Telefonia Mugikorra
2019/06/07 - 19:44
Huawei telefono berriak, aurrez instalatutako Facebooken aplikaziorik gabe
Huaweik aurrerantzean merkaturatuko dituen mugikorrek ez dute Facebooken aplikaziorik izango. Aitzitik, neurri honek ez du eraginik izango telefono zaharretan.
2019/06/02 - 16:07
Oinezkoak bidea gurutzatzean mugikorrera begira joatea debekatuko dute New Yorken
Izan ere, geroz eta gehiago dira autoek harrapatuta hiltzen diren oinezkoak.
2019/05/31 - 16:10
Enpresa txinatarrak nagusi dira 5G teknologian
Txinako konpainia teknologiko handiek Estatu Batuekiko dependentziarekin amaitzeko neurriak hartu dituzte.
2019/05/31 - 13:11
Vodafonek 14.000 euro itzuli dizkio Ermuko bizilagun bati fakturazio okerragatik
Kontsumitzaileak roaming eskaintza bat kontratatu zuen, baina hori beharrean, tarifan fakturatu zion konpainiak. Kontsumobiden salatu zuen auzia, eta horrek arbitraje bidez konpondu zuen.
2019/05/29 - 16:22
Huaweik bere aurkako betoa kentzeko helegitea aurkeztu du AEBko epaitegian
Huaweik ez du amore ematen eta Trumpen administrazioak jarri dion betoa salatu du Texaseko epaitegi batean, Konstituzioaren aurka doalako.
2019/05/24 - 12:33
Huawei konpainian 'berehalako inbertsioa' egingo duela iragarri du Madurok
Enpresa txinatarrak Venezuelan 4G sarea instalatzen lagundu dezan da Maduroren helburua.
2019/05/22 - 18:08
Europar Batasunak segurtasuna eta intimitatea bermatzeko neurriak hartuko ditu
Huaweik 5G teknologia eratu duela azaldu duenetik, segurtasunaren eta intimitatearen inguruko kezkak sortu dira. Europar Batasunak herrialde bakoitzaren esku uzten du, baina arrisku txostenak egitea gomendatu du.
2019/05/21 - 15:46
AEBk hiru hilabeteko epea eman dio Huaweiri zigorrak ezarri aurretik
Washingtonek konpainia txinatarra gutxietsi duela ohartarazi eta zigorrei aurre egiteko dena prest dutela esan du Huaweiko sortzaileak.
2019/05/21 - 10:21
Zer gertatuko da orain Huawei telefonoekin?
Huawei telefooa duten bezeroak kezkatuta daude. Adituek diote eguneratzean arazoak izan daitezkela, baina momentuz ez salgai dauden telefonoen kasuan.
2019/05/20 - 20:42
Googlen betoak nola eragingo die Huawei telefonoaren erabiltzaileei?
Aplikazioak jaisteko aukera izango dute, baina Android sistema eragilea eguneratzea galaraziko die Googlek.
2019/05/20 - 20:12
Google Play deskargatzen utziko dio Googlek Huaweiri, baina ez Android eguneratzen
Huaweiren erabiltzaileek Androiden eguneratzeetara sartzeko izango duten modu bakarra kode irekien bidez eskuragarri daudenetara izango da, eta horretarako normalean hilabeteak behar dira.
2019/05/20 - 13:58
Androiden 'oinarrizko kide' izanik eguneratzeak ematen segituko duela esan du Huaweik
AEBko presidenteak konpainia txinatarra zerrenda beltzean sartu eta hiru egunera etorri da Googleren erabakia. Erabiltzaileek ezingo dute Android sistema eguneratu, ezta Gmail edo YouTube erabili ere.
2019/05/20 - 09:31
Googlek betoa, Huaweiri: Bere sakelakoak, Androiden aplikazio eta eguneratzerik gabe
AEBko presidenteak konpainia txinatarra zerrenda beltzean sartu eta hiru egunera etorri da Googleren erabakia. Erabiltzaileek ezingo dute Android sistema eguneratu, ezta Gmail edo Youtube erabili ere.
2019/05/07 - 18:56
Euskaltelek irabaziak murriztu ditu eta Jazzteleko kontseilari ohia fitxatu du
Jose Miguel Garcia Jazzteleko kontseilari delegatua izan zen 2006tik 2015era bitartean. Aurrerantzean, Zegonako ordezkaria izango da Euskalteleko Administrazio Kontseiluan.
2019/04/26 - 16:10
Euskaltelek Estatu osoan salduko ditu bere produktuak, 'R' markarekin
MediaMarktekin sinatutako hitzarmenak bost urteko iraupena izango du, eta "lanpostu berriak sortuko ditu; esaterako, saltokietako komertzialenak, zein instalazio eta zuzkidura teknikarienak".
2019/04/20 - 15:10
Sakelakoen erabilera istripuen kausa izan ote den ikertzea eskatu dute
Istripu larrien aurreko telefono deiak ikertzeko eskatu die bide segurtasunerako fiskal nagusiak Polizia guztiei.
2019/04/11 - 18:30
Euskaltelen sartzeko aukera aztertuko du Jaurlaritzak
Arantxa Tapiak azaldu du "gutxiengo batekin" sartuko litzatekeela, "zenbait esparru bermatze aldera Jaurlaritza Euskaltelen parte izatea beharrezkoa bada".
2019/04/10 - 15:25
ELAk Euskaltelen 'pribatizazioa' gaitzetsi eta Jaurlaritzari egotzi dio horren ardura
"Lehen ekitaldietan izandako galerak sozializatu ondoren, orain etekinak pribatizatzen ari dira", ELAren ustez.
2019/04/10 - 12:51
Cebek: 'Herri gisa interesatzen ez zaizkigun erabakiak hartu ditzake Zegonak'
Zegona bezalako enpresak Euskaltelentzako "kaltegarriak" direla esan du Iñaki Garcinuñok, "epe laburrean errentagarritasun handiena lortzeko asmoa izan baitezakete".
2019/04/09 - 13:39
Zegona funts britainiarra Euskalteleko akziodun nagusi bihurtu da
Bere parte-hartzea % 16,41etik % 20,94ra igo da. Kutxabank, orain arte akziodun nagusia zena, bigarren postura igaro da akzioen % 19,8rekin.