Euskaltelek Virgin telco markarekin hasi du hedapena Espainia mailan
Euskaltelek asteazken honetan hasi du bere hedapena Virgin telco markarekin, eta Estatuko merkatuaren % 85era iritsi eta 18,4 milioi etxeri zerbitzua eman ahal izatea du helburu. Euskaltelen aurreikuspenen arabera, bost urteren buruan bere diru sarrera guztien % 40 (520 milioi euro inguru) Virgin telcori dagokion negoziotik etorriko dira.
Jose Miguel Garcia Euskaltel Taldeko kontseilari delegatuak estatu mailako operadore gisa egin dituen lehen urratsak aurkeztu ditu asteazken honetan, prentsaurreko birtual baten bidez. Proiektu hori "mugarri berri bat" dela adierazi du, "merkatuan dauden pakete konbergenteak hausteko". Era berean, "premium eskaintza baten bidez, bezeroentzat aurrezpen handienak" bermatuko ditu.
Jose Miguel Garciak adierazi duenez, "merkatuan existitzen ez den posizionamendu bakarra" eskainiko dute, eta, euren eskaintzarekin, nahi dituzten zerbitzuak "hautatzeko" eta "behar ez dutena aurrezteko" aukera emango diete bezeroei.
Virgin telco markarekin zabalduko du Euskaltel Taldeak Espainia mailan hedatzeko estrategia, bost urteko epean Espainiako merkatuaren % 85era iristeko eta 18,4 milioi etxeri zerbitzua eman ahal izateko. Virgin telco Euskaltel Taldearen hiru markekin batera izango da merkatuan (Euskaltel, Telecable eta R), baina bakoitzak bere eremuan jarraituko du zerbitzua ematen, eta marka berria ere kontratatu ahalko da.
Euskaltelek aurreikusi du 2025erako bere bezeroen erdia Espainiako lurralde berrietan egotea, Virgin telco markarekin, eta, aldi berean, data horretarako 2019ko diru-sarrerak bikoiztea espero du, 685 milioitik 1.300 milioira igaroz.
Euskaltel Taldearen aurreikuspenen arabera, Espainia mailako hedapenak egungo bezeroen oinarriaren bolumena bikoiztuko duela, bai zerbitzu finkoetan, bai sakelakoetan. Hain zuzen ere, telekomunikazio finkoen egungo bezeroen oinarria 2,3 aldiz biderkatzea espero du, 1,5 milioi bezero baino gehiago izateraino, hedatzen ari diren merkatuetatik datozen 800.000 bezero finko inguru gehituz.
Halaber, aurreikuspenak betez gero, kontratatutako zerbitzu mugikorrak 3 milioi baino gehiago izango dira 2025ean, eta egun, berriz, milioi bat baino gehiago dira; beraz, bezeroek gaur egun erabiltzen dituzten zerbitzu mugikorren bolumena ia hirukoiztu egingo du.
Virgin markarekin merkaturatuko diren produktuak abiadura handiko banda zabala, datu bolumen "zabala" duten telekomunikazio mugikorrak eta telebista eskaintza "indartsua" izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.