Sumendiak
2023/12/19 - 10:32
Islandiako agintariek larrialdi egoera ezarri dute sumendi baten erupzioagatik
Erupzioaren aurretik, lurrikara batzuk izan dira Sundhnjukako kraterrean, eta, ondorioz, inguru guztia hustu dute. Agintarien arabera, jarduera sismikoa hegoalderantz mugitzen ari da, eta, beraz, erupzioa Grindavik hirirantz heda daiteke.
2023/12/04 - 10:59
11 alpinista hil eta 12 desagertu dira Indonesian, sumendi baten erupzioaren ondorioz
11 alpinista hil dira eta hiru bizirik aurkitu dituzte Marapi sumendiaren erupzioaren ostean, Sumatra uhartean. Erreskate taldeak beste 12 desagerturen bila ari dira, etenaldien artean, sumendiaren etengabeko jardueraren ondorioz.
2023/11/26 - 10:37
Elurra, errautsak eta sua uztartu dituen kolore ikuskizuna eskaini du Etna sumendiak
Elurrez estalitako sumendian, laba ikusi da egunotan sumenditik behera, eta ke-hodeiak eta sua zeruan. Naturaren indarraren eta edertasunaren beste erakustaldi bat.
2023/11/14 - 15:35
''Islandiako erupzioak lasaiak izaten dira normalean''
Oso noizean behin gertatzen dira 2010ekoa bezalako erupzio leherkorrak Islandian, Ainhoa Alonso EHUko geologoaren hitzetan. Orduan, magmak glaziarrarekin topo egin zuen, eta horregatik sortu zen errautsez osatutako hodei erraldoia.
2023/11/13 - 23:52
Islandiak 590 lurrikara baino gehiago erregistratu ditu eta erupzio bolkaniko handi baterako prestatzen ari da
Sismologoek eta bulkanologoek erupzio bolkanikoa espero dute herrialdearen hego-mendebaldean. Erregistratutako datuek ez dute zalantzarik uzten: 590 lurrikara izan dira azken orduetan.
2023/11/12 - 19:39
Islandiak larrialdi egoera ezarri du, 1.000 lurrikara izan ostean, sumendi baten erupzioa gerta daitekeelako
Agintariek Grindavik hustu dute, Reykjavik hiriburutik 50 kilometrora dagoen hiria. Lurrikarek 15 kilometroko pitzadura eragin dute, eta magma mugitzen ari da. Lurrazaletik 800 metrora omen dago jada.
2023/08/14 - 20:13
Etna sumendia berriro piztu da eta Cataniako aireportua itxi behar izan dute
Irudi ikusgarriak eskaintzeaz gain, Cataniako aireportua ixtera behartu ditu agintariak. Munduko sumendirik aktiboena den honek, tarteka, hausterrez estali ohi ditu inguruan dituen Siziliako hainbat hiri. Cataniako aireportua arratsaldean zabaltzea espero dute.

2023/07/11 - 18:46
Islandian, Reykjavik hiriburutik 30 kilometrora dagoen sumendian erupzioa lehertu da
Islandian, Reykjavik hiriburutik 30 kilometrora dagoen sumendian erupzioa lehertu da. Hirugarren aldia da hiru urtean. Gainera azken astean milaka lurrikara txiki neurtu dira inguruan.
2023/06/05 - 14:45
Milaka pertsona sumendi batera igo dira Indonesian, antzinako erritu erlijioso baten baitan
Milaka fededun sumendi aktibo batera igo dira Indonesian antzinako erritu erlijioso bat egiteko. Urtero biltzen dira arbasoen eta jainko hinduen ohoretan; mota guztietako eskaintzak jaurtitzen dizkiete eta komunitatearentzat oparotasuna eskatzen diete.
2023/05/26 - 12:18
Sei milioi pertsona gas naturalik gabe Kolonbian, gasbide batean izandako tenperatura altuegien ondorioz
Sei milioi pertsona daude gas naturalik gabe Kolonbiako hego-mendebaldean, gas-hodi baten inguruan izandako tenperatura hazkundearen ondorioz. Hipotesi nagusiaren arabera, Cerro Bravo sumendiaren inguruan izandako lur azpiko sute batek eragin du tenperatura hazkundea, non 600 ºC atzeman diren.

