Suteak
2025/01/13 - 13:05
Hainbat lagun artatu dituzte Bilbon izandako sute batean kea arnasteagatik
Sua bart piztu da Errekalde auzoko etxebizitza eraikin batean, eta, ondorioz, goiko solairuetako bizilagunak etxeetatik atera behar izan dituzte.
2025/01/13 - 13:03
Horrela geratu da Bilboko Errekalde auzoan su hartu duen etxebizitza
Sua 02:00etan piztu da Errekalde auzoan, eta, ondorioz, goiko pisuetan bizi diren hainbat pertsona etxetik atera behar izan dituzte.
2025/01/13 - 09:40
24 lagun hil dira dagoeneko Los Angeleseko suteetan, eta haizearen beldur dira orain
AEBko Goardia Nazionaleko 2.500 agente eraman dituzte inguruan piztuta dauden suteetan lagundu dezaten.
2025/01/12 - 19:18
Bi euskal herritar hil zituen suteagatik deklaratuko du asteartean Madrilgo jatetxe bateko jabeak
Hildakoetako bat Getxoko erizain bat zen, Madrilen zegoena egun batzuk pasatzen. Beste emakume euskaldun bat larri zauritu zuen suak, eta maiatzean zendu zen, ZIUn hiru aste eman ostean. Jatetxeko 25 urteko langile bat ere hil zen sutean.
2025/01/12 - 19:05
Gutxienez sei pertsona hil eta zortzi zauritu dira Txekian, jatetxe batean izandako sutean
Lehen ikerketen arabera, gas-berogailu batekin izandako arazo baten ondorioz piztu da sutea jatetxean larunbatean, 23:15ean.
2025/01/12 - 12:58
Zazpi lagun artatu dituzte bart Gasteizen izandako sute batean kea arnasteagatik
20:00ak inguruan piztu zen sua Errementari kaleko etxebizitza batean, eta Txagorritxura eraman behar izan zituzten etxebizitzan bizi diren bi haurrak eta emakumeetako bi, horietako bat haurdun. Bi udaltzain ere artatu dituzte, baina onik daude denak, eta eraikinaren egiturak ez du kalterik izan.
2025/01/12 - 10:32
16 dira dagoeneko Los Angelesko baso-suteengatik hildako pertsonak
Kezka zabaldu da Pacific Palisades auzoko suteak ekialdera jo duelako, "biztanle kopuru handia duen zonalde batera". Suteek gutxienez 15.000 hektarea eta 12.000 azpiegitura kiskali dituzte, eta milaka lagun etxetik irtenarazi dituzte.
2025/01/11 - 16:08
Dagoeneko 8.000 hektarea eta 12.000 eraikin kiskali dituzte Kaliforniako suteek
Lurretik eta airetik dabiltza suhiltzaileak garrak kontrolatu nahian Los Angelesen. Lapurretak ekiditeko, etxeratze-agindua ezarri dute 18:00etatik 06:00ak arte. Orain arte, 11 lagunen gorpuak aurkitu dituzte, eta ez dute baztertzen gehiago izatea.
2025/01/10 - 21:58
AEBk osasun publikoko larrialdia ezarri du Kalifornia suntsitzen ari diren suteengatik
Joe Biden presidenteak hitz eman du gobernu federalak hurrengo sei hilabeteetan berreskuratze kostuen % 100 estaliko duela.
2025/01/10 - 10:42
Gutxienez 10 pertsona hil dira Kaliforniako suteetan
Los Angeleseko auzoak suntsitzen ari diren suteen ondorioz hamar pertsona hil direla jakinarazi dute AEBetako agintariek. Suhiltzaileak lanean dihardute gau eta egun, eta pixkanaka lehen aurrera pausoak ematea lortu dituzte sua kontrolpean hartzeko bidean, baina oraindik urrun daude itzaltzetik.
2025/01/10 - 09:34
10.000 eraikin txikitu dituzte suteek Los Angelesen
Bestalde, gutxienez hamar dira suteen ondorioz zendu diren pertsonak. Joe Bidenek iragarri du, sei hilabetez, Gobernuak bere gain hartuko dituela "Kalifornia hegoaldeko bizitzak eta ondasunak babesteko beharrezko diren neurrien % 100".
2025/01/09 - 21:55
Suteek kontroletik kanpo jarraitzen dute Los Angelesen eta oso latza da egoera
5 lagun hil dira gutxienez baina kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi dute. 1.100 etxebizitza kiskali ditu suak eta dozenaka mila lagunek utzi behar izan dute euren etxea. 10.000 suhiltzaile ari dira lanean. Galerak milaka milioikoak dira.
2025/01/09 - 20:37
Suak auzo osoak kiskali ditu Los Angelesen
Los Angeleseko toki batzuetan "bonba bat erori dela dirudi", esan du Robert G. Luna sheriffak. Gutxienez bost pertsona hil dira, baina tokiko agintariek ohartarazi dute litekeena dela hildakoen kopuruak gora egitea.
2025/01/09 - 14:53
Famatuek eta artistek etxeak galdu dituzte suteen ondorioz, eta sareetan barrenak hustu dituzte
Los Angeleseko Ospearen Pasealeku enblematikoa, egunero milaka turista biltzen dituena, ebakuazio-alerta horian dago, Hollywood Hills gainetan piztutako sutearen ondorioz.
2025/01/09 - 12:25
Pertsona bat ospitaleratu dute Lizarran, etxebizitza batean piztutako sutean kea arnasteagatik
Sua ostegun goizean piztu da Inprenta kaleko etxebizitza bateko sukaldean. Halaber, hiru pertsona ondoezik sentitu dira eta ospitalean artatu dituzte.
2025/01/09 - 10:32
Hollywoodera iritsi dira Kaliforniako suteak, eta 100.000 lagun ebakuatzeko agindua eman dute
Beste sute bat piztu da Hollywood Hills gainetan, kartel ikonikotik gertu. Sugarrak azkar hedatzen ari direnez, dozenaka mila bizilagun ebakuatzeko agindua eman dute.
2025/01/09 - 09:49
Gutxienez bost pertsona hil dira Los Angelesen piztuta dauden sei suteetan
Joe Biden AEBko presidenteak bertan behera utzi du Italiara egitekoa zuen bidaia ofiziala, eta Hollywoodeko Akademiak Oscar sarietarako izendapenak aurreikusitakoa baino bi egun geroago iragarriko ditu, urtarrilaren 19an, alegia.
2025/01/08 - 19:59
Gasteizko tranbia zerbitzua etenda dago argindar faltagatik
Arazoa Salburuako azpiestazio elektrikoan izandako matxura batek eragin du. Azpiestazioari kea dario, eta suhiltzaileak eta mantentze-lanetako langileak bertaratu dira, arazoaren jatorria aurkitzen eta konpontzen saiatzeko.
2025/01/08 - 19:30
Bost pertsona hil dira Los Angeles inguruan piztuta dauden suteetan
80.000 pertsona baino gehiago ebakuatu behar izan dituzte azken 24 orduetan Los Angelesen piztutako lau suteen ondorioz. 2.024 hektarea baino gehiago erre dira eta, suhiltzaileek adierazi dutenez, sutea menperatu ezinik dabiltza.
2025/01/08 - 11:37
Larrialdi-egoera Los Angeleseko baso-suteengatik; 30.000 lagun etxetik kanpo
Sutea Pacific Palisades auzoan ari da zabaltzen, oso arin. Agintariek adierazi dute okerrena hurrengo orduetan etor daitekeela, haize-ekaitza datorrelako.