Sumendiak
2022/08/20 - 22:58
Galdakaoko boluntarioek omenaldia jaso dute La Palmako erupzioaren ostean emandako laguntzagatik
Alvaro Saizek, Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteko presidenteak, hunkituta gogoratzen ditu duela ia urtebete uhartean igaro zituzten egunak. Oraindik ere esker on mezuak jasotzen jarraitzen dute.
2022/08/05 - 20:41
Gutxienez bi zauritu Islandiako sumendia ikustera joan direnen artean
Gutxienez bi pertsona zauritu dira Fagradalsfjall sumendiaren erupzioaren inguruak bisitatzen ari zirela, Islandiako hiriburutik 40 bat kilometrora.
2022/08/04 - 22:35
Sumendi bat erupzioan sartu da Islandian, Reykjaviketik 40 kilometrora
Sumendi bat erupzioan sartu da Islandiako Reykjanes penintsulan, Reykjaviketik berrogei bat kilometro mendebaldera. Agintariek herritarrei ez hurbiltzeko eskatu diete.
2022/07/24 - 19:24
Alerta gorena ezarri dute Japoniako mendebaldean Sakurajima sumendiaren erupzioagatik
Japoniako Meteorologia Agentziak alerta maila 3tik 5era igo du, eta eremua ebakuatzeko eta erori daitezkeen harriekin kontuz ibiltzeko eskatu die herritarrei.
2022/06/05 - 21:15
Bulusan sumendiak hautsaz estali du Luzon irlaren hegoaldea
Eskualde horretako bizilagunak euren etxeetatik irtenarazi dituzte. Momentuz, sumendia hautsa bakarrik ari da botatzen.
2022/05/24 - 13:41
Etna sumendiaren erupzioen intentsitateak gora egin du
Errautsek bost kilometroko altuera hartu dute eta agintariek bigarren alerta maila ezarri dute abiazioarentzat. Errautsaz gain, sumendia laba isuriak kanporatzen ari da.
2022/02/11 - 12:11
Etna sumendiak erupzioa izan du eta errautsa bota du
Errautsa ez du motu jarraituan bota eta nahiko arina izan da. Oraingoz erupzioak ez du eraginik izan Cataniako Vincenzo Bellini aireportuan.
2022/01/20 - 15:34
Tongako populazioaren % 80ri eragin dio sumendiaren erupzioak
Joan den larunbateko sumendiaren erupzioak tsunamia sortu zuen eta guztiz suntsituta geratu da 169 uhartek osatzen duten herrialdea. Laguntza humanitarioa iristen hasi da dagoeneko herrialdera, lehen mailako beharrak asetzeko.
2022/01/20 - 13:55
Laguntza humanitarioa heldu da Tongara, sumendiak eztanda egin eta bost egunera
Australiako eta Zelanda Berriko hegazkinak lurreratu dira premia biziko hornigaiekin. Edateko urak "erabateko lehentasuna" du; bihar bertan iritsiko da itsasontzi bat 250.000 litrorekin.
2022/01/18 - 19:53
Tonga "aurrekaririk gabeko hondamendi" batean murgildurik dago tsunamiaren ostean
Hunga Tonga Hunga Ha'apai sumendiaren erupzioak 15 metroko olatuak eragin zituen. Gutxienez hiru pertsona hil dira. Edateko uraren eskasia arazo larrienetako bat da.
2022/01/18 - 14:02
Gutxienez bi hildako eragin ditu Tongako tsunamiak
Peeni Henare Zeelanda Berriko Defentsa ministroak jakinarazi duenez, Tongako herritar bat ere hil da. Zeelanda Berria, Australia eta hainbat erakunde lanean ari dira laguntza emateko.
2022/01/18 - 10:20
Horrela suntsitu zuen Tonga sumendi baten erupzioak eragindako tsunamiak
Tongako irlak errauts geruza trinko batez estalita daude, eta itsasertzak suntsituta daude, larunbatean jo zuen hondamendi naturalaren ondoren.
2022/01/17 - 22:05
Tongako sumendiko uhartea ia erabat desagertu da
Desagertu egin da Hunga Tonga sumendia zuen uhartea. Erupzioa larunbatean hasi zen, eta 65 kilometrora dagoen hiriburuko uharteak inkomunikatuta jarraitzen du. Australiak eta Zeelanda Berriak hegazkinak bidali dituzte kalteak aztertzeko.
2022/01/15 - 10:27
Tsunami batek Tonga uhartea astindu du, sumendi baten erupzioa lehertu ondoren
Olatuek hondartzako lehen lerroko etxeak kolpatu dituzte eta ingurua berehala geratu da urpean. Oraingoz, ez dute biktimen berri eman bertako agintariek.
2021/12/27 - 16:25
Cumbre Vieja sumendia itzalita, kalteak konpontzen hasi dira La Palman
Ehunka dira etxerik gabe gelditu direnak. Agindutako laguntzak ahalik eta azkarren heldu daitezela eskatu diote gaur bisitan dabilen Pedro Sanchezi.
2021/12/24 - 17:17
Egun bat falta da La Palmako sumendia ofizialki itzalitzat emateko
Datuek La Palmako sumendiaren erupzio prozesuaren neke zantzuak berresten jarraitzen dute.
2021/12/24 - 13:27
La Palmako sumendiko erupzioa hiru hilabetetan zehar
La Palmako sumendiak bihar beteko ditu hamar egun azken erupzioa gelditu zenetik. Epe hori ezarri dute irailaren 19an piztu zen erupzioa behin betiko amaitutzat jotzeko. Berrikus ditzagun sumendiak piztuta igaro dituen hiru hilabeteak.
2021/12/19 - 16:00
Hiru hilabete bete dira Palmako sumendia piztu zenetik
Azken astean arnasa hartu dute, neke zantzuak dituelako sumendiak. Zientzialariek uste dute gabonetan itzalitzat eman daitekeela, egoerak horrela jarraitzen badu.
2021/12/07 - 09:43
22ra igo da Indonesiako Semeru sumendiaren erupzioaren ondorioz hildakoen kopurua
Horretaz gain, 27 pertsona desagertuta daude eta 2.000 ebakuatu inguru 19 harrera zentrotan banatuta daude.
2021/12/06 - 12:11
15era igo dira Indonesiako Semeru sumendiaren erupzioaren ondorioz hildakoak
Euriteek eta Sumenditik datozen aire beroko poltsek bilaketa eta erreskate taldeen lanak zailtzen ari dira inguruko herrietan.