2023/05/25 - 13:26
Popocatepetl sumendiaren erupzioak kolpe gogorra eragin die Mexiko erdialdeko saltokiei
Popocatepetl sumendia Mexikoko sumendi-lerroan kokatuta dago, eta maiatzaren 20an erupzioan sartu zen. Honakoa bigarren kolpe latza izan da Pueblako estatuko saltoki eta negozioentzat, covid-19aren pandemiaren ostean; izan ere, salmentak % 50 baino gehiago jaitsi dira.
2023/04/11 - 12:47
Errusiako Shiveluch sumendiak 20 kilometroko altuera hartu duen errauts zutabea bota du
Oraindik erupzioan jarraitzen du Kamchatka penintsulan kokatutako sumendiak baina bere jarduera apaldu egin da. Lurralde horretan 160 sumendi daude.
2023/04/07 - 12:32
Kolonbiak 7.100 lurrikara zenbatu ditu egun batean Nevado del Ruiz sumendian
Azken orduetan 20 familia inguru ebakuatu dituzte arrisku eremutik, Gustavo Petro Kolonbiako presidenteak prozesua bizkortzeko eskatu ostean. Guztira, 3.000 familia atera dituzte euren etxeetatik.

2023/03/11 - 12:30
Merapi sumendia, munduko aktiboenetarikoa, erupzioan sartu da
Kilometro eta erdiko laba ibaia botatzen ari da sumendia, eta hautsez eta keaz osatutako hodeiak. Momentuz ez dute herritarrak ebakuatzeko alertarik ezarri. Azken erupzio handia 2010ean izan zen: orduan 347 pertsona hil ziren, eta 400.000 inguru ebakuatu behar izan zituzten.
2023/01/06 - 10:42
Hawaiiko Kilauea sumendia erupzioan sartu da berriro
Agintariek alerta maila laranjatik gorrira igo dute, baina sumenditik gertu bizi diren komunitateentzat arriskurik ez dagoela adierazi dute.
2022/11/29 - 09:59
Munduko sumendi aktiborik handiena erupzioan sartu da Hawaiin
Hawaiiko Mauna Loa sumendia, oraindik aktibo dagoen munduko handiena, erupzioan sartu da astelehen honetan, ia 40 urtean lehen aldiz. Agintarien arabera, oraingoz, erupzioa ez da arriskutsua mendi magalean dauden komunitateentzat.
2022/10/10 - 13:03
Stromboli sumendiaren erupzioaren eraginez alerta laranja ezarri dute Siziliako uhartean
Igandean hasi zen Siziliako (Italia) Stromboli uharteko sumendiaren erupzioak aurrera jarraitu du gauean, eta laba itsasora iritsi da. Ondorioz, alerta horia izatetik laranja izatera igaro da, eta herritarrei etxetik ez ateratzea gomendatu zaie.
2022/09/18 - 16:56
La Palmako sumendia esnatu zenetik urtebetera, familia asko ez dira oraindik itzuli etxera
Sumendiak irlako biztanle guztien bizitzak aldatu zituen, eta mundu osora iritsi ziren bertako irudi ikusgarriak. Ia urtebete geroago, labak jandakoa berreraikitzen jarraitzen dute.
2022/08/20 - 22:58
Galdakaoko boluntarioek omenaldia jaso dute La Palmako erupzioaren ostean emandako laguntzagatik
Alvaro Saizek, Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteko presidenteak, hunkituta gogoratzen ditu duela ia urtebete uhartean igaro zituzten egunak. Oraindik ere esker on mezuak jasotzen jarraitzen dute.

2022/08/05 - 20:41
Gutxienez bi zauritu Islandiako sumendia ikustera joan direnen artean
Gutxienez bi pertsona zauritu dira Fagradalsfjall sumendiaren erupzioaren inguruak bisitatzen ari zirela, Islandiako hiriburutik 40 bat kilometrora.