Tabakalera
2022/01/31 - 15:57
Gaur egungo 15 euskal artistaren 49 lan erosi ditu Jaurlaritzako Kultura Sailak
Tabakalerak, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Artiumek elkarrekin adostu dute ze obra erosi, eta azken museo honetan izango dute egoitza, Gasteizen.
2022/01/28 - 15:53
Emma Kunz, bide-urratzaile bat arte garaikidearekin solasean Tabakaleran
Emma Kunz pasa den mendeko sendagile naturopata suitzarra zen. Kunzek marrazki geometriko sofistikatuak egiten zituen bere terapietarako, eta bera hil ondoren hasi zen marrazki horien balio artistikoa aintzat hartzen.
2021/12/17 - 13:30
Zinemaldiaren historiako 40 film, Tabakaleran ikusgai 2022an
Nosferaturen baitako "Zinemaldia 70" zikloa urtarrilaren 5ean abiatuko du Jacques "Beckerren Casque d'Or" (1952) filmak. Gainera, Zinemaldia + Plus eta "Zinema eta Zientzia" zikloak ere egongo dira urtean zehar.
2021/12/14 - 12:43
Kutxa Kultur Musika programak sei proposamen aukeratu ditu erresidentzietarako
Kyxo, Julen, Lamiak, Deñe, Txiltxoko eta Tek au Maisinek entsegu lokala, aholkularitza eta promozio kontzertuak izango dituzte urtebetez.
2021/10/30 - 17:41
Harridura eta pena eragin ditu Kutxaespazioaren itxieraren iragarpenak
Egungo Eureka! Zientzia Museoa ekipamendua 2023an itxiko da, eta bere dibulgazio eta hezkuntza jarduerak berritu eta birformulatu egingo dira Kutxa Fundazioak Tabakaleran duen gunean, "formatu modernizatu, digitalizatu eta garaikidean".
2021/09/29 - 15:15
"Segoviako ihesa" filmaren 40. urteurrena gogoan, Donostian
"Ihesaldi baten oroitzapenak. Segoviako ihesa-ren 40.urteurrena" erakusketa ikusgai jarriko dute urriaren 1etik 30era Ernest Lluch Kultur Etxean.
2021/09/07 - 18:32
Kutxa Kultur Moda, bertako moda sortzaileak sustatzeko ekimena
Hamar diseinatzaile berrik hamarna look erakutsiko dituzte igandean Chillida Lekun. Tabakalerako Kutxa Kultur Moda tailerrean egindako lanaren emaitza da.
2021/08/05 - 13:13
Euskal sortzaileen lau lan, Tabakalera Dantzan zikloan
Tabakalerak eta Musika Hamabostaldiak Igor x Moreno, Neri(h)ari, Kanpai eta Matxalen Bilbao Danza konpainien lau ikuskizun eskainiko dituzte abuztuaren 6tik 13ra.
2021/07/30 - 14:48
Kursaaleko fatxada artelan bihurtuko dute
Jaime de los Riosek sortutako "Crimson Waves" piezak Kursaal inguratzen duten olatuen mugimendua eta kolorea ditu oinarri, eta irailaren 10etik 12ra egongo da ikusgai.
2021/05/28 - 18:45
Herri kulturaren eta abangoardiaren arteko harremana Tabakaleran
"Komunikazio-inkomunikazio" erakusketa ez da Mikel Laboari buruzkoa; harekin kezkak partekatu zituzten eta dituzten artisten lanak erakusten ditu.
2021/05/28 - 14:51
"Komunikazio-inkomunikazio" erakusketa ireki du Tabakalerak
Mikel Laboaren "Lekeitioak" ditu abiapuntu Donostiako zentroko erakusketa berriak, eta "herri kulturaren, abangoardiaren eta sorkuntza esperimentalaren arteko harremana du ardatz.
2021/05/18 - 14:08
Dea Kulumbegashvili Tabakaleran, bere hurrengo filma prestatzen
“Beginning” Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi zuen filmaren zuzendaria ekainaren 7ra arte arituko da lanean Donostian.
2021/03/25 - 14:38
Tabakalera, bideo jokoei begira
T Game proiektuak arte garaikideko erakusketa bat, nazioarteko mintegi bat, topaketa birtual bat, tailerrak eta musika eramango ditu Donostiako zentrora.
2021/03/12 - 17:50
Clara Rus, Maddi Barber eta Nagore Eceiza, Noka Mentoring programan
35 proiekturen artean aukeratu dituzten hiru zinemagileek aholkularien laguntza izango dute 2021ean zehar.
2021/03/04 - 13:48
Margaret Watkins argazkilariaren lana, Kutxa Kultur Artegunean
Watkinsen 150 argazki eta dokumentu pertsonal bildu dituzte “Black Light” erakusketan, Tabakalerako aretoan.
2021/03/02 - 17:36
Mikel Laboaren "Lekeitioak", bi eguneko elkarrizketarako abiapuntu Tabakaleran
Martxoaren 5 eta 6an, hitzaldiak, proiekzioak, performanceak, kontzertuak eta mahai inguruak Donostiako arte zentroan, Itxaro Borda, Maialen Lujanbio eta Xabier Erkiziak hauspotuta.
2021/02/24 - 16:36
Donostia Zinemaldiaren lehen urteetako "beste begirada batzuk", Tabakaleran
Argazki erakusketak hausnarketarako bi bide irekitzen ditu, Zinemaldiaren estreinako edizioetako tentsioak aztertzeko: politikoak, generokoak eta klasekoak.
2021/02/22 - 17:45
Artium Bilduma Partekatuko 34 artelanak aurkeztu dituzte
Bilboko Arte Ederren Museoak, Tabakalerak eta Artiumek euskal artista garaikideen 34 obra erosi dituzte Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, koronabirusak jotako kolpea arintze aldera.
2021/02/05 - 14:02
Tabakalerak serie-sortzaileentzako deialdia antolatu du
Hiru proiektu aukeratuek 6.000 euroko diru-laguntza eta Aitor Gabilondo, Christine Vachon eta Xabier Berzosa adituen aholkuak jasoko dituzte.
2021/01/07 - 14:37
Zinema eta Zientzia zikloak hamar pelikula erakutsiko ditu Donostian eta Bilbon
Zikloa Donibane Lohizunera ere iritsiko da, eta ostiralean abiatuko dute, Tabakaleran, Pedro Miguel Etxenike fisikariaren parte-hartzearekin eta “The Man Who Knew Infinity” filmarekin.