Sumendiak
2015/08/15 - 23:12
Cotopaxi sumendiagatik salbuespen-egoera ezarri dute Ekuadorren
Errautsak eta isuri piroklastikoak botatzen jarraitzen du sumendiak. Hori dela eta, inguruko zonaldeetako herriak jendez hustu dituzte.
2015/08/01 - 12:47
Piton sumendiaren erupzio ikusgarria Reunion irletan
Reunion irletako gobernuak (Frantziako parte da eta Madagaskar ekialdean dago) Fournaisekoko Piton sumendira ez hurbiltzea eskatu du.
2015/07/12 - 13:01
338 pertsona ebakuatu dituzte Colimako sumendiaren erupzioagatik
Colimako sumendiak jaurtitako errautsen ondorioz, Mexikoko hiri honetako aireportua itxi behar izan dute, eta bost komunitatetako bizilagunak mugiarazi dituzte.
2015/06/06 - 12:00
Momifikatutako gorpu bat aurkitu dute Mexikoko sumendi altuenean
Duela hiru hilabete beste bi gorpu aurkitu zituzten bertan, egoera berean. Duela 15 urte inguru erori zen heazkin baten kopilotua izan daitekeela uste dute.
2015/06/05 - 11:47
Alerta gorena Indonesian, Sinabung sumendiaren erupzioagatik
Azken orduetan Sinabung sumendiaren jarduera areagotu egin da eta agintariek 2.700 pertsona euren etxeetatik ateratzea erabaki dute.
2015/05/29 - 10:33
Irla bat hustu dute Japonian, Shindake sumendiaren erupzioagatik
Japoniako agintariek Kuchinoerabu irla hustutzeko agindua eman dute Shindake sumendiaren erupzio indartsuaren ondorioz. Uhartean 113 pertsona bizi dira.
2015/05/05 - 11:11
Turrialba sumendia erupzioan sartu da
Costa Ricako ekialdean dagoen Turrialba sumendia erupzioan sartu da eta lau kiloko harriak bota ditu kilometroko distantziara.
2015/05/02 - 12:08
Calbuco sumendiaren hirugarren erupzioak Txile errautsez bete du
Txileko geologia eta meatzaritza zerbitzuak azaldu duenez, Calbuco sumendiaren zikloak hilabeteak iraun ditzake.
2015/04/25 - 11:49
Calbuco sumendiak 6.400 lagun etxetik irtenarazi ditu Txilen
Txileko Gobernuak lasai egoteko eskatu die hiritarrei, errautsak herrialde osora heldu daitezkeelako. Argentinan, hainbat eraikin erori egin dira errautsak teilatuan batu direlako.
2015/04/24 - 16:31
Sumendiaren errautsak Argentinaraino heldu dira
Txilen, alerta gorrian daude eta 4.000 lagun ebakutatu dituzte herrialdeak duen 90 sumendi aktiboetako bat erupzioan hasi ondoren. Sumendiaren errauts euria Argentinaraino heldu da.
2015/04/24 - 11:58
Salbuespen egoera Txilen, Calbuco sumendiaren inguruan
Calbuco sumendiaren inguruan salpuespen egoerak indarrean jarraitzen du. Azken egunetako bi erupzioen ondoriz, 4.433 pertsona ebakuatu dituzte.
2015/04/24 - 11:57
4.514 pertsona ebakuatu dituzte, Calbuco sumendiaren erupzioagatik
Txileko Barne ministroak adierazi duenez, 'beharrezkoa da sumendiaren inguruko hogei kilometroak jendez hustea'.
2015/04/23 - 10:30
Alerta gorria Txilen, Calbuco sumendiaren erupzioagatik
Agintariek 20 kilometroko erradioan bizi direnak ebakuatzeko agindua eman dute. Dagoeneko 1.500 pertsona atera dituzte, baina inguruan 60.000 lagunetik gora bizi dira.
2015/03/14 - 11:27
Arduratuta daude Costa Rican, Turrialba sumendiaren erupzioa dela eta
Inguruko hainbat biztanle etxetik kanporatu dituzte. Adituen ustez, sumendiaren erupzio indartsuena izan daiteke. Santa Cruz eskualdean dago sumendia.
2015/03/03 - 20:47
Txileko sumendiaren erupzioak alerta gorrian jarri ditu hainbat herri
Txileko Villarrica sumendiaren erupzioak lilura eragin du, baina, alerta gorrian jarri ditu hainbat herri, Txileko hegoalde turistikoan. 3.500 lagun atera dituzte etxetik.
2015/03/03 - 13:09
3.000 lagunetik gora ebakuatu dituzte Txilen sumendi bat esnatu ostean
Agintariek alerta gorria ezarri dute, eta sumenditik gertu dauden herriak jendez husten hasi dira. Presidenteak zonalde kaltedunak bisitatuko dituela iragarri du.
2015/01/22 - 09:31
Colima sumendiaren erupzio ikusgarria
Sumendiaren leherketaren ondorioz, errautsak 4.000 metroko altueraraino iritsi ziren. Tuxpan eta Zapoltiltic herrietako biztanleei adi egoteko eskatu zaie, errautsa erori bait daiteke eta.
2015/01/01 - 21:22
Fernando Ossa mendizalea hil egin da, Andeetan
Paco Vicariok lortu du jaistea eta Argentinako erreskate taldearekin harremanetan jartzea. Gaur saiatuko dira Ossaren gorpua berreskuratzen.
2014/12/31 - 09:02
Euskal mendizale bat larri dago Andeetan, erreskatearen zain
Fernando Ossa, Bilbon bizi den donostiarra, 6.500 metro inguruko altueran dago, Nevado Ojos del Salado izeneko eremuan, beste mendizale bizkaitar batekin batera.
2014/10/01 - 11:15
Ontake sumendiaren erupzioa grabatu zuten bertatik bertara mendizaleek
Ontake sumendira igotzen ari ziren mendizale talde batek sumendia erupzioan sartu zen unea grabatu zuten. Korrika ospa egin behar izan zuten bertatik.