Tafalla
2019/07/11 - 16:21
Hondamendi eremu izendatu du Nafarroako Gobernuak Tafalla ingurua
Premiazko ezohiko bileran Nafarroako Gobernuak Zidakos ibai inguruko 13 herri hondamendi gune izendatzea onartu du gaur goizean.
2019/07/11 - 12:01
Kaltetutako herriak hondamendi eremutzat hartzea eskatuko du gaur Nafarroak
Gainera, gaur egingo duten ezohiko bileran, astelehenean gertatutako hondamendi naturalarekin lotutako beste zenbait neurri aztertu eta ikertuko dituzte.
2019/07/10 - 22:17
'Elkartasun uholdea' Tafallan, kalteak konpontzeko lanetan laguntzeko
Dendetatik, lokaletatik eta garajeetatik objektuak eta lokatza ateratzeko hondeatzaile txiki bat eskatu zuen Udalak, eta dagoeneko lau heldu dira Tafallara lan horretan laguntzeko.
2019/07/10 - 16:12
Tafallako Udalak laguntza emateko bulegoa zabaldu du
Aseguru etxeek ez dituzte hondamendi naturalek eragindako kalteak estaltzen, aseguruen konpentsazio partzuergoari dagokio, eta tramite horretan laguntzea da Tafallako udalaren lehentasunetako bat.
2019/07/10 - 16:06
Auzolan erraldoia Tafallan, hainbat lekutatik iritsitako herritarren eskutik
Auzolana udal-bulegotik ari dira antolatzen. Behin eta berriz, kalean, gauza bera entzun daiteke: auzokide eta boluntarioen erantzuna bikaina izaten ari da.
2019/07/10 - 15:55
Mahatsa, zereala eta etxeko baratzeak, txiki-txiki eginda uholdearen eraginez
Sindikatuek hondamendi eremu izendatzeko eskaria egin dute. Kalteak zenbatzeko goiz den arren, handiak izango direla uste dute.
2019/07/10 - 13:05
AP-15eko Imarkoaingo ordainlekua doan da dagoneko
N-121 errepidean uholdeak eragindako kalteak konpontzen dituzten bitartean, AP-15eko Imarkoaingo ordainlekuko hesiak igota daude.
2019/07/09 - 22:48
Tafalla kaleetako lokatza garbitzen eta kalteak zenbatzen ari da uholdeen ostean
Udalak hiru mahai jarri ditu martxan, normaltasuna berreskuratzen laguntzeko.
2019/07/09 - 22:46
Uholdeen ondoren, jendearen elkartasuna izan da nagusi Tafallan
Atzoko txikizioaren ondoren, gaurkoan ere beste uholde bat ikusi da Tafallako kaleetan: gaurkoa baina, elkartasun olatua izan da.
2019/07/09 - 20:50
Nafarroan izandako uholdeak, airetik ikusita
Euriteek eta uholdeek kalte larriak eragin dituzte Nafarroa erdialdean, eta pertsona bat hil da. Hildakoa gizon gazte batda.
2019/07/09 - 20:07
Atarrabiako 25 urteko gazte bat hil da uholdeetan
Moriones eta Gardelain lotzen dituen pista batean izan zuen ezbeharra, Ezporogin. Korronteak bere ibilgailua eraman zuela esateko deitu zuen gazteak.
2019/07/09 - 18:48
Kaltetutako guneak hondamendi eremu izendatzeko lan egingo du Nafarroako Gobernuak
Hondamendi eremu izendatzeko eskaera egiteko galdegin die Uxue Barkosek uholdeek kaltetutako udalei. Halaber, AP-15 autobideko Imarkoaingo bidesaria doakoa izango da N-121 errepidea konpondu artean.
2019/07/09 - 16:32
Kaltetutako gunea hondamendi eremu izendatzeko eskatu du Tafallako Udalak
Halaber, herritarren arretarako bulegoa zabaldu du, bizilagunei laguntzeko asmoz, eta jakinarazi du denbora batez haur-eskola itxita egongo dela.
2019/07/09 - 16:15
Pueyon, Erriberrin, Pitillasen eta Beiren ere kalte ugari uholdeen eraginez
Tafalla ez da izan uholdeak kaltetu duen herri bakarra. Pueyon, Erriberrin, Pitillasen eta Beiren ere urak kalte handiak eragin ditu.
2019/07/09 - 16:10
Kalte handiak eragin ditu Tafallan azken hamarkadetan gogoratzen den uholde larrienak
Ibai ertzetik gertu dauden etxe askotan gainezka daude oraindik garajeak, harrizko hormak desagertu egin dira, uztak hondatu eta lanabesak ezingo dira berriro erabili.
2019/07/09 - 16:03
Tafalla eta inguruko herriek hondamendi eremua izendatzea eskatu dute
Egoerak hala eskatzen duelako, Uxue Barkos jarduneko presidenteak berehala deitu du emergentzia mahaia kaltetuetako herrietako alkateekin.
2019/07/09 - 15:56
Tafallako biztanleek beldurrez pasa dute gaua, Zidakos ibaiari adi
Tafallan ez dute erraz ahaztuko bart Tafallan bizitakoa. Iluntzeko 21:00tan hasi zen amesgaiztoa Zidakos ibaiaren inguruan.
2019/07/09 - 15:09
Hildako bat eta kalte material handiak utzi dituzte Nafarroan izandako uholdeek
Tafallako Udalak ingurua hondamendi eremu izendatzea eskatuko du. Uxue Barkos Nafarroako jarduneko lehendakaria kaltetutako herrietako alkateekin batzartuko da goizean.
2019/07/09 - 14:12
AP-15 autobidea doakoa izango da Imarkoainen N-121 errepidea konpondu arte
Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak Tafallan iragarri duenez, N-121 errepidea konpontzeko lanek irauten duten bitartean, AP-15 autobidearen Imarkoaineko ordainlekua doakoa izango da.
2019/07/09 - 12:35
Garbitzeko eta kalteak zenbatzeko eguna, Tafallan
Atzoko euri jasa izugarriak kalte material handiak eragin ditu Tafallan