Sumendiak
2018/06/05 - 11:09
69 pertsona hil dira Fuego sumendiaren erupzioan
Biktima asko euren etxeetan hil dira, sumendiaren erupzioak bota dituen labak eta lokatzak harrapatuta.
2018/06/04 - 16:03
Guatemalako erupzioa 16 orduren ostean baretu da
Fuego sumendiaren erupzioak ezustean harrapatu zituen mendiaren inguruan bizi zirenak eta ondorioz, askok ezin izan zuten ihes egin.
2018/06/04 - 10:45
Suzko sumendiaren erupzioak 62 hildako eragin ditu, Guatemalan
Jimmy Morales Guatemalako presidenteak hiru dolu-egun ezarri ditu sumendiaren erupzioaren ostean. Bestalde, hondamen egoera ezarri du hiru departamentutan: Chimaltenango, Escuintla eta Sacatepequez.
2018/05/23 - 11:41
Hawaiko Kilauea sumendiaren erupzioa, airetik ikusita
Laba zentral geotermiko batera iristsi da. Eraikinean gai sukoi asko dagoenez, hor ere gas toxikoak sortu daitezke. Laba jarioa zentraletik 250 metrora zegoen.
2018/05/07 - 10:43
Kilauea sumendiaren erupzioaren irudi ikusgarriak
1.700 bizilagunek baina gehiagok euren etxeak utzi behar izan dituzte eta labak dozenaka etxe suntsitu ditu dagoeneko. Lurrikarak ere etengabeak dira inguruan.
2018/01/31 - 11:26
Mayon sumendiaren erupzioa, kamera azkarrean
Filipineko Mayon sumendiaren erupzioa irudi ederrak uzten ari da. Azken orduetan bere jarduera gutxitu den arren, 80.000 lagun euren etxeetatik atera behar izan dituzte.
2018/01/24 - 11:20
Mayon sumendiaren erupzio ikusgarria, Filipinetan
Filipinetako Mayon sumendiak irudi ikusgarriak utzi ditu. Milaka lagun ebakuatu behar izan dituzte sumendiak eragindako laba eta errautsagatik. Alerta egoeran daude Filipinetan.
2018/01/24 - 10:44
Sumendi baten erupzio arriskua Japonian, lurrikara bolkaniko batzuen ondoren
Asteartean erupzioa izan zuen Motoshirane sumendiak, eta ondoren izandako lur-jausi batean pertsona bat hil eta hainbat zauritu ziren. Berriro egin lezake eztanda.
2018/01/23 - 10:00
Hildako bat eta dozena bat zauritu Japonian, Shiranen erupzioagatik
Kusatsu hiritik oso gertu dago, herrialdeko erdialdean. Hildakoa Autodefentsa Indarretako kidea zen; bertan zeuden entrenatzen. Eski-estazio bat bat dago aldamenean.
2017/11/29 - 11:23
Baliko Aireportua berriz ireki dute, hiru egunez sumendiagatik itxita egon ostean
Azkenik, instalazioa normaltasunera itzuli ahal izan da, errauts hodeiengatik hiru egunez etenda egon eta gero. Ehunka hegaldi kudeatzen ditu egunean, Indonesiako nagusiena baita.
2017/11/28 - 10:17
100.000 lagun baino gehiago ebakuatu dituzte Balin, Agung sumendiagatik
Irlako aireportu nagusia itxi dute, bigarren egunez; astelehenean, 400 hegaldi baino gehiago geratu ziren bertan behera. Sumendia errautsak eta lurruna ari da jaurtitzen.
2017/11/27 - 18:09
Alerta gorria Balin Agung sumendia piztu ondoren
Aireportua itxita dago eta 40.000 pertsonak baino gehiagok ihes egin dute, baina 100.000raino heltzea espero da.
2017/11/27 - 08:26
Alerta gorria Balin Agung sumendiaren erupzioaren ondoren
Aireportua itxita dago eta 40.000 pertsonak baino gehiagok ihes egin dute, baina 100.000raino heltzea espero da.
2017/09/22 - 12:24
Milaka lagun ebakuatuta Indonesian, sumendi baten balizko erupzioagatik
Azken egunotan, hainbat mugimendu sismiko izan dira gunean, eta horrek, agintarien iritziz, adierazten du sumendiak erupzioa izan lezakeela.
2017/02/28 - 19:13
Irudi ikusgarriak utzi ditu Etna sumendiaren erupzioak
Italiako Sizilia uhartean dagoen Etna sumendia erupzioan sartu da eta sumendiaren albo batean laba isuri ikusgarria sortu du.
2017/02/02 - 10:06
Kilauea sumendiaren laba ibai baten itsasoratze ikusgarria
Hawaiko Kilauea sumendiak irudi ederrak eskaini dizkigu. Laba ibai ikusgarri bat ozeano Barean nola itsasoratzen den ikusteko aukera izan zuten turista talde batek.
2016/12/09 - 19:24
Colima sumendiaren leherketa ikusgarria
Mexikoko Colima sumendian leherketa handia izan da gaur. Ondorioz, 2.5 kilometroko fumarola sortu da.
2016/04/07 - 14:22
Chimborazo sumendia, Lurreko erdigunetik urrutien dagoen puntua
Zientzialari talde batek berretsi duenez, Ekuadorreko sumendiaren gaina Lurreko erdigunetik aldenduen dagoen puntu geografikoa da. Bertan egingo da 'Objetivo Chimborazo' izeneko ETBren reality berria.
2016/04/04 - 11:32
Popocatepetl sumendiaren erupzio ikusgarria
Azken egunetan hainbat leherketa eta erupzio izan dira Mexikoko Popocatepetl sumendian.
2015/09/14 - 10:44
Japoniako Aso sumendia erupzioan sartu da
Aso mendia, Japoniako sumendi aktiborik handiena, erupzioan sartu da gaur. Ondorioz, 30 pertsona ebakuatu eta hainbat hegaldi desbideratu behar izan dituzte.