Tailandia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 13 pertsona hil eta 37 zauritu dira Tailandiako diskoteka bateko sutean

Incendio en la discoteca Montain B de Tailandia.
18:00 - 20:00
Gutxienez 13 pertsona hil eta 37 zauritu dira Tailandiako diskoteka bateko sutean
Oraindik ez dakite nola sortu zen sua, baina agintariek Montain B diskotekako jabea galdekatu dute. Tailandiako Gobernua beste festagune batzuen "egiturak eta segurtasuna" egiaztatuko dutela esan du, "beste suteak saihesteko".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X