan berriz ere beldurra eta egonezina zabaldu dira. Biztanleek ihesari eman behar izan diote, leherketa batzuen ondoren sumendia berriro ere errautsak jaurtitzen hasi baita.
2018/06/06 - 09:20
Guatemalako sumendiaren erupzioagatik hildakoen kopuruak gora egiten jarraitzen du
75 pertsona hil dira, 40 baino gehiago zauritu, 5.000k euren etxeetatik alde egin behar izan dute eta bi milioi kaltedun daude, Escuintla, Sacatepequez eta Chimaltenango departamentuetan.
2018/06/06 - 00:51
Dozenaka pertsona hil dira Guatemalako Fuego sumendiaren erupzioaren ostean
Azken urteetako erupziorik bortitzena izan da. 1,7 pertsona ingururi eragin die herrialdean. Jimmy Morales presidenteak hiru dolu-egun ezarri ditu.
2018/06/06 - 00:40
Fuego sumendiaren erupzioak 70 lagun hil ditu dagoeneko Guatemalan
Azkena erredura larriekin ospitalera eramandako haur bat. Aurki beteko dira 48 ordu tragedia gertatu zenetik eta alerta gorriari eusten diote agintariek.