Telefonia Mugikorra
2020/06/15 - 14:21
Iturbe: "Euskaltelen eta akziodunen proiektua Euskadirekin dago konprometituta"
Euskaltelen presidenteak "marea laranja" errepidera itzultzea espero du, eta "bost urtean bezeroak bikoiztea", Virgin Telco markarekin Espainiako Estatuan zabalduz.
2020/06/14 - 21:08
Google Chrome oinarrizko bertsioan: nola aktibatu datu mugikorretan %60 aurrezteko
Chromek Googlen zerbitzariak erabiltzen ditu web orriak azkarrago kargatzeko. Oinarrizko moduak berridatzi egiten ditu orri mantsoak, oinarrizko edukiak bakarrik kargatuz eta kontsumoa murriztuz.
2020/06/09 - 20:30
WhatsAppek erabiltzaileen milaka telefono zenbaki zabaldu ditu Googlen
WhatsAppen web bertsioan identifikatu da akatsa, 290.000 eta 300.000 erabiltzaile artean zabaldu dira Estatu Batuetako, Erresuma Batuko, Indiako zein Espainiako erabiltzaileen telefonoak.
2020/06/02 - 13:56
Hiru funtsek Masmovilen akzioak eskuratzeko eskaintza publikoa merkaturatu dute
Masmovil burtsan % 23,82 igo da astelehen honetan, Espainiako Gobernuak erabaki beharko duen operazio batean.
2020/05/20 - 16:39
Euskaltelek Virgin telco markarekin hasi du hedapena Espainia mailan
Euskaltelek aurreikusi du bost urteren buruan bere diru sarrera guztien % 40 (520 milioi euro inguru) Virgin telcori dagokion negoziotik lortzea.
2020/05/13 - 01:59
COVID-19ari aurre egiteko dirulaguntza faltsuak eskainiz SMSak bidaltzen ari dira
Iruzurgileen helburua da mezuaren hartzailearen datu pertsonalak eta banketxeko datuak eskuratzea.
2020/05/08 - 14:44
COVID-19aren autoebaluazioa eskainiz 'malware'a deskargatzen duen SMS bat zabaldu da
Espainiako Osasun Ministerioaren eta Carlos III.a Osasun Institutuaren webguneak irudikatzen dituen webgunera darama esteka batek.
2020/05/07 - 16:19
Osakidetzaren COVID-19.eus APP-a, Koronabirusa kontrolpean izateko
Boluntarioa eta anonimoa da eta ingurukoei kutsadura posible baten berri emateko aukera eskaintzen du, baita aholkuak jasotzekoa ere.
2020/04/07 - 13:07
WhatsAppek birbidalketak mugatu ditu, zurrumuruak eta desinformazioa saihesteko
Mezu horien hedapena murrizteko asmoz, aurrerantzean behin bakarrik birbidali ahal izango da askotan zabaldutako mezu bat.
2020/03/24 - 12:32
WhatsApp bidez koronabirusari buruzko galderak erantzuteko zerbitzua prestatu du MOEk
Doako zerbitzua da, eta herritarrek koronabirusaren inguruan dituzten zalantzak argitzeko prestatu dute. Eguneko 24 orduetan egongo da erabilgarri.
2020/03/10 - 16:30
Euskaltelek bezeroak bikoiztu eta diru-sarrerak 80 % handitzea nahi du 5 urtetan
Euskal telekomunikazio konpainiak, aurtengo bigarren hiruhilekoan, data zehaztu gabe, Espainiako gainerako lekuetara hedatzen hasiko da Virgin markaren izenean.
2020/02/12 - 21:29
Bertan behera utzi dute Bartzelonako Mobile World Congress, coronavirusa dela eta
30 bat enpresak, tartean sektoreko garrantzitsuenetakoak, iragarria zuten ez zirela azokan izango gaixotasunaren kutsaduraren beldur. Hala ere, 2021koa Bartzelonan egingo dela baieztatu dute.
2020/02/12 - 14:59
Euskal enpresek Bartzelonako kongresura joateko asmoz jarraitzen dute
Bartzelonako Mobile World Congresseko zuzendaritza batzarturik dago eta gaur erabakiko dute aurrera jarraitu ala ez. Euskal enpresek joateko asmoarekin jarraitzen dute.
2020/02/12 - 11:50
Euskaltelek akordioa sinatu du Virginekin, estatu mailan hedatzen laguntzeko
Plan horren bidez, Espainiako merkatuaren % 85era iritsiko da Euskaltel.
2020/01/29 - 21:39
BAT txartela sakelako telefonoaren bitartez kargatu daiteke jada
Arabako Mugikortasun Agintaritzak (AMA) aplikazio bat aurkeztu du BAT txartela NFC teknologia bidez kargatzeko.
2020/01/16 - 21:10
Ondarroako bizilagunak haserre, hainbat aldiz sarerik gabe gelditu direlako
Ondarroan eta Berriatuan ia hiru egunez telefono finko, internet eta telebista zerbitzu gabe egon dira Movistar sarearen erabiltzaileak. Azkenean arratsaldean bueltatu da zerbitzua.
2020/01/09 - 20:03
Euskaltelek finantza-zuzendaria eta bi goi-kargu kaleratu ditu
Angel Olabuenaga Buron izango da Euskaltel Taldeko finantza-zuzendari berria. "Erronka berriei heltzeko konpainian egiten ari diren aldaketen baitan" kokatu dituzte kaleratzeak.
2019/12/16 - 15:05
Euskaltelek ituna iragarri du Telefonicarekin Asturiasen jarduteko
Konpainiaren epe motzeko lehen helburua da ezarrita dagoen lurraldeak indartzea.
2019/12/13 - 14:35
Euskaltelek Orangerekin hedatuko du bere sarea Espainian
Akordio berriak Orangen sare mugikorra eta zuntz optikoa erabiltzeko aukera emango dio Euskalteli.
2019/12/04 - 21:27
Euskaltelek dio sarea saldu gabe zabaldu nahi duela Estatuan
"Une honetan ez dugu inolako asmorik gure sarea saltzeko", azpimarratu du Jose Miguel Garcia Euskalteleko kontseilari delegatuak.