Tafalla
2017/04/01 - 16:11
Korrika Nafarroan barrena ibiliko da egun osoan
Erriberatik pasa ondoren, Erronkarirako bidea hartu dute korrikalariek. Eguerdian Tafallara iritsi da Korrika.
2017/04/01 - 14:44
Korrika 2017 Erriberritik eta Tafallatik igaro da
Gaur ez da Nafarroatik irtengo Korrika, eta hirugarren egun honetan, Castejon eta Erronkari lotuko ditu euskararen aldeko ekimen handiak.
2017/03/08 - 18:24
Presoen sakabanaketa salatzeko brindisa izan zela esan dute auzipetuek
Tafallako jaietan egindako brindisagatik auzipetutako hiruek onartu dute ekitaldian parte hartu izana. Euskal presoen sakanabaketa politika salatzeko ekintza izan zela esan dute, ez omenaldi bat.
2017/01/18 - 12:21
Lau gizon atxilotu dituzte Nafarroan, genero indarkeriarekin lotuta
Zizurren, Atarrabian, Lizarran eta Tafallan egin dituzte atxiloketak, azken orduotan.
2017/01/13 - 08:51
186 km/h-ko abiaduran zihoan 90eko muga duen tarte batean, Azkoienen
Andosillako bizilagun batek gidatzen zuen autoa. Foruzainek topatu eta inputatu egin dute.
2016/11/06 - 14:40
Bizikleta egin eta ordenagailuarekin jolastu batera osasuna hobetzeko
Tafallako zahar egoitza batean martxan dago eta erabiltzen duten aiton amonek bere osasuna hobetzen dute.
2016/09/22 - 08:49
EiTB ikusgai dago berriz Nafarroan, LTD bidez
Lehen epe honetan, Iruñea, Tafalla, Lizarra, Zangoza eta Tuterako barrutietan ikusi ahal izango da ETB2, eta Tafalla, Lizarra, Zangoza eta Tuterako barrutietan, ETB3.
2016/08/31 - 18:46
Nafarroako Gobernuak dio sutearen kontrako lanak bikain egin zirela
Suak 3.538 hektarea kiskali zituen Puiu eta Tafalla artean. Kaltetutako lur-sailen % 80 baino gehiago bere kabuz birsortuko dela esan dute adituek.
2016/08/29 - 22:10
Ostegunean Tafallan piztu zen sutea itzali dute
Ikerketari dagokionez, ustez sutea piztu zuen zigarro muturra aztertzen ari da Foruzaingoa, baina nork bota zuen jakitea oso zaila izango dela aitortu dute.
2016/08/28 - 14:41
Egonkortu badute ere, sutea kontrolatu ezinda jarraitzen dute
Suhiltzaileek garrak kontrolatzeko eta itzaltzeko lanean jarraitzen dute. Ostegunean piztutako suak ia 4.000 hektarea artean kiskali ditu.
2016/08/27 - 13:38
Nafarroako sutea, egonkortuta baina ez kontrolatuta
60 suhiltzaile ari dira oraindik sua itzaltzeko lanetan. Ostegunean piztutako suak 3.800 eta 4.000 hektarea artean kiskali ditu, 30 kilometroko perimetroarekin.
2016/08/26 - 20:10
Zigarro-mutxikina aurkitu dute Nafarroako sutearen sutze-puntuan
Zigarro-mutxikin hori Tafalla eta Puiu artean piztutako sutearen eragilea izan daitekeela uste du Foru Poliziak.
2016/08/26 - 16:04
Suhiltzaileak gau osoan aritu dira lanean
Igarotako gaua benetan gogorra izan da amatatze lanetan aritu direnentzat eta urduri egon diren herritarrentzat.
2016/08/26 - 12:30
ARGAZKIAK: Sutea Tafalla eta Puiu (Nafarroa) artean
Ostegunean Tafalla eta Puiu (Nafarroa) artean piztutako baso-sutea egonkortzen hasi dira jada suhiltzaileak. 4.000 hektarea inguru kiskali ditu dagoeneko.
2016/08/26 - 11:48
Tafallako sutea egonkortu egin dute suhiltzaileek
Sugarrek 2.500 hektarea erraustu dituzte jada. Baliteke errepidetik botatako zigarro batek eragin izana sua.
2016/08/25 - 18:33
Hiru lagun atxilotuta Nafarroan, genero-indarkeria delituak egotzita
Atxiloketok Mendabian eta Erriberrin izan dira. Atxilotuetako bati bikotekide ohiari eraso egitea leporatu diote. Beste biei, ordea, urruntze agindua urratzea.
2016/08/25 - 18:29
Unitate Militarraren laguntza eskatu du Nafarroak Tafallako suteagatik
uak 2.000 hektarea baino gehiago kaltetu ditu eta, uste dutenez, AP-15etik botatako zigarro batek eragin du.
2016/07/21 - 15:42
Atxilotu bat Iruñean, adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta
Foruzaingoak beste bi pertsona ere atxilotu ditu, bata Azagran eta bestea Fustiñanan, euren bikotekide ohiei tratu txarrak ematea egotzita.
2016/07/15 - 13:59
Nafarroaren eta EAEren arteko hitzarmena EiTB foru erkidegoan hartzeko
Gaur egun tokiko eremuetan libre dauden kanalak erabiliko dira Iruñean ETB1 ikusteko eta Tafallan, Lizarran, Zangozan eta Tuteran ETB1, ETB2 eta ETB3 ikusteko.
2016/06/30 - 17:54
'Lege-iruzurra' egotzi diote beste 5 udali ikurrina jartzeagatik
Berriozar, Lizarra, Lakuntza, Etxarri-Aranatz eta Leitzako udalak dira aipatutako bost horiek, eta atzo ezagutzera eman ziren Iruñeko eta Tafallako ebazpenei batzen zaizkie.