Lau atxilotu eta bi zauritu Donostiako taberna batean izandako borrokan
Ertzaintzak 17 eta 25 urte arteko lau gazte atxilotu ditu Donostian, taberna batean izandako borrokan parte hartzea egotzita. Gainera, bi pertsona zauritu dira liskarrean.
Segurtasun Sailak ohar batean jakitera eman duenez, gertakariak 02:00ak aldera jazo dira Loiola auzoko taberna batean, lekuko batek Ertzaintzari abisua eman ondoren.
Ertzainak bertaratu direnean, pertsona talde bat konorterik gabe lurrean zegoen gazte bat laguntzen aurkitu dute.
Pertsona hori eta beste bat artatzeko osasun langileei abisua eman ondoren, ertzainek gertatutakoaren inguruko informazioa bildu dute tokian bertan. Antza denez, bigarren zaurituak "gorputz osoan kolpeak" eta masailezurra hautsita zituen.
Ondoren Ertzaintzak ustezko egileak bilatzeko dispositiboa jarri du martxan, eta lau gazte topatu ditu Loiolako hondakin-uren araztegira bidean. Lekukoek emandako deskribapenarekin bat etortzen ziren.
Gainera, gazteetako batek zapatila bakarra zuen jantzita, liskarraren tokian topatutako bera.
Lesio delitua leporatuta, lau gazteak atxilotu eta ertzain-etxera eraman dituzte. Bi zaurituak ospitalera eraman dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Polarizazioa alde batera uzteko eskatuz hasi du Leon XIV.a aita santuak Espainiara egindako bisita
Madrilera iritsi denean, Felipe VI .a eta Letizia errege-erreginek, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta hainbat agintarik egin diote harrera. 130.000 pertsona zain zituen Madrilgo kaleetan, Errege Jauregiaren eta Nuntziaturaren artean. Iluntzean, 500.000 gazte elkartu ditu otoitz egiteko.
Santurtzik Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko du igandean "Ehunetan" lelopean
Musika, kultura, gastronomia, jolasak eta haur, gazte zein helduentzako jarduerak izango dira, eskola publiko inklusibo, euskaldun eta berritzaile bat aldarrikatzeko bidean.
Bi gizon atxilotu dituzte Gipuzkoan 24 pertsona legez kanpo garraiatzea egotzita
Ertzaintzak bart atxilotu ditu, Oiartzunen eta Andoainen 13 eta 11 bidaiari zeramatzaten bi furgoneta geldiarazi ostean, azken horretako bidaiarietako bi maletategian zihoazela.
Emakume bat gasolindegi batean erditu da, Lizarran
Bai ama eta bai haurra ondo daude, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.
Bidetik atera da eta eraikin bat jo du Na-7012 errepidean, Eritzen
20 urteko emakume bat zauritu da larunbat goizean Na-7012 errepidean, Eritzen, errepidetik atera eta eraikin baten aurka talka eginda.
Gladys del Estal gogoratu dute Donostian, haren hilketaren 47. urteurrenean
Omenaldia egin diote goizean Gipuzkoako hiriburuan. Tuteran hil zuen Guardia Zibilak Gladys del Estal, 1979ko ekainean, protesta ekologista eta bakezale batean.
Herritarren erdiek Adimen Artifiziala erabiltzen duten erremintak erabiltzen dituzte
EITB Focusek Adimen Artifizialaren erabilera aztertu du.
Leon XIV.a aita santua sexu-abusuen biktimekin bilduko da Espainian
Vatikanoak ez du topaketari buruzko xehetasun gehiagorik eman. Aita santuak Madril, Bartzelona, Kanaria Handia eta Tenerife bisitatuko ditu larunbata eta ekainaren 12a bitartean.
10 urte geroago, sokamuturrak itzuliko dira Eibarko Untzaga plazara
40 bat elkartek atzerapausoa dela salatu dute, eta elkarretaratzea deitu dute ekainaren 16rako. Herritarren artean, aldeko eta kontrako iritziak daude.
Azken agurra eman diete Iruñean Elgoibarko istripuan hildako bost foruzainei
Maria Chivite presidentea buru, jendetza joan da Iruñeko katedralera, Fermin Sola, Jesus Maria Vidaurreta, Miguel Crespo, Juan Martin Dominguez eta Miguel Antonio D'Entremont foruzainei azken agurra eman eta senideak babestera.