Kaleratzeak Euskaltelen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaltelek finantza-zuzendaria eta bi goi-kargu kaleratu ditu

Angel Olabuenaga Buron izango da Euskaltel Taldeko finantza-zuzendari berria. "Erronka berriei heltzeko konpainian egiten ari diren aldaketen baitan" kokatu dituzte kaleratzeak.
Euskaltelen logoa
Euskaltelen logoa. ETBren bideo batetik lortutako argazkia

Euskal Taldearen administrazio kontseiluak kargutik kendu ditu Jon Ander de las Fuentes finantza-zuzendaria, Giza Baliabideetako zuzendaria eta Barne Kontu-ikuskaritzako zuzendaria. Datozen erronkei aurre egiteko konpainiaren egituran egiten ari diren aldaketen baitan kokatu dituzte kaleratzeak.

Halaber, finantza-zuzendari berria Angel Olabuenaga Buron izango dela jakinarazi du.  Olabuenagak 19 urteko ibilbide profesionala dauka eta, besteak beste, Deloitte, Telefonica Data España, Electrolux eta Vestas enpresetan aritu da lanean. Konpainia multinazionaletan ere jardun izan du finantzazio-kudeaketan.

Jon Ander de las Fuentes 2014an sartu zen Euskaltelen eta harrezkero finantzazio-zuzendari karguan aritu da.

Ohar bidez, Euskatel Taldeak esker ona adierazi dio Jon Ander de las Fuentesi urteotan egindako ekarpenagatik eta zorte ona opatu dio etorkizunerako.  

Konpainiako iturriek Europa Press agentziari azaldu diotenez, aipatu kaleratzeak "erronka berriei heltzeko asmoz taldean egiten ari diren aldaketan baitan kokatzen dira".

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X