Tafalla
2018/04/14 - 15:44
Lau errepide itxita Nafarroan, uholdeak direla eta
Foru Gobernuaren azken datuen arabera, Nafarroako erdialdean eta erriberan daude arazoak, besteak beste.
2018/04/05 - 17:20
Arga ibaiko gasolio isuriari begira
PA-30 errepidean kamioi batek istripua izan zuen iragan asteartean, Antsoainen, eta garraiatzen ari zen gasolioa galdu zuen ibilgailuak. Kargaren zati batek Arga ibaian amaitu zuen.
2018/04/03 - 21:28
Tafallan ikurrina jartzea eta Atarrabian Espainiako bandera kentzea, legez kontrakoa
Tafallako udaletxean ikurrina jarri izana legez kanpokoa izan zela eta Atarrabiako udaletxean Nafarroako bandera soilik erakutsi ezin daitekeela ebatzi du Iruñeko epaitegi batek.
2018/04/03 - 10:56
Sute batek etxe bat kiskali du, Cascanten
Atzo, 19:20 aldera, jaso zuen abisua SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzuak. Suhiltzaileak iritsi zirenerako, sua zabalduta eta etxearen teilatua erortzear zeuden.
2018/03/03 - 22:53
'Altsasu kasuaren injustizia' salatzeko martxa Nafarroa erdialdera iritsi da
Tafallan hasi eta Lizarran amaitu da gaurko etapa. Artaxoa, Mendigorria, Gares, Mañeru, Zirauki, Lorca, Villatuerta herrietan barrena ibili dira parte hartzaileak.
2018/03/01 - 18:12
Sexu-erasoa egin diote adin txikiko emakume bati Iruñean
Mendillorri auzoan topo egin zuten biek eta, une batean, bere etxera eraman eta sexu-erasoa egin zion gizon batek. Ustezko erasotzailea, 32 urteko gizonezkoa, atxilotu dute.
2018/02/10 - 12:07
22 urteko gazte bat atxilotu dute Tafallan neska bat bortxatzea leporatuta
Tafallako diskoteka baten inguruetan bortxatu egin zuela salatu du Foruzaingoan neskak. Iruñean atxilotu dute ustezko erasotzailea.
2018/01/26 - 14:00
Bi adingabek sexu-abusuak jasan dituzte Cintruenigon eta Berriobeitin
Biktimek 15 eta 17 urte dituzte. Gainera, beste zazpi emakumek pairatu dituzte, aste honetan, Nafarroan, indarkeria matxistarekin lotutako delituak.
2017/12/31 - 15:51
Hiru etxebizitzetako lagunak irtenarazi dituzte Tafallan sute batengatik
Etxebizitzetako baten sabaiak sua hartu du, eta sugarrak ondoko etxebizitzetara zabaldu dira.
2017/12/02 - 19:05
Zazpi lagun atxilotu dituzte Nafarroan genero-indarkeria egotzita
Atxiloketak azken egunotan egin dituzte, Iruñean, Etxarri-Aranatzen, Azkoienen, Larragan, Zizur Nagusian eta Tuteran.
2017/10/08 - 16:06
Lau gizon atxilotu dituzte Nafarroan, indarkeria matxista leporatuta
Bikotekideei edo bikotekide ohiei eraso egitea egotzi diete horietako hiruri, eta, beste bati, urruntze agindua urratu izana leporatu diote.
2017/10/07 - 22:02
Manifestazioa egin dute Tafallan, 'tren soziala'ren alde eta AHTren kontra
Erdi Aldea Trenaren Alde plataformak bultzatu du mobilizazioa, eta hainbat alderdi politikoren, sindikaturen eta erakunderen babesa jaso du.
2017/08/15 - 13:05
Bi korrikalari adarkatuta, horietako bat larri, Tafallako lehen entzierroan
Astearte honetan lau lasterkari zauritu dira, eta horietako bi Nafarroako Ospitalera eraman dituzte, hainbat traumatismoekin.
2017/06/09 - 16:38
Tafallan kaleak ibai bihurtu ziren atzo gauean, ekaitzaren ondorioz
20 minutuan, metro koadroko 37 litro bota zituen bertan. Haizea ere oso nabarmena izan zen, ufada gogorrekin. Hainbat kalte arin eragin zituen ekaitzak.
2017/06/09 - 15:53
Lau urteko kartzela zigorra, 326 emakume grabatu zituen zerbitzariari
Intimitatearen kontrako 120 delituren egile dela uste du epaileak, baina delituok ekintza bakar batean egin zituenez, nabarmen txikiagoa izan da zigorra (fiskalak 333 urte eskatu zituen).
2017/06/09 - 12:04
Urak Nafarroako kale eta etxabe batzuk hartu ditu 10 minutuan
Hamar minutuan, urak autoak harrapatu ditu, eta gidariek zailtasunak izan dituzte, errepidean ur baltsa handiak sortu baitira.
2017/06/09 - 11:54
Euri-jasa handi batek urez bete ditu Tafallako hainbat kale
Nafarroako herri honetan, ekaitz bortitza izan zen; ondorioz, herriko zenbait kale erreka bilakatu ziren.
2017/05/22 - 21:07
Kamioilari bat hil da Tafallan izandako istripu batean
Horrek zeraman ibilgailuak matxura baten ondorioz errepide bazterrean geldirik zegoen beste kamioi bat jota gertatu da istripua.
2017/05/16 - 11:05
Tafallako zerbitzari bat epaituko dute, emakumeak bainugelan grabatzeagatik
Fiskaltzak 333 urteko espetxe zigorra eskatuko du zerbitzariarentzat epaiketan. Salaketen arabera, taberna bateko zerbitzariak emakumezkoen komunean jarri zituen kamerak, 'irudi intimoak' hartzeko.
2017/04/21 - 20:43
Brindis batean parte hartzeagatik epaitutako hiru tafallarrak, absolbituta
Auzitegi Nazionalak ebatzi du presoen sakabanaketa salatzeko ekimen bat izan zela eta hori ez dela terrorismoa goratzea.