Gipuzkoako ostalariek edukierak handitzea eta gau-jarduera izatea galdegin dute
Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak lokaletako barnealdeko edukierak berriro % 50ekoak izatea eta gau-jarduerako ordua "segituan" berreskuratzea galdegin du, pandemiaren bilakaera ikusita; halaber, ziurtatu du LABIk ezin duela "itxi oporrengatik, goi-denboraldian gaudenean".
Kino Martinez elkarteko idazkari nagusiak, David Vega Zuzendaritza Batzako Sukaldaritzako batzordekidearekin batera Donostian emandako prentsaurrekoan, sektorea jasotzen ari den tratamendua gaitzetsi du; izan ere, haren iritziz, pandemiaren "kudeaketa publiko txarraren ondorioak" ari da pairatzen.
Martinezek adierazi duenez, aurreikuspena da ondorengo urte eta erdian 200-300 ostalaritza-saltoki ixtea; horietako batzuk berriro irekiko dituzte, baina beste asko, aldiz, behin betiko geratuko dira itxita.
Idazkari nagusiak eskatu du sektoreko murrizketak arintzea, eta ostalaritzan dauden kontrol-protokoloek Euskadiko gainerako ekonomia-jardueretan dauden protokoloekin parekatzea: "Positibo bat agertuta, desinfektatu egiten dugu; hori guk bakarrik egiten dugu, beste sektoreek ez. Halaber, langile batek positibo emanez gero, ixten gaituzte, eta hori ez da gertatzen gainerako sektoreetan, gurean soilik", salatu du.
Galdegin du, horrez gain, kaltetutako sektoreetarako laguntzen ordena aldatzea; izan ere, planteatutako eskariak, epea bi hilabetez luzatu bada ere, aurreikusitako zenbateko osoaren % 20tik behera kokatuko dira.
Laguntzetako funtsa
Martinezen ustez, gainera, hurrengo euskal aurrekontuek laguntzetako funts bat jaso beharko lukete, 2021ean murriztapenak izan dituzten sektoreetarako; euskal ostalaritzan, esate baterako, murriztapen horiek iazkoak baino zorrotzagoak izan dira.
Gogora ekarri duenez, 2020ko udan goizaldeko ordu bietara arte irekitzeko baimena zuten, eta ez zegoen edukierarako murriztapenik, gau-aisialdirako bakarrik (% 60koa). Mahaietan, hamar lagun eseri ahal ziren, eta barrak zabalik zeuden.
Gaur egun, aldiz, goizaldeko ordu batean itxi behar dute, barnealdeko edukiera % 35ekoa da, mahaietan gehienez sei pertsona egon daitezke, eta barrak itxita daude, "nahiz eta herritarren % 70 txertatuta dauden".
Aldeztu egin du ostalaritzak ez duela zerikusirik bosgarren olatuarekin; izan ere, intzidentzia-tasak Euskal Autonomia Erkidegoan behera egin baitu, ikasketa-bidaiak eta "ez jaiak" amaitu egin direlako gertatu da, "baina ez tabernetan duela gutxi edukiera murriztu delako". Gainera, esan du gau-aisialdia "profesionalizatuta" izan beharko litzatekeela; horrela, haren iritziz, gazteek ez lituzkete antolatuko "kontrolaezinak diren legez kontrako kale-edanak".
Covid pasaportea
Ostalaritza-lokaletara sartzeko covid-pasaportea ezartzeko aukeraz, Kino Martinezek esan du ez duela uste Euskadin ezarri beharko litzatekeenik, jarduerarako murriztapenak agertu ezik behintzat; bestela, "kaltegarria" litzateke, esan duenez.
Indarrean dagoen udako denboraldirako ostatuen sektoreak dituen aurreikuspenei dagokienez, elkartearen iritzia da betetzea % 62koa izango dela; beraz, iazkoa baino handiagoa izango da, 2020an % 48an kokatu baitzen.
Espainiar Estatutik iritsitako turismoak gora egin duela sumatu dute, eta Frantziatik eta Erresuma Batutik etorritakoak, aldiz, behera egin omen du. Tarifak, 2019ko udan indarrean zeudenekin alderatuta, gutxi gorabehera % 10 merkeagoak dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.