Thailandia
2022/10/06 - 12:15
Polizia ohi batek 34 pertsona hil ditu, tartean 22 haur, Thailandiako haurtzaindegi batean izandako tiroketan
Hiltzailea 34 urteko polizia ohi bat da, eta erasoa egin ondotik, bere buruaz beste egin du. Tiroketan, emaztea eta semea ere erail ditu.
2022/08/05 - 12:17
Gutxienez 13 pertsona hil eta 37 zauritu dira Tailandiako diskoteka bateko sutean
Oraindik ez dakite nola sortu zen sua, baina agintariek Montain B diskotekako jabea galdekatu dute. Tailandiako Gobernua beste festagune batzuen "egiturak eta segurtasuna" egiaztatuko dutela esan du, "beste suteak saihesteko".
2020/02/09 - 20:35
30 pertsona hil eta 58 zauritu ditu militar batek Thailandian
Bere base militarrean, tenplu budista batean eta merkataritza-gune batean egin du tiro 32 urteko erasotzaileak.
2020/02/08 - 20:34
Soldadu batek 20 lagun hil eta beste 30 zauritu ditu Tailandiako saltoki-gune batean
Susmagarria identifikatu dute dagoeneko: Jakrapanth Thomma da, Tailandiako Armadako soldadu bat. Denda batean gotortu da, dozenaka pertsona bahituta.
2018/10/03 - 17:31
Apichatpong Weerasethakul, aurtengo Zinebiko Ohorezko bigarren Mikeldia
Thailandiar artista eta zinemagileak azaroaren 16an, itxiera galan, jasoko du zinema dokumentalaren eta film laburren Bilboko jaialdiaren saria.
2018/07/23 - 18:06
Thailandiar dantzariek dantzan irakatsi diete udalekuetako haurrei
Portugaleteko folklore jaialdia dela eta, thailandiar dantzariak Bizkaiko udalerri horretan neska-mutilekin egon dira, dantzan irakasten.
2018/07/18 - 18:16
Thailandiako kobatik erreskatatutako 12 haurrak eta begiralea ospitaletik irten dira
Sendagiria jasota etxerako bidea egingo dute. Aurrez, beren bizipenak kontatu dituzte kazetarien aurrean. Esan dutenez, hormetako ura edanez biziraun zuten, eta zuloa eginez ihes egiten saiatu ziren.
2018/07/18 - 14:28
Thailandiako koba batetik erreskatatutako haurrak ospitaletik irten dira
Erreskatatutako 12 mutikoek eta euren entrenatzaileak prentsaurrekoa eskainiko dute gaur bertan.
2018/07/11 - 14:32
Thailandiako koban erreskatatutako umeen egoera 'ona' da
Osasun Publikoko Ministerioaren ikuskatzaile batek jakinarazi duenez, ume gehienek bi kilo galdu dituzte batez beste, eta ez daude “estresatuta”.
2018/07/11 - 00:45
Thailandiako kobazuloan harrapatutako 12 umeak eta begiralea salbu daude jadanik
Erreskateak iraun duen egun luzeean adingabeekin izan diren hiru urpekariak eta medikua ere atera dira leizetik.
2018/07/10 - 20:38
Thailandiako kobazuloan harrapatutako 12 umeak eta begiralea, aske
Azken lau haurrak eta begiralea kobazulotik atera dituzte astearte honetan, Thailandiako Armadaren SEALak jakitera eman duenez. Thailandiako iparraldean bi aste harrapaturik eman dituzte.
2018/07/09 - 22:57
Gaurko laurekin, dagoeneko zortzi gazte erreskatatu dituzte Thailandian
Lau adingabeak zonako ospitale batera eraman dituzte, baina osasun egoeraren xehetasunik eman gabe. Dagoeneko zortzi haur erreskatatu dituzte, bi eguneko lan konplexuaren emaitza.
2018/07/09 - 16:51
Thailandiako kobazuloan harrapatutako beste lau ume atera dituzte
Lau adingabeak zonako ospitale batera eraman dituzte, baina osasun egoeraren xehetasunik eman gabe. Dagoeneko zortzi haur erreskatatu dituzte, bi eguneko lan konplexuaren emaitza.
2018/07/09 - 16:00
Euriteek behartu dute kobazuloan dauden gazteak ateratzera
Thailandiako eguraldi txarrak behartuta, leizu zuloan zeuden gazteak ateratzeko erreskate lanak azkartzea erabaki dute. Oso arriskutsua izanagatik, ez dute beste irtenbiderik izan.
2018/07/08 - 23:32
Lau ume atera dituzte leizetik, eta erreskateak astelehenean jarraituko du
Bide luzea eta trabaz betea egin dute haurrek, tarteka, ur azpitik, eta maskara bereziak erabili dituzte, erosoago joateko. Erreskatearen koordinatzailea pozik agertu da.
2018/07/08 - 12:28
Thailandiak astelehenera arte eten du erreskatea, lau ume atera dituztela baieztatuta
Erreskate taldeko bozeramaileak azaldu duenez, ibilbidean jarritako aire konprimatudun bonbonak berritu behar dituzte, operatiboaren fase berria ebaluatzeaz gain.
2018/07/07 - 17:52
Pertsona bat larri zauritu da eta hiru arin, Thailandiako umeen erreskatean
Taldea lur orotako ibilgailuan zihoan, eta sakan batetik behera erori zen. Bestalde, erreskatea gauzatzeko 'aldeko baldintzak' daudela esan dute Thailandiako agintariek.
2018/07/06 - 11:48
Urpekari bat hil da umeak Thailandiako kobazulotik ateratzeko lanetan
Itsas Armadako elite taldeko kide ohia oxigeno barik geratu da umeak dauden ganberatik bueltan zegoela. Horren heriotzak argi utzi du zein zailak izango diren erreskate-lanak, agintarien esanetan.
2018/07/05 - 14:39
Thailandiako umeak ateratzeko operazioan ere euria izango dela aurreikusi dute
Halere, erreskate taldeek berretsi dute egun gutxitan atera litezkeela kobazulotik, eguraldia lagun izatekotan, eta umeak urpean igeri egiten ikasten badute.
2018/07/04 - 11:54
Erreskatea amaitu arte 10 soldadu egongo dira Thailandiako leizean dauden umeekin
Soldadu horien artean mediku bat ere badago. Harrapatuta dauden 12 haurrek eta horien monitoreak indarrak berreskuratzen dituztenean urpean igeri egiten ikasten hasiko dira.