Taxiak
2024/10/16 - 16:20
Gipuzkoako Aldundiak VTC zerbitzuei atea irekitzea aztertuko du Donostiako taxi faltak jarraitzen badu
Donostialdeko taxi gidariei Donostian lan egitea ahalbidetuko dien araudia epe laburrean sartuko dela indarrean aurreratu du Foru Aldundiko bozeramaileak. Hori nahikoa ez balitz, ez du baztertu bestelako neurri batzuk hartzea.
2024/10/10 - 15:59
Gipuzkoako taxi zerbitzua hobetzeko "berehalako neurriak" eskatu dituzte ostalariek eta merkatariek
Gipuzkoako taxi zerbitzua ez dela kalitatezkoa eta urtez urte arazoa areagotzen ari dela salatu dute, eta horrek euren negozioei kalte egiten diela. Besteak beste, arazoaren atzean taxi falta dagoela uste dute.
2024/06/26 - 11:21
Donostialdeko 11 udalerrik taxi-zerbitzua hobetzeko eremu komuna sortu dute
Udalerri horietako taxiek inguruko herrietan eskaini ahal izango dute zerbitzua, une eta egun jakin batzuetan. Baliteke Araubide Bereziko Gunearen zerbitzua uda honetan bertan martxan egotea.
2024/04/02 - 09:15
Bizkaiko Uberreko gidariek hiru greba egun abiatu dituzte
Apirilaren 2an, 3an eta 4an, Uber enpresako gidari bizkaitarrak grebara deituta daude, hitzarmenaren negoziazioa "blokeatuta" dagoelako.
2022/09/01 - 14:29
"Normaltasuna" nagusi Zazpikaleetara ibilgailuak sartzeko mugen lehen egunean
Aurrez erregistratutako egoiliar eta merkatariak hilean lau aldiz sartu ahalko dira, ordutegi mugatuan. Gaurtik hasita, 30 kamerek zainduko dute eremua, eta isunak jarriko dizkiete baimen gabe gunean sartzen diren gainerako ibilgailuei.
2022/08/13 - 15:56
EAEko taxilariek uste dute 2023rako tarifak % 13 igo litezkeela, KPIaren gorakadaren ondorioz
Taxiaren Euskal Federazioak bilera eskatu du irailerako Eusko Jaurlaritzarekin, tarifa horien berri izateko, kontuan izanik azken hitza administrazioak duela.
2022/07/11 - 19:57
Legeak urratuta eta agintari politikoak erosita sartu zen Uber munduko hiriburuetan
Ikerketa batek argitara atera du Uberrek legez kanpoko bitartekoak erabili zituela bere garraio-zerbitzua munduko hiri ezberdinetan zabaltzeko. Travis Kalanick konpainia estatubatuarraren sortzaileetako batek ondokoa adierazi zuen: "Piraten antzera jarduten dugu eta erabat ilegalak gara".
2022/07/11 - 16:44
Filtrazioen arabera, Uberrek legez kanpoko enpresa dela onartzen du
Uber taxi zerbitzuak, han eta hemen lizentziak lortu eta ezartzeko legez kanpoko bideak erabili zituela argiratu du kazetarien konsortzio batek. 124.000 dokumentu sekretu azaleratu dituzte eta hainbat kasutan goi mailako politikarien ezkutuko laguntza ere izan duela azaleratzen du.
2022/07/02 - 02:16
Iruñeko Tele Taxi zerbitzuak greba mugagabea abiatu du
Enpresak adostutakoa bete ezean, litekeena da nafar hiriburuko taxi zerbitzuak Sanferminetan jarduna etetea, ELA sindikatuak ohartarazi duenez. Langileen % 80 baino gehiagok parte hartuko du lanuztean.
2022/03/23 - 21:35
Taxi, VTC eta autobus gidariek ere egoera jasanezina dela salatzen dute, baina oraingoz greba baztertzen dute
Erregaien prezioak estututa, mobilizatu eta lehen manifestazio handia egingo dute igandean Madrilen taxiek, autobus pribatuek eta anbulantziek. Kolektibo hauek ere Espainiako Gobernuari berehala zerbait egiteko eskatzen diote.
2021/11/03 - 13:28
Uberreko langileek astebeteko greba iragarri dute nominak ez dizkietelako ordaindu eta kaleratzeengatik
UGT sindikatuak Lan Ikuskaritzan salatu duenez, Euskalherria VTC enpresa langileen lan-eskubideak "etengabe urratzen" ari da.
2021/06/11 - 13:39
Uberren jarduera mugatzen duen dekretuaren zati bat baliogabetu dute Euskadin
Zehazki, bertan behera uzten ditu zerbitzua eskatzeko 30 minutuko tartearen eskaera eta geolokalizazioaren berri emateko murrizketa.
2020/12/07 - 13:03
''Zure osasuna, gure oparirik onena'' kanpaina aurkeztu dute Bilbon
Gaur aurkeztutako kanpainan Bilbobus, Bilbaobizi, Artxandako funikularra eta taxi zerbitzuak hartuko dute parte.
2020/08/11 - 16:25
Taxi gidari bati eta autobus bati Barañainen egindako erasoa salatu dute
Erdialdeko etorbidean gertatu zen ezbeharra, 22:28an, L4 lineako gidariak hiru gazteri deitu zienean errepide erditik aldentzeko.
2020/08/11 - 13:48
Euskadin VTCak arautzen dituen dekretuaren puntu batzuen aurka jo du Lehia Batzordeak
Zalantzan jartzen ditu zerbitzua 30 minutu lehenago kontratatzera behartzen duen atala, eta eskuragarri dauden ibilgailuak geolokalizatzea debekatzen duena, besteak beste.
2020/05/04 - 19:00
Konfinamendua arintzeko planari buruzko galderak eta erantzunak
"Normaltasun berri" baterako trantsizioak lau fase aurreikusten ditu, eta horietako bakoitzak gutxienez bi asteko iraupena izango du. Hauek dira ohiko galderei emandako erantzunak.
2020/03/24 - 20:44
EAEko taxistek osasun zentroetara eraman behar diren pazienteen garraioa bermatuko dute
Osakidetzak eta Radiotaxik akordioa sinatu dute koronabirusa duten edo izan dezaketen pazienteak garraiatzeko.
2020/03/23 - 19:36
Gaixo arinak taxiz eramatea adostu du Osakidetzak Gasteizen eta Bizkaian
Lekualdaketa alta ematen zaienean ospitaletik etxera eramateko edo osasun zentroen artean bakarrik egingo da.
2020/02/13 - 23:58
EAEko taxilariek ez dute VTCen kontrako protestarik egingo, oraingoz
Ertzaintza eta udaltzaingoak alokairuko auto txoferdunak ikuskatzen hasiko direla agindu diete. Hala egin ezean, Taxilarien Euskal Federazioak neurriak hartuko dituela ohartarazi du.
2019/11/04 - 14:39
Uberren lehen asteburuan hainbat irregulartasun salatu dituzte taxilariek
Uber Bilbon lanean hasteak lurrikara eragin du taxiaren munduan. Irtenbide bila Taxiaren Mahaia izenekoa bildu da gaur.