Gizon bat hil da eta lau pertsona erreskatatu dituzte Basauriko etxebizitza-bloke batean izandako sutean
Gizon bat hil da gaur arratsaldean Basaurin, Kareaga Goikoa kaleko eraikin batean piztutako sutean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi dutenez, hirugarren solairutik behera bota du bere burua, garretatik ihesi. Larrialdi zerbitzuek bertan artatu dute, baina hil egin da. Ertzain bat ere artatu behar izan dute, kea arnastu baitu.
Sua 17:10 inguruan piztu da, hiru solairuko eraikin baten etxabean. Eraikinak egurrezko azpiegitura du, eta, hori dela eta, garrak azkar hedatu dira. Hainbat suhiltzaile bertaratu dira, eta emakume bat eta bi adingabe erreskatatu dituzte etxebizitza batetik, baita beste gizon bat ondoko eraikin batetik ere.
Basauriko, Uriosteko eta Derioko suhiltzaileek 19:00ak aldera kontrolatu dituzte garrak, baina suak kalte larriak eragin ditu, eta eraikina ia erabat suntsituta geratu da. Hori dela eta, hogei pertsonak baino gehiagok etxetik kanpo eman behar izan dute gaua.
Basauriko Udalak, Aldundiarekin lankidetzan, gaua pasatzeko toki bat bilatu die familia- edo lagun-sarerik ez duten bizilagunei.
Larunbat goizeko lehen orduan, udal teknikariek eraikinaren egoera aztertuko dute, eta Basauriko alkatea eta Hirigintzako zinegotzia ere bertaratuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Sei kilometrorainoko auto-ilarak N-1 errepidean, Villabona parean bi kamioik izandako istripuaren ondorioz
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua Gasteizerako noranzkoan gertatu da. Errei bat itxita dago, eta auto-ilarak A-15 autobidean ere ari dira arazoak sortzen.
Hantabirusak kaltetutako 'MV Hondius' gurutzaontzia larunbatean porturatuko da Kanarietan
Ontzian doazen 14 espainiarrak Madrilgo ospitale batera eramango dituzte, osasun-azterketa egitera. Oraingoz, inork ez du hantabirus gaitzaren sintomarik.
Loteria txartelak kontratuak al dira? Abokatu batek argituko digu
Arratiko Zekorrak errugbi taldeak aitortu duenez, Gabonetako Loterian behar baino 225 txartel gehiago saldu zituen, eta, beraz, 80 bat lagunek ezin izan dute saria jaso. Txartel bakoitzari 10.000 euro dagozkio, 2,2 milioi euro inguru dira guztira. Dagoeneko 21 salaketa daude. Abokatu batek argitu duenez, klubak erantzukizun zibila izan dezake, eta baita penala ere.
Hantabirusa duten hiru bidaiari ebakuatu dituztela eta Herbehereetara bidean direla baieztatu du MOEk
Ontziko medikua ez dute azkenean Kanarietara eramango, bere osasunak hobera egin baitu. Munduko Osasun Erakundearen zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, osasun publikorako arrisku orokorrak "txikia izaten jarraitzen du".
Gizakien artean kutsa daitekeen andui batekoa da gurutzaontziko hantabirus agerraldia
MV Hondius ontzian izandako agerraldiak hiru heriotza eragin ditu, eta MOErekin lankidetzan ari den laborategi baten arabera, Andes anduiari dagokio.
Maialen Mazon hiltzeaz akusatutako gizona, lagun bati: "Ederra egin dut"
Prozesu judizialak aurrera egin du, eta akusatuak krimenaren ondorengo orduetan zer egin zuen agerian geratu da: Valentziara ihes egin nahi izan zuela zehaztu dute.
Clavijok ez du nahi hantabirusak kutsatutako gurutzaontziak Kanarietan geldialdia egitea, eta Sanchezekin premiazko bilera bat egitea eskatu du
Kanarietako presidenteak zalantzan jarri du Espainiako Gobernuak ontzia Kanarietan amarratzeko hartutako erabakia, eta eskatu du kasuaren osasun-kudeaketako protokolo-aldaketari buruz azalpenak eman ditzala berehala.
19 urteko kartzela zigorra ezarri diote Jerome Verin boxeolari ohiari, Eric Courdy hiltzeagatik
2024ko uztailaren 11n, eztabaida baten ostean, Jerome Verinek eraso egin zion Eric Courdyri autobus geltoki batean, eta sei egun koma egon eta gero hil zen.
Gutxienez 21 lagunek salaketa jarri dute Arratiko Zekorrak errugbi taldeak saldutako loteria txartelen auzian
Behar baino 225 partaidetza gehiago saldu zituela aitortu du Arratiko Zekorrak errugbi taldeak eta, horren ondorioz, 80 bat lagunek ezin izan dute saria kobratu: 10.000 euro partizipazioko; 2,2 milioi euro inguru, guztira.
Bi ibilgailuk istripua izan dute Erandion, eta auto-ilarak daude BI-30 errepidean, Txorierriko igarobidean,
Ezbeharra 12. kilometroaren parean gertatu da, eta zirkulazioa murriztu behar izan dute Galdakaorako noranzkoan.