Kutxa Kultur Musika programak sei proposamen aukeratu ditu erresidentzietarako
Kyxo, Julen, Lamiak, Deñe, Txiltxoko eta Tek au Maisin dira Kutxa Kultur Musika erresidentzia programaren aurtengo deialdian aukeratutako talde eta bakarlariak, Kutxa Fundazioak ohar batean iragarri duenez.
2022ko edizio honetarako 71 proposamen aurkeztu dituzte, guztiak ere Gipuzkoako artistei dagozkienak. Aukeratutakoek Tabakalerako laugarren solairuan Kutxa Kulturrek duen egoitzan egingo dituzte erresidentziak.
Arte garaikideko Donostiako nazioarteko zentroan, musikariek entsegu lokalak izango dituzte, hainbat kontzertu antolatuko dira urtean zehar eta aholkularitza profesionala eskainiko diete, ezagutarazteko eta trebatzeko.
Aukeratutako batek ere ez du kontratu diskografikorik indarrean, erresidentzian parte hartzeko ezinbesteko baldintza baitzen hori.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da