Tabernak
2021/08/06 - 22:25
Hainbat protesta deitu dira Ipar Euskal Herrian asteburu honetarako osasun ziurtagiriaren aurka
Neurri horren aurkako taldeek mobilizazioak iragarri dituzte larunbaterako, abuztuak 7, Iparraldeko hainbat udalerritan, hala nola Baionan, Hendaian eta Donibane Garazin.
2021/08/06 - 18:37
Gipuzkoako ostalariek edukierak handitzea eta gau-jarduera izatea galdegin dute
"LABIk ezin du itxi oporrengatik, goi-denboraldian gaudenean", esan du Kino Martinez elkarteko idazkari nagusiak.
2021/08/06 - 17:01
Astelehenetik aurrera, Iparralden osasun pasea beharrezkoa izango da ostalaritzan
Herritarren artean, osasun paseak orotariko iritziak sortzen baditu ere, gehienek ez zuten aldaketa handirik espero Konstituzio Kontseiluaren aldetik. Izan ere, erabakia ez da aldatu eta astelehenetik aurrera osasun pasea beharrezkoa izango da ostalaritzan
2021/08/06 - 16:28
Gipuzkoako ostalariek aforoak handitzea eta gaueko aisialdia errekuperatzea nahi dute
Gipuzkoako ostalaritza iazko udan baino okerrago dago. Pandemia hasi zenetik lanpostu asko galdu dira eta asko dira itxi behar izango duten negozioak ere. Ez dute ulertzen populazioaren % 70a txertatuta egonik iaz baino murrizketa gehiago izatea.
2021/08/06 - 15:12
Covid ziurtagiri digitala, non eta zertarako da beharrezkoa?
Europar Batasunaren barruan zirkulazio askea sustatzeko ezarri zenetik, ziurtagiria hainbat herrialdetan zabaltzen ari da aisialdiaz gozatu ahal izateko edo ostalaritza-establezimenduetan sartzeko.
2021/08/06 - 11:24
Kantabriak covid ziurtagiria ezarri du eragin handiena duten udalerrietako ostalaritza-lokaletan
Neurri hori betetzen dela zainduko du Osasun Departamentuak 3. eta 4. alerta mailan dauden udalerrietako establezimenduetan. Baldintzok betetzen ez badira, zehapen-aktak egingo dituzte.
2021/08/06 - 00:34
Italiak osasun-ziurtagiria eskatuko die irakasle eta unibertsitarioei irailetik aurrera
Gainera, abuztuaren 6tik aurrera, txertoaren dosi bat gutxienez jaso dutela erakusten duen ziurtagiria derrigorrezkoa izango da taberna eta jatetxeen barnealdean kontsumitzeko edo zinema, gimnasio edo ekitaldi handietan sartzeko.
2021/08/05 - 20:10
Frantziako Konstituzio Kontseiluak argi berdea eman dio tabernetan osasun-txartela erabiltzeari
Erakundeak, gainera, covid-19an positibo eman dutenak derrigorrez hamar egunez bakartzea debekatu du, askatasuna kentzea dela iritzita.
2021/07/29 - 16:59
Taberna eta jatetxe barrualdeak itxi dituzte Kantabriako 19 udalerrietan
Hirugarren alerta mailan dauden Kantabriako 19 udalerrietan, taberna eta jatetxe barrualdeak itxita egon behar dira; jendea, berriz, terrazetan.
2021/07/29 - 15:15
Etxeratzeko agindua Nafarroan abuztuaren 5era arte luzatzea babestu du Justiziak
Nafarroako Auzitegi Nagusiaren hitzetan, "neurri egokia da, hau da, eraginkorra kutsatzeei aurre egiteko, prebentzio neurriak ahazten diren uneetan harremanak eragozten dituelako".
2021/07/29 - 13:30
Salmonella, Caula Aliments enpresak ekoitzitako fuet batean
Alertarekin lotuta ez da kasurik baieztatu Espainian, baina Caula, Basso, Llorens, Zabaleta, Iki, Vima, El Andaluz, Casa Ramon, Spaña sol, Le Catalan eta Orgullo marketako fuetak merkatutik kentzeko agindua eman dute.
2021/07/26 - 18:20
COVID-19ak erabat baldintzatu zuen 2020an Euskadiko egoera sozioekonomikoa
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak iazko memoria sozioekonomikoa aurkeztu du. Euskadin, 3.000 pertsona baino gehiago hil ziren COVIDagatik, heriotza guztien % 12,5. Ekonomiari dagokionez, barne produktu gordina % 9,5 jaitsi zen eta 1.371 enpresa galdu ziren.
2021/07/26 - 16:50
Gipuzkoako Merkatarien Elkartea aforoa murrizteko neurria errekurritzea aztertzen ari da
Dendariek eta ostalariek uste dute neurri berriek kalte handia eragingo dietela eta ez dute baztertzen epaitegietara jotzea. Izan ere, % 35eko aforoarekin ireki beharko dute negozioek.
2021/07/24 - 02:14
Ostalaritzari ezarritako ordutegi berria indarrean da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Merkataritza jarduerak, ekitaldi sozialak eta ekintza kulturalak 01:00etarako amaituta egon behar dira. Lehendakariaren dekretua larunbat honetan sartu da indarrean, baina edukierari lotutako murrizketak astelehenetik aurrera ezarri beharko dira.
2021/07/23 - 22:14
Gaur, ostalariek ordu batetan itxi beharko dute
Ertzaintzak eta udaltzaingoak dispositiboak indartu dute covid neurriak zaintzeko. Neurrien artean, ostalariek eta komertzioek ordu batetan itxi beharko dute.
2021/07/23 - 16:22
Lokalaren tamainaren arabera, ostalari batzuk beste batzuk baino gehiago nabarituko dituzte murrizketak
Astelehenean sartuko dira indarrean aforoetan ezarritako murrizketak. Edukiera-muga % 35ekoa izan da bai soltokietna, zinema edo antzokietan edota taberna eta jatxetxeetan.
2021/07/22 - 22:32
Ostalariak haserre agertu dira murrizketa berriekin
Ostalariak ez daude ados murrizketa berriekin; izan ere, kalte handia egingo diela uste dute eta beldur dira. Ordubete lehenago itxi beharko dute, eta aforoak % 35era murriztu.
2021/07/21 - 22:55
Etenik gabe gora egiten ari da argindarraren faktura
Argiak prezio historikoa du gaur, inoizko altuena: 106,57 euro megawatt ordua. Argindarraren faktura etenik gabe gora egiten ari da azken aldian.
2021/07/17 - 15:00
Lau atxilotu eta bi zauritu Donostiako taberna batean izandako borrokan
Gertakariak 02:00ak aldera jazo dira Loiola auzoko taberna batean, lekuko batek Ertzaintzari abisua eman ondoren.
2021/07/12 - 22:45
Taberna eta jatetxeetara sartzeko derrigorrezkoa izango da covid ziurtagiria Frantzian
Kasuen gorakadari aurre egiteko Frantziar estatuan ere neurri berriak agindu ditu Emmanuel Macronek. Besteak beste, abuztutik aurrera taberna eta jatetxeetara sartzeko derrigorrezkoa izango da covid ziurtagiria